271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal Plan Orokorreko S 3-Ekialdea sektorean Udalak dituen partizipazio indibisoak Nasuvinsari zuzenean eta dohainik besterentzea. Behin betiko onespena

Iraganik jendaurreko aldia, partizipazio indibisoen jabetza Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAri (NASUVINSA) zuzenean eta dohainik besterentzearen hasierako onespenetik, eta ez baita alegaziorik egin, erabaki hori behin betikoa bihurtu da.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 1ean.

Orobat, behin betiko onesten da interes orokorreko deklaratzea Lekunberriko bizilagunentzat AR2 S3-Ekialdea sektoreko ekonomia-jardueretarako poligonoaren sustapena eta egikaritzea, bai eta poligono horretan kokatzekoak diren enpresa eta jardueren ezarpena ere.

Erabakia behin betikoa delarik, argitaratu egiten da, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 134.1 eta 2. artikuluekin, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduari buruzko urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren VI. kapituluarekin.

Lekunberrin, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2013388