271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio bidez bete daitezen udaltzain-agente izateko 4 lanpostu, Udaltzaingoan

Zizur Nagusiko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 23an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen deialdi bat, oposizio bidez bete daitezen udaltzain-agente izateko 4 lanpostu, Zizur Nagusiko Udaltzaingoan. Honako hauek dira oinarriak:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea udaltzain-agente izateko 4 lanpostu, Zizur Nagusiko Udaltzaingoan.

Lanpostu huts horiek dira 2020ko plantilla organikoko 37009., 37016., 37017. eta 37023. zenbakidunak, baita plantilla organikoa aldatzearen ondorioz sortzen direnak ere. Hortaz, deialdiko lanpostuen kopurua handitzen ahal da hautapen-prozesuan, betiere izangaiek deialdi honetan aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen.

Deialdiaren xede diren lanpostuak honako txanda hauetan banatzen dira, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina):

a) Txanda irekiko lanpostuak: 37009. eta 37016 zenbakidunak.

–2 lanpostu.

b) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen igoera txandako lanpostuak: 37017.a. eta 37023.a.

–2 lanpostu.

1.2. Igoera txandako lanposturen bat eman gabe geldituz gero, txanda irekikoei gehituko zaie.

1.3. Halaber, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditurik ere lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera, baturik ezagutzen hautaprobako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa.

1.4. Deialdi honen bidez udaltzain-agente izendatzen diren izangaiek beteko dituzte poliziei dagozkien eginkizunak, eta izanen dituzte azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta lege hori garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak (aipatutako foru legea da Nafarroako Poliziei buruzkoa); gainera, C mailan sailkatuko dira, foru lege horretan ezarritako mailen artetik.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura arau honako hauen mende egonen da: azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Poliziei buruzkoa; abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honen oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda irekia.

Oposizio honetan txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 18 urte beteak izatea eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea deklaratutako bat, edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskaerak aurkezteko epea betetzen den egunean izan beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialdiaren V. eranskinean ageri diren bazterbide medikoetan ez egotea.

e) Dolozko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ezta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) A2 eta B motetako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez adieraziko da.

3.2. Igoera txanda.

Txanda irekiko izangaiei eskatutako betebeharrez gain, igoera txandako izangaiek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Langile finkoa izatea Nafarroako edozein administrazio publikotan, frogatzea horietan bost urtez zerbitzuak egin izana, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

b) Nafarroako polizietako kide edo Nafarroako beste tokiko poliziako zerbitzu batzuetako kide izanez gero, zortzi urtez baino gehiagoz aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

c) Aurreko 3.1.c) oinarriko C mailako tituluaren ordez, frogatu daiteke administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea.

d) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa izatea, edo beheragokoa.

3.3. Baldintza horiek denak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen, 3.1.f) oinarrikoa izan ezik. Horri dagokionez, bete beharko da oinarrizko prestakuntza-ikastarorako (deialdiko 7.3.5 apartatuan aipatua) izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako.

3.4. Zizur Nagusiko Udalak, bere plantilla organikoen bidez, behar den neurria hartu du susta dadin euskara jakitea merezimendua izan dadila udaltzain-agentearen lanpostuan, bat etorriz Zizur Nagusiko udal esparruan Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzarekin.

Hala, deialdi honen xedeko lanpostuetan euskara jakitea merezimendua izanen da.

Lortzen den puntuazioa gehitu eginen da.

4.–Tasak eta eskabideak.

4.1. Azterketa eskubideetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak (2014ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) ezartzen du 20 euro ordaindu behar direla azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Deialdi honen II. eranskineko interesdunaren adierazpen bidez frogatuko da ez duela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik hilean. Adierazpen eredua eskuratzen ahal da Zizur Nagusiko Udaletxean, edo, bestela, Internet bidez, www.zizurmayor.es helbidean.

Tasa horren ordainketa izenduna eta banan-banakoa da, eta eginen da eskudirutan edo transferentziaren bidez, Zizur Nagusiko Udalak banku hauetan dituen kontuetan: Caixabank, ES03 2100.5199.54.2200064878; Nafarroako Rural Kutxa, ES57 3008.0066.81.0702518820, eta Laboral Kutxa, ES43 3035.0200.87.2000790026. Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NAN/IFZ.

–Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

–Kontzeptua: oposizioak.

