271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia 22. poligonoko 310. lurzatian. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2020ko urriaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, zuzkidurari buruzkoa, Antsoaingo 22. poligonoko 310. lurzatian, Selena Borja Echeverríak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin.

Antsoainen, 2020ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2013464