271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOTZA

1. azpieremuko 202. lurzatia desafektatzea eta ondoren soberako lurzati deklaratzea

Lotzako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko azaroaren 9an egin bilkuran, eta legeak eskatutako quorumarekin, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 23,70 m² desafektatzea 11. poligonoko 1. azpieremuko 202. lurzatian.

2. Hasiera batez onestea soberako lurzati deklaratzea 1. poligonoko 1. azpieremuko 202. lurzatiko 23,70 m².

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratu eta hilabeteko epean interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Lotzan, 2020ko azaroaren 11n.–Kontzejuko burua, Rubén Goñi Viguria.

Iragarkiaren kodea: L2013474