–Deialdiaren xede den lanpostua.

Azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu ez bada, izangaia baztertu eginen da.

4.2.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren.

a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskabideak Zizur Nagusiko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

c) Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik eta Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorrera igorri aurretik. Haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela oposizioan parte hartzeko baldintza guzti-guztiak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

d) Eskabideak bat etorriko dira deialdiaren I. eranskineko ereduarekin; Zizur Nagusiko Udaletxeko bulegoetan emanen da, eta, orobat, Internet bidez euskara daiteke, www.zizurmayor.es helbidean, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdi honen argitalpenetik abiatuta (I. eranskina).

4.2.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Zizur Nagusiko Udalari 20 euro ordaindu izanaren frogagiria, inskripzio eskubideen tasagatik. Tasa hori ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

2.–Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia konpultsatua.

3.–Igoera txandako izangaiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzen dituena abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna; zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak emana.

4.–Euskara jakitea frogatzen duen tituluaren fotokopia.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpena emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian. Horretarako, bi zerrenda eginen dira, txanda hauetako izangaien arabera:

1. Txanda irekiko izangaiak

2. Igoera txandako izangaiak

5.2. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, interesdunek erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, hala behar izanez gero, egindako akatsak zuzendu.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, baldin aurkezten badira, Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez onetsiko dira onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak, eta argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean. Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioa osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Hautaprobak eginen dira, 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Osaera.

Kalifikazio epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Andoni Serrano Zabalza, Zizur Nagusiko Udalaren Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria.

Ordezkoa: Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko Udaleko alkatea.

Lehen epaimahaikidea: Sandra Irazábal Notivoli, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: Francisco Jesús Cemborain Luquin, Zizur Nagusiko Udaleko kudeatzailea.

Bigarren epaimahaikidea: Jesus M.ª Belzunce Galbarra, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko udaltzain-agente lehena.

Ordezkoa: Iñaki Izal Elorz, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko bitarteko agente lehena.

Hirugarren mahaikidea: Sandra Urrutia Olleta, Zizur Nagusiko Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezkoa: Lucas Iglesias Sánchez, Zizur Nagusiko Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Isabel Abadía Sanz, Zizur Nagusiko Udaleko administrazioko teknikaria.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Epaimahaiburuak deialdia eginda, epaimahaia eratu beharko da probak egiten hasi aurretik, behin onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien legezko ordezkoek.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari.

Halaber, izangaiek mahaikideak errekusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Oposizioak, lehenbiziko fasean, hautapenaldia izanen du (proba baztertzaile hauek eginen dira: III. eranskineko gai zerrendari buruzkoak, gaitasun fisikoa neurtzekoak, proba psikoteknikoak eta medikoak); bigarren fasean, oinarrizko prestakuntza-ikastaro bat gainditu beharko da.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da lehen proba non, noiz eta zein ordutan hasiko den.

7.2. Deialdi bakarra eginen da hautapenaldiko probetarako, eta izangaiek agertu beharko dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oro har, oposiziotik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.

Ariketa bakoitzerako, deialdi bakarra eginen zaie izangaiei. Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskubidea galduko dute ezarritako egunean eta orduan agertzen ez direnak, salbu ezinbesteko kasuetan; halakoak agiri bidez frogatu beharko dira, hurrengo hogeita lau orduetan, eta hautaketa egiten duen organoak kasua nahi bezala baloratuko du.

Deialdiko 7.3.1. a), b) eta c) oinarrietako proba bakoitza kalifikatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkezteko. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere argitaratuko dira Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian; proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak azalduko dira, kasuen arabera, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.3. Prozeduraren faseak, dokumentazioa, ikastarorako behin betiko onarpena, praktiketako funtzionarioen izendapena eta oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

7.3.1. Prozeduraren faseak:

Hautapenaldian proba hauek izanen dira:

a) Proba teorikoa: test motako ariketa egin beharko da, III. eranskineko gai zerrendan azaltzen diren gaiei buruzkoa. 100 galdera teoriko-praktikoko sorta bati erantzun beharko zaio idatziz. Galdera guztiendako hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Erantzun baliozko bakoitzak 1,50 puntuko balorazioa izanen du, eta erantzun okerrek 0,50 puntuko balorazio negatiboa izanen dute. Galdera guzti-guztiei balorazio bera emanen zaie. Ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere bi ordu izanen dituzte. Proba honetan 150 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 75 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.

