271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2021eko zerga-tasak. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Prezio publiko, tasa, karga-tasa eta ponderazio-indize hauek zehaztea, udal zergei dagokienez, 2021eko ekitaldirako:

–Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,27.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,50.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: tasa, %12.

  • Koefizienteak:
  • Urtebetetik behera 0,07.
  • Urtebete: 0,07.
  • 2 urte: 0,09.
  • 3 urte: 0,24.
  • 4 urte: 0,20.
  • 5 urte: 0,06.
  • 6 urte: 0,06.
  • 7 urte: 0,06.
  • 8 urte: 0,06.
  • 9 urte: 0,06.
  • 10 urte: 0,06.
  • 11 urte: 0,06.
  • 12 urte: 0,06.
  • 13 urte: 0,06.
  • 14 urte: 0,06.
  • 15 urte: 0,06.
  • 16 urte: 0,09.
  • 17 urte: 0,09.
  • 18 urte: 0,42.
  • 19 urte: 0,46.
  • 20 urtetik gora: 0,55.

Hilerriko zerbitzuak.

1.–Ehorzketak:

a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsita.

b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 225 euro.

–Errautsetarako kutxa edo kutxatila: 125 euro.

–Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.

2.–Hobitik ateratzea:

Ehorzketetarako ezarri den zenbateko bera aplikatuko da.

Ezkontza zibilak egitea.

–Ezkontza bakoitza: 175 euro.

Tramitazio administratiboak:

Agiriak luzatu eta tramitatzea:

I. epigrafea.–Eskaerak eta agiriak.

a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko: 2 euro.

b) Planoak:

–Artazu herriko plano bakoitzeko: haren kostua.

II. epigrafea.–Ziurtagiriak.

a) Agirien edo datuen gaineko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 2 euro.

b) Finken hirigintza egoera egiaztatzen duten ziurtagiriak: 33 euro.

c) Txostena, alderdi batek eskaturik, ziurtagiriarekin edo gabe: txostenaren kostua.

d) Artxiboko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 4,50 euro.

e) Katastroko orriak eta lurzati zedulak luzatzea: 2 euro.

Ziurtagiriarekin batera planoak eta/edo fotokopiak badoaz –eginbidetuak nahiz eginbidetu gabeak–, I., III. eta IV. epigrafeetatik dagokien tasa ere eskatuko da.

III. epigrafea.–Fotokopiak.

–DIN A-4 moduko fotokopiak, 0,25 euro.

IV. epigrafea.–Konpultsak.

–Agirien konpultsak, orri bakoitzeko: euro 1.

V. epigrafea.–Inprimakiak.

–TMIZ, EJZ edo katastroan alta edo aldaketa egiteko inprimakiak: euro 1.

VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantza bakoitza: 6 euro.

–Aurrekontu bakoitza: 6 euro.

–Informazioa CDetan: 6 euro.

VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.

–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: txostenaren kostua.

VIII. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.

–Baimen bakoitza: 12 euro.

IX. epigrafea.–Obra-lizentzien espedienteak tramitatzea, baita kanpoko txostenak eskatzen dituztenak ere:

–Obra lizentziak tramitatzeagatik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,3.

–Txosten bakoitzagatik: haren kostua.

–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren kostuaren araberakoa.

X. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz tramitatzen diren espedienteetan.

–Aldizkari ofizialetan iragarkiak argitaratzea: haien kostua.

–Komunikabideetan iragarkiak argitaratzeagatik: haien kostua.

XI. epigrafea.–Alderdi batek eskaturik egiten diren txosten eta kontsultak, kanpora ateratako zerbitzuek emanak edo ebatziak.

–Txosten bakoitzagatik: haren kostua.

–Kontsulta bakoitzagatik: haren kostua.

Udal igerilekuetako prezioak.

–Udako denboraldirako tasak:

  • 18 urtetik gora: 67 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 56 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 46 euro.
  • 65 urtetik gora: 46 euro.

–Egun osoko sarrerak:

  • 18 urtetik gora: 7 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 6 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 4,50 euro.

–Astebeterako sarrera:

  • 18 urtetik gora: 25 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 21 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 17 euro.

–Igerilekuetan egun erdiz baizik ez sartzeko:

  • 18 urtetik gora: 4 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 3,50 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 2,50 euro.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Artazun, 2020ko azaroaren 9an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2013363