271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

430/2020 EBAZPENA, urriaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak, eta ezartzen baitira igoera eta ziurtapen baldintzak.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuaren bidez (haren bidez egokitu zen abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua Nafarroako Foru Komunitatean) ezarri ziren Nafarroan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko mailako, tarteko mailako eta maila aurreratuko curriculumak.

Urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretuak oinarrizko ebaluazio printzipio komunak ezartzen ditu araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako B1 eta B2 tarteko mailak eta C1 eta C2 maila aurreratuak ofizialki ziurtatzeko probetarako. Printzipio horiek 2019-2020 ikasturtetik aurrera gauzatu behar ziren.

Irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege-dekretuak, zeinaren bidez presako neurriak hartzen baitira unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren eremuan, honako hau ezartzen du 14. artikuluan (Hizkuntza irakaskuntzetarako neurriak): “Hezkuntza administrazioek beren lurralde eremurako egokitu ahal izanen dituzte hizkuntza irakaskuntzako mailetako batean matrikulatutako ikasleek maila horren barruan ikasturte batetik bestera igotzeko baldintzak, aurreko mailari dagokion ziurtagiri ofiziala lortu gabe hurrengo mailara iristeko aukera eta mailan jarraitzeko ezarritako iraunkortasun irizpideak”.

Horrenbestez, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, argitara daitezen Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako probak egiteko zehaztapenak eta horiei 2020-2021 ikasturtetik aurrera aplikatu beharreko igoera eta ziurtapen irizpideak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak onestea. Ebazpen honen I., II., III., IV., V., VI. VII., VIII., IX., X., XI. eta XII. eranskinetan azaltzen dira.

2. Araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako igoerarako eta ziurtapenerako irizpideak onestea. Ebazpen honen XIII. eranskinean deskribatzen dira.

3. Ebazpen hau eta I., IV., VII., X., eta XIII. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko urriaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ziurtapen probetako azterketa gida

B1 tarteko maila

1.–Azterketaren helburua.

B1 mailako azterketa hau zenbait probaz osaturik dago, zeinak diseinaturik baitaude izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko.

2.–Konstruktuaren definizioa.

Hizkuntza eskola ofizialetako B1 mailako ziurtapen probak xede hauetarako diseinatu dira: ebaluatu beharreko hizkuntza erabiltzean ikaslea nola moldatzen den neurtzea; eta ebaluatzea ea zenbateko gaitasuna duen helburu komunikatibo orokorretarako ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta prozesatzeko.

Gaitasun probak estu loturik daude arloko adituek ezarri duten komunikaziorako hizkuntza gaitasun orokorraren ereduarekin. Europako Kontseiluak eredu hori onartu du Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eta Companion Volume argitalpenean. Komunikazioaren ikuspegian oinarriturik, eredu hori hizkuntza jarduerara bideratuta dago, hau da, hizkuntzaren erabilerara. Ulermenean, produkzioan, koprodukzioan eta prozesamenduan xede hizkuntza erabiltzeko gaitasun hori abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan ere aipatzen da. Mailari dagokionez, probek erreferentzia izanen dituzte, arau orokor gisa, helburu orokorrak eta espezifikoak eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko edukiak, hizkuntza bakoitzaren curriculumean jasotakoak.

Izangaiaren gaitasun orokorraren mailari antzematen zaio ikusita nola erabiltzen dituen bere ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak egiazko komunikazio egoerak simulatzen dituzten zereginetan. Komunikaziorako gaitasun hori erakusteko, praktikan jarri behar dira bai hizkuntza gaitasun soila eta bai gaitasun soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak, funtzionalak eta diskurtsiboak ere.

Eredu horren arabera, probek erakutsi behar dute zenbateko gaitasuna duen izangaiak hizkuntza jarduera batzuk ongi burutzeko, egiazko komunikazio egoeretan egin behar lukeen bezala. Beraz, ebaluazioan aztertuko da zer prozesatzeko eta ekoizteko gauza den izangaia komunikazio egoeretan, eta ez soilik zer ezagutza formal dituen hizkuntzari buruz.

Hizkuntzaren sistema formalak zereginetan sartzen dira, izangaiak praktikan nola erabiltzen dituen ikusi ahal izateko.

Konstruktu orokor horretatik ondorioztatzen dira azterketa proben ezaugarri espezifikoak.

3.–Mailaren definizioa.

B1 mailak B1 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan dagoen definizioaren arabera (2018ko irailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

B1 maila hori duen ikasleak hizkuntza erabiltzen du nolabaiteko segurtasun eta malgutasunez, hartzaile nahiz sortzaile gisara, ahoz zein idatziz, baita hizkuntza desberdinetako hiztunen artean bitartekari jarduteko ere, bai egunerokoan bai horren ohikoak ez diren egoeretan, zeinetan beharrezkoa baita hizkuntza estandarreko askotariko testuak ulertzea eta sortzea, gai orokorrei, egunerokoei edo interes pertsonalekoei buruz, ohiko egiturak eta oso idiomatikoa ez den errepertorio lexiko arrunta erabilita.