Proban, erreserbako zortzi galdera gehigarri izanen dira, azterketako galderaren bat kendu behar bada ere, akatsa izateagatik. Hala ere galdera gehiago badago epaimahaiaren ustez okerrak direnak, kendu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzeko.

b) Gaitasun fisikoa neurtzeko proba: deialdiko IV. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du jendea baztertzeko. Proba honetan 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren.

Proba honetan soilik izangai hauek parte hartuko dute: gutxienez 75 puntu erdietsi dituztenak eta proba teorikoan 30 kalifikaziorik altuenen artean daudenak. Gainerako izangaiak baztertu eginen dira. Hogeita hamargarren postuan puntuazioaren berdinketa gertatuz gero, puntuazio bera duten guztiak pasatuko dira. Gainerako izangaiak baztertu eginen dira.

Proba honetako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Uretan aritzeko gaitasuna, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Proba guzti-guztietan gutxienez eskatzen den puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

Izangai guztiak dopinaren kontrako kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Ondorio horietarako, debekatuta egonen dira Kirolaren Kontseilu Nagusiko Lehendakaritzaren 2018ko abenduaren 21eko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzien eta metodoen zerrenda (2018ko 315. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa).

Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.

Gaitasun fisikoa neurtzeko proba egin baino lehen, proban parte hartzeko deia jasotzen duten izangaien zerrendan ezartzen den epean, ziurtagiri mediko ofizial bat aurkeztu beharko da, inprimaki ofizialean egina eta jardueran ari den medikuen elkargoko kide batek sinatua, non berariaz adieraziko baita izangaiak baduela proba fisiko horiek egiteko behar den gaitasun fisikoa eta osasuna.

Ziurtagiri hori aurkezten ez dutenek bigarren probako ariketa guztiak egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik baztertuta geldituko dira, ondorio guztietarako.

c) Proba psikoteknikoa: hainbat proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuko Atalak eginen ditu, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Gaitasun psikoteknikoko probak gehienez ere 50 puntuko balorazioa izanen du. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 25 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.

Proba fisikoak gehi proba teorikoa gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.

d) Puntuazio gehigarria, euskarazko B2 maila izateagatik; horrekin lor daiteke gehieneko puntuazioa. Gainerako mailak araberan baloratuko dira. Deialdiko lanpostuek, plantilla organikoan, honako ehunekoa dute esleitua euskararen merezimendu gisa: 37009. lanpostua, %10; 37016. lanpostua, %5; 37017. lanpostua, %10; eta 37023. lanpostua, %5; betiere, deialdi guztiaren puntuazio guztiaren gainean kalkulatua.

Aipatutako jakite maila gehitzeko, kontuan hartuko dira bi portzentajeak, eta aplikatuko zaizkio izangai bakoitzak lortutako guztizko puntuaziori (behin aurreko c) letrako proba egindakoan).

e) Proba medikoak. Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko lanpostuak baino gehiago izanik eta epaimahaiak zehazten duen kopuruan, dei eginen zaie osasun probak egitera, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, deialdiko 3.1 apartatuko d) letran ezarritakoari jarraikiz. Zizur Nagusiko Udalaren Lan Osasunaren Zerbitzuak eginen du osasun-azterketa.

Proba medikoetan izangaiei “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioa emanen zaie. Bazterturik geldituko dira “Gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

Dauden lanpostu guztiak zehaztuta eta epaimahaiak osasun azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, lanpostu hutsak adjudikatzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta kontuan harturik txanda irekia eta igoera txanda.

7.3.2. Lanpostuen adjudikazioa.

a) Adjudikazioaren egintza eginen da prestakuntza ikastaroaren aurretik, zehazteko nork duten sarbidea bete beharreko lanpostuetarako.

b) Egintza horren helburua da azkenik dauden lanpostuak betetzea, 1.1 oinarriarekin bat, hautaprobetan lortutako puntuazio handienaren arabera.

c) Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztizko puntuazio handienetik txikienera ordenatuta; bat igoera txandako lanposturako izangaiena eta beste bat izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako lanpostu hutsak adjudikatzeko. Lanpostu horiek bete ondoren, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin, kenduta igoera txandan hautaketa egin dutenak, txanda irekiko lanpostuak betetzeko.

d) Ekitaldi honetan lanpostua lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinekoz proposatuko dira oinarrizko prestakuntza ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko lanpostu kopura baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.

