2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
2020ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2020ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20an, argitaratu zen 2020ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketen hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
7/2020 ALDAKETA
Kreditu-transferentzia
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 24.000,00 euro.
Finantzaketa:
(Gastuak)
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 24.000,00 euro.
8/2020 ALDAKETA
Aparteko kreditua
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 48.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 36.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.000,00 euro.
Kreditu-gehigarria
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 23.000,00 euro.
Finantzaketa:
(Gastuak)
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 152.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.000,00 euro.
Azkoienen, 2020ko azaroaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2013489