271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Egiturazko aldaketa Etxabariko 274 A eta 324 lurzatietan. Hasierako onespena

Allingo Ibarreko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea egiturazko aldaketa egitea Etxabarriko 9. poligonoko 274 A eta 324 lurzatiek lurzoru urbanizaezin gisa duten kategorizazioan. Aldaketa Munartea Explotación Agropecuaria SLk sustatu du, eta haren helburua da egungo balioetara egokitzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluak 71.ari buruz dioenarekin.

Agiri hori udal bulegoetan azter daiteke, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko ordu eta egunetan.

Amillaon, 2020ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2013602