7.3.3. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinekoz onartutakoek frogatu beharko dute, zazpi egun balioduneko epean, aipatutako zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzen denetik hasita, betetzen dituztela deialdiaren 3.1 apartatuko c), e) eta f) baldintzak. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien balio bereko tituluaren fotokopia konpultsatua, bi aldeetatik.

–Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeetatik.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela dolozko delitu bategatik kondenatua izan, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

–Armak eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.

–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.

–Hala behar denean, deialdiaren 8.2 apartatuaren laugarren paragrafoan aipatzen den aukeraz baliatzeko agiria.

Aurreko tramiteak eginik, epaimahaiak behin betiko zerrenda argitaratuko du, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, adierazita zein diren oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartutako izangaiak. Baldin udaltzainentzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangairen batek ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, edo ez badu osasun-azterketa gainditzen, behin betiko zerrendan ordeztu eginen da, probak gainditu eta eskatzen diren baldintzak beteta puntuazio handiena duen izangaiarekin.

7.3.4. Praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Udaltzain izateko oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak izendatuko dira Zizur Nagusiko Udaleko praktiketako funtzionario, Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez, salbu eta aitzinetik Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioak direnak.

7.3.5. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du oinarrizko prestakuntza-ikastaroa, eta baztertzailea izanen da. Ikastaroak jarraituko die irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuari eta aplikagarriak diren gainerako xedapenei (aipatutako foru dekretuak onetsi zuen Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua).

Bat etorriz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluekin, izangairen batek gainditu baldin badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, frogatzen dituena ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliokidetasuna eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenean, edo Nafarroako Segurtasun Eskolak berak lehenago emanak direnean, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kasua bada, kalifikazioa ere emanen du.

Izangaiek, prestakuntza-ikastaroak dirauen bitartean, jasoko dituzte C mailari dagozkion oinarrizko ordainsari pertsonalak, bai eta, hala badagokie, familia laguntza ere.

Ikastaroa egiteko onartutako izangaiak, lehendik funtzionario direnak, jarduneko egoera administratiboan mantenduko dira ikastaroak irauten duen bitartean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera. Langile horiek eskubidea izanen dute graduari eta antzinatasunari dagozkien ordainsariak jasotzeko.

Bestetik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik afiliatuta bazeuden Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean; kasu horretan, horrexetan segituko dute.

Praktiketako funtzionario izateak ez dakar berekin eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Halakorik gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Epaimahaiak baja hori jakinaraziko dio Udalari.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun-azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan izangaiak agintzen zaizkion proba mediko guztiak pasatu beharko ditu, egiaztatzeko izangaiak betetzen duela deialdiaren 3.1.d) apartatuan aipatzen den baldintza. Proba horien bidez egiaztatzen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen duten izangaiek, baldin hautapen-prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak kalifikatuko dira, ateratako puntuazioaren hurrenkeran. Aipatutako ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira oposiziotik.

7.3.6. Azken kalifikazioa.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, batuko dira hautapen-prozesu osoko puntuazioa eta oinarrizko prestakuntza-ikastarokoa.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Izendapena.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, osoko puntuazioaren arabera ordenatua, eta gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena igorriko du.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu, eta izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez, Zizur Nagusiko Udaleko udaltzain eta funtzionario izendatuko dira oposizioa gainditu duten izangaiak, txanden arabera eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren arabera, baldin aurreko apartatuan ezarritakoa bete badute.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Behin prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, eta ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hautatutako polizian sartu ondoren, jabetza hartzeak berekin ekarriko du une horretara arte edukitako lanpostuari berariaz uko egitea, eta lanpostua gelditzea gorde gabeko borondatezko eszedentziaren egoeran.

8.2. Lanpostuaz jabetzea.

Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaz jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izatetik gelditzea.

Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek Zizur Nagusiko Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte, salbu ezinbesteko kasuetan gertatu denean.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Zizur Nagusiko Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak afiliatuko dira Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu eta lehendik afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzaren beste araubide batean; halakoetan, eta izendatu aurretik, aukeratzen ahalko dute babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

9.–Datu pertsonalen babesa.

Identitatea: Zizurko Udala.

Posta helbidea: Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia.

Telefonoa: 948 181896.

