271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Herri-lurzatien desafektazioa, lur trukea egiteko. Hasierako onespena

ENS 3206 García Casajusek eskatua.

Cascanteko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 13. poligonoko 105., 106. eta 107. lurzatien desafektazioa, gero trukea egiteko 8. poligonoko 155. eta 157. lurzatiekin eta 13. poligonoko 509. lurzatiarekin.

2. Trukea arautu behar duen baldintza-agiria onestea eta espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betikoa bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik nahiz erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, dagokion foru dekretuaren bidez onesteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2020ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2013392