271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

1. poligonoko 606. lurzatiko Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Hasierako onespena

Alkateak 2020ko azaroaren 11ko 2020/0278 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 606. lurzatiko Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Alberto Uriel Rubio arkitektoak idatzia eta Carlos Sagastibeltza Villanuevak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateragina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2020ko azaroaren 12ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2013539