Datuak babesteko ordezkaria: delegadaprotecciondatos@zizurnagusia.eus.

Xedea: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoak baliatuz.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina.

Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (foru lege horrek Artxiboak eta Dokumentuak ditu hizpide).

Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezabatzeko ere.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz beronen oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Jarritako errekurtso guztiak eta horien ebazpena argitaratuko dira Udalaren webgunean, interesdunei jakinarazteko ondorioetarako, hautapen-prozesu honen barnean.

Zizur Nagusian, 2020ko urriaren 23an.–Zizur Nagusiko Udalaren Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Zinpeko aitorpena (PDFa).

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Lehen probarako gai zerrenda (teorikoa).

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atarikoa. Atariko titulua. I. titulua: oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: udalerria. V. titulua: toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. VII. titulua: Nafarroako toki-erakundeen zerbitzurako langileak. X. titulua: biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea. Titulua: zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: toki-erakundeoki-erakundeen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: Udalerria. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea, 1. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.

4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: Segurtasun Indar eta Kidegoak. II. titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua: autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua: Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua: Udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena eta seigarrena.

5.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua: hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua: mailak eta graduak. IV. kapitulua: administrazio karrera. V. kapitulua: plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. kapitulua: egoera administratiboak.

6.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. atariko titulua: Zigor-bermeak eta zigor-legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. titulua: zigorrak.

7.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua: emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

8.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa. I. eta II. tituluak.

9.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalari buruzko Legea onesten duena: II. liburua: I. titulua: salaketa, III. titulua: Polizia judiziala, V. titulua: zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. VIII. titulua: I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea. IV. liburua: prozedura bereziak, II. titulua: prozedura laburtua, II. kapitulua: Polizia Judizialaren eta Fiskaltzaren jarduketak. III. titulua: delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.

10.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

11.–23/20018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziari buruzkoa.

12.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Atarikoa: I. kapitulua: xedapen orokorrak, II. kapitulua: dokumentazio eta identifikazio pertsonala, eta III. kapitulua: herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak, V. kapitulua: zehapenen araubidea.

13.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.

14.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, onesten duena Zirkulazio Erregelamendu Orokorra, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –onetsi zena martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.

15.–Zizur Nagusiko Udaleko udal ordenantza ez fiskalak:

–Ordenantza, arautzen duena etxeko animaliak edukitzea eta babestea.

–Ordenantza, arautzen dituena Zizur Nagusiko udal-mugarteko aisialdiko biltoki iraunkor eta aldi baterakoak.

–Ordenantza, mugikortasunari eta trafikoari buruzkoa.

–Ordenantza, herritarren arteko elkarbizitza sustatzeko eta eremu publikoa babesteko neurriei buruzkoa.

–Ordenantza, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa.

–Udal ordenantza, arautzen duena terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea.

16.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena: Atariko titulua. I. titulua: legearen aplikazio esparrua. III. titulua: prozeduraren instrukzioa.

17.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

18.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, arautzen duena Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra.

19.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, onesten duena Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta arautzen dituena enpresen eta lokalen erregistroak.

20.–Geografia (www.zizurmayor.es).

Kale-izendegia https://sitna.navarra.es/navegar/localidad.aspx?LOCALIDAD=zizur%20mayor.

21.–Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.

IV. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak (gaitasun fisikoa)

1.–Deskribapena.

Banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonentzat, eta 20 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ezta heltzea errazten duen beste edozein substantziarik ere, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

Ikus taula osoa:

ZENBAT ALDIZ-GIZONEK

ZENBAT ALDIZ-EMAKUMEEK

OHARRA

30 baino gutxiago

20 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

20 eta 25 artean

5,0

36 eta 41 artean

26 eta 31 artean

5,5

42 eta 46 artean

32 eta 36 artean

6,0

47 eta 50 artean

37 eta 40 artean

6,5

51 eta 54 artean

41 eta 44 artean

7,0

55 eta 57 artean

45 eta 47 artean

7,5

58 eta 60 artean

48 eta 50 artean

8,0

61 eta 62 artean

51 eta 52 artean

8,5

63 eta 64 artean

53 eta 54 artean

9,0

65

55

9,5

66 edo gehiago

56 edo gehiago

10,0

2.–Uretako trebetasun probak (50 metro estilo librean).

