271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 799., 290. eta 296. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, erregelamenduz ezarritako quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 799., 290. eta 296. lurzatietan, David Arzoz Lanasek sustatua. Planak helburua du baimena ematea Virgen Milagrosa kaleko 6an den etxebizitzan (2. poligonoa, 799. lurzatia) 2. solairu bat egiteko eta eraikitzen ahal den gehieneko sakonera handitzeko, eraikin mugakideekin berdintzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, dagokion ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2020ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2013390