271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Urbanizatzeko proiektua

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2020ko azaroaren 12an, ebazpena eman zuen. Haren bidez onetsi zen hasiera batean Lerateko Uc-10.3 urbanizazioa urbanizatzeko proeiektua, Uc-10.3 Unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, honako hauek bete beharrez: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua, lege beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez.

Muetzen, 2020ko azaroaren 12an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2013572