4.–Izangaien betebeharrak.

–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.

–Izangaiak puntualak izanen dira, eta azterketa-gelan egonen dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin egiten ahal baitira).

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

–Telefono mugikorrak eta beste edozein aparatu elektroniko itzalita eduki beharko dira uneoro.

–Azterketaren administratzaileek betebehar horiek bete daitezen begiratu behar dute, eta bete ezean jarduteko ahalmena dute.

5.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

5.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak bost proba ditu. Proba bakoitzak hizkuntza jarduera bat neurtuko du: Testu idatziak ulertzea, Ahozko testuak ulertzea, Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa, Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa, eta Bitartekotza.

PROBA

EGITURA

HAZTAPENA

GUTXIENEZ

GAI

1.

Testu idatziak ulertzea (CE)

25 item

%20

%50,

5 puntu zati bakoitzean

2.

Ahozko testuak ulertzea (CO)

25 item

%20

3.

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE)

2 zeregin

%20

4.

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO)

2 zeregin

%20

5.

Bitartekotza (MD)

2 zeregin

%20

GUZTIRA

%100

%65, 6,5 p.

Izangaiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko.

Azkeneko emaitza Gai edo Ez-gai izanen da. Hizkuntza jarduera bakoitzaren kalifikazioa 10 puntuko eskalan oinarritzen da eta 1 eta 10 bitarteko zenbaki baten bidez adieraziko da, dezimal batekin.

Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 6,5 puntu lortzea batez besteko puntuazio orokorrean. Azkeneko emaitza Gai izan dadin, ezinbestekoa da hizkuntza jarduera bakoitzaren nota gutxienez ere 5 puntukoa izatea. Gutxienez ere 5 puntu lortzen badira proba batean edo gehiagotan, Gai kalifikazioa ateratzen ahalko da, baldin eta proba guztien batez besteko aritmetikoa 6,5 puntu edo gehiago bada.

Deialdi arruntean 6,5 puntuko batez besteko osora iristen ez denak, gutxienez 5eko puntuaziora iritsi ez den hizkuntza jarduera bakoitza errekuperatu behar izateaz gainera, deialdi berezian azterketa egiten ahalko du 6,5eko gutxienekora iritsi ez den proba guztietan.

Izangaia bi deialdietan aurkezten den proba guztietarako, aplikatuko zaion amaierako puntuazioa bietatik onena izanen da.

Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei dagokie B1 tarteko mailako ziurtagiriak lortzeko probak administratzea.

Azterketa osoa bi saiotan eginen da, idatzizko zati batekin eta ahozko beste batekin, honako taula honetako hurrenkerari jarraituz:

PROBA

IRAUPENA

AZTERKETA IDATZIA

Testu idatziak ulertzea (CE)

45’

3h 05’

Ahozko testuak ulertzea (CO)

40’

ATSEDENALDIA

10’

Bitartekotza (MD) idatzia

30’

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE)

60’

AHOZKO AZTERKETA

Ahozko bitartekotza (MD)

10’ (bikotea)

26’

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO)

16’ (bikotea)

Zatiak egiteko hurrenkera eta denborak errespetatu beharko dira bai deialdi arruntean bai berezian.

Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa eta Bitartekotza idatzia probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.

5.2. Gaiak.

Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gaikako arlo hauetaz arituko dira:

–Norbera identifikatzea.

–Etxebizitza, etxea eta ingurua.

–Eguneroko jarduerak.

–Familia eta adiskideak.

–Harreman pertsonalak eta sozialak.

–Lana eta zereginak.

–Hezkuntza eta ikasketak.

−Hizkuntza eta komunikazioa. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

–Bidaiak eta oporrak.

–Osasuna eta gorputzaren zainketa.

–Erosketak eta merkataritza jarduerak.

–Elikadura eta jatetxeak.

–Garraioa.

–Ondasun eta zerbitzuak.

–Klima eta ingurune naturala.

–Denbora librea eta aisia

5.3. Kalifikazioak.

Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere (Gai edo Ez-gai).

Egin ez den probaren zati bakoitzak Ez-aurkeztua kalifikazioa jasoko du. Probaren azken kalifikazioa Gai edo Ez-gai izanen da. Izangaiak zatietako ezein ere egiten ez badu, bere azken kalifikazioa orokorra Ez-aurkeztua izanen da.

6.–Azterketako bost proben ezaugarriak.

6.1. Testu idatziak ulertzeko proba (CE).

Izangaiak gauza izan behar du egile batek idatzi laburretan edo luzera ertainekoetan adierazten dituen puntu nagusiak, xehetasun azpimarragarrienak, iritzi eta jarrera agerikoak ulertzeko. Testuak argiak, ongi antolatuak eta hizkuntza estandarrean egindakoak izanen dira, eta beren edukiak ohikoak diren gai orokorretako alderdi zehatzak, gaurkotasunekoak edo interes pertsonalekoak izanen dira.