Baloratuko da arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den.

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerileku ertzetik atera behar da, irteteko blokera igo gabe.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Debekatuta dago proba igerilekuaren barrutik hastea.

Nola eginen den: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretara bota eta 50 metro igerian eginen ditu (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metro itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik dagoela (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako bloke edo euskarritara igo.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkada hartzeko.

–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko).

Ikus taula osoa:

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

NOTA

42”tik gora

48”tik gora

Baztertua

41”9tik 41”ra bitarte

47”9tik 47”ra bitarte

5,0

40”9tik 40”ra bitarte

46”9tik 46”ra bitarte

5,5

39”9tik 39”ra bitarte

45”9tik 45”ra bitarte

6,0

38”9tik 38”ra bitarte

44”9tik 44”ra bitarte

6,5

37”9tik 37”ra bitarte

43”9tik 43”ra bitarte

7,0

36”9tik 36”ra bitarte

42”9tik 42”ra bitarte

7,5

35”9tik 35”ra bitarte

41”9tik 41”ra bitarte

8,0

34”9tik 34”ra bitarte

40”9tik 40”ra bitarte

8,5

33”9tik 33”ra bitarte

39”9tik 39”ra bitarte

9,0

32”9tik 32”ra bitarte

38”9tik 38”ra bitarte

9,5

31”9tik 31”ra bitarte

37”9tik 37”ra bitarte

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzeko aldean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

L2012823_0.pdf

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 23”8 segundo gizonentzat, eta 27”5 segundo emakumeentzat.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli)

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

Ikus taula osoa:

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

23”8 baino gehiago

27”5 baino gehiago

Baztertua

23”8tik 23”7ra bitarte

27”5etik 27”4ra bitarte

5,0

23”6tik 23”5era bitarte

27”3tik 27”2ra bitarte

5,5

23”4tik 23”3ra bitarte

27”1etik 27”0ra bitarte

6,0

23”2tik 23”1era bitarte

26”9tik 26”8ra bitarte

6,5

23”0tik 22”9ra bitarte

26”7tik 26”6ra bitarte

7,0

22”8tik 22”7ra bitarte

26”5etik 26”4ra bitarte

7,5

22”6tik 22”5era bitarte

26”3tik 26”2ra bitarte

8,0

22”4tik 22”3ra bitarte

26”1etik 26”0ra bitarte

8,5

22”2tik 22”1era bitarte

25”9tik 26”8ra bitarte

9,0

22”0tik 21”9ra bitarte

25”7tik 25”6ra bitarte

9,5

21”8 edo gutxiago

25”5 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren epeak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatuko dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo haratago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

Ikus taula osoa.

TARTEAK (GIZONAK)

TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8,0 baino gutxiago

Baztertua

10,0

9,0

5,0

10,5

9,5

5,5

11,0

10,0

6,0

11,5

10,5

6,5

12,0

11,0

7,0

12,5

11,5

7,5

13,0

12,0

8,0

13,5

12,5

8,5

14,0

13,0

9,0

14,5

13,5

9,5

15,0 edo gehiago

14,0 edo gehiago

10,0

V. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikus-eremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikus-eremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzuteko sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB-ko edo gehiagoko galera monoauraleko entzumen-zolitasuna.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Hezur eta muskulu-sistema.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, ondorio funtzionalen arabera.

–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Espondilitis ankilosantea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretaren herniak; ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Uzki-esfinterreko inkontinentzia.

6.–Zirkulazio-aparatua.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, edo estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa >140 eta TADa >90).

–Arterietako hipotentsioa (TASa <90 eta TADa <45).

–Gutxiegitasun benosoa eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalen arabera.

–Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak kenduta.

–Nahasmendu mentalak eta jokabidearenak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Eskizofrenia eta bestelako nahasmendu psikotikoak.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte eta lan bizitzan eragina dutenak.

10.–Sexu- eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrun gaineko guruinen bestelako nahasmenduak.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Diabetes mellitusa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin haien zabalera, ondorio funtzionalak eta kokapena direla-eta poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mielougalkorrak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en gaixotasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 25).

15.–Azalpen orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu ondorio funtzionalen arabera eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Eragin funtzionala duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako gaitzak, baldin, ebaluazio mahaiaren iritziz, polizia lanetan aritzea eragozten badute.

Iragarkiaren kodea: L2012823