271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Aldaketa puntuala antolamendu xehatuan. Arau orokorrak, 42.1 artikulua, landa-etxolak. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, erregelamenduz ezarritako quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Lodosako arau subsidiarioen aldaketa puntuala, 42.1 artikulua, arau orokorrak, Lodosako Udalak sustatua. Aldaketaren helburua da baldintza berriak ezartzea lurzoru urbaezinean landa-etxolak eraikitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, dagokion ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2020ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2013391