271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-643

Antonio Azkona Arandigoyenek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Antonio Azkona Arandigoyen.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: izenik gabeko erreka (Arga ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Gares (Nafarroa).

3. poligonoko 162. lurzatian dagoen etxe bakartuaren isurketa, zehazki 225 m³-ko emaria duena urtean, hobi septikoan araztu eta gero, izenik gabeko erreka batera doa, ezkerraldetik; erreka hori Arga ibaira isurtzen da eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2012421