Probaren formatua: lau zeregin, 25 itemekin guztira, honela banatuak:

ATAZA

MIKROTREBETASUNA

TESTU MOTA

PROZEDURA

1. ataza

6 item

Testu baten ideia nagusiak atzematea

–6 testu labur (400 hitz, gehienez ere)

–6 galderako elkarrizketa (400 hitz, gehienez ere)

–6 testu edo paragrafoetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotu, proposatutako 8 epigrafeen artetik

–6 erantzunetako bakoitza dagokion galderarekin lotu, proposatutako 8 galderen artetik

2. ataza

6 item

Testu baten xehetasunak atzematea

Testu jarraitua edo etena, gehienez ere 350 hitzekoa

–6 galderetako bakoitzari ongien erantzuten diona hautatu (a/b/c)

–Enuntziatu bat egia ala gezurra den esan

–Galdera ireki batzuei erantzun (erantzunean 6 hitz gehienez)

3. ataza

6 item

Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea

400 hitz arteko testua; testu horretatik 6 esaldi edo sintagma atera dira

Hutsuneak dituen testua irakurrita, zortzi zatiren artetik identifikatu testuaren sei hutsuneei dagozkienak

4. ataza

7 item

Testuingurua ikusita testuaren elementuak aurreratzea

250 hitz arteko testua; horretatik 7 hitz atera dira

Hutsuneak dituen testua irakurrita, 20 aukeraren artetik hautatu hutsune bakoitzari dagokiona (12 distraigarri + adibidea)

–Hutsuneak dituen testua irakurrita, hutsune bakoitzerako aukera hautatu (a, b, c)

6.2. Ahozko testuak ulertzeko proba (CO).

Izangaiak gauza izan behar du hiztun baten ahozko testu labur edo luzera ertaineko baten zentzu orokorra, puntu nagusiak, xehetasunik garrantzizkoenak eta iritziak eta ageriko jarrerak ulertzeko. Testu horiek ongi egituratuta egonen dira, poliki edo abiadura ertainean eta argi ahoskatuak izanen dira, eta ozen transmitituak izanen dira, edo baliabide teknikoen bidez. Erabiliko den hizkuntzaren aldaera estandarra izanen da. Solasaldien gaiak egunerokoak edo ezagunak izanen dira, edo gaurkotasunekoak, hiztunaren esperientziekin eta interesekin lotutakoak. Azkenik, baldintza akustikoak onak izanen dira, eta esandakoa berriz entzuteko modua egonen da, xehetasunak baieztatu ahal izateko.

Probaren formatua: 4 zeregin 25 itemekin, honela banatuta:

ATAZA

MIKROTREBETASUNA

TESTU MOTA

PROZEDURA

1. ataza

7 item

Zentzu orokorra

Zazpi testu labur (iragarkiak edo albisteak), gehienez ere 4’30’’ (adibidea barne)

7 testuetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotu, proposatutako 9 epigrafeen artetik

2. ataza

6 item

Ideia nagusiak

Testu monologikoa, elkarrizketa edo solasaldia, 3 minutu artekoa

6 enuntziatuetako bakoitza egia ala gezurra den erantzun behar da

3. ataza

6 item

Berariazko informazioa (informazioak, iritziak edo sentimenduak)

Pertsona bati egindako elkarrizketa, edo argi bereizten diren bi hiztunen arteko solasaldia, 3 minutu artekoa

Enuntziatu edo galdera bakoitzeko:

–Markatu taula batean nori dagokion, A hiztunari, B hiztunari, biei, edo bati ere ez

–Aukera egokia (a, b, c) hautatu

4. ataza

6 item

Xehetasunak

4 minutu arteko testua

Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera zuzena hautatu, emandako hiruren artetik (a, b, c).

6.3. Testu idatziak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: idazmena (EE).

Izangaiak gauza izan behar du bakarrik edo beste testu bati erantzunez, euskarria edozein dela ere, testu laburrak edo luzera ertainekoak idazteko, sinpleak eta argi antolatuak, testuinguruari egokituak (hartzailea, egoera eta helburu komunikatiboa), hizpide hartuta eguneroko gaiak, ohikoak edo norberaren interesekoak. Horretarako zuzentasun nahikoaz erabili beharko ditu egoera arruntenekin zerikusia duen hitz- eta egitura-errepertorioa eta testuaren kohesiorako oinarrizko baliabideak, eta errespetatu beharko ditu funtsezko arau ortografikoak zein puntuazioarenak.

6.3.1. Probaren formatua.

KOPRODUKZIOA

PRODUKZIOA

Testu mota

Helbide elektronikoa

Mugikorreko mezua

Txat-a

Foro bateko erantzuna

Foro bateko erantzuna, blog sarrera baten gaineko sarrera edo iruzkina, formularioa, txosten laburra (adibidez, hotel baten balorazioa, bidaia bati buruzko bloga)

Helburu komunikatiboa

Informazioa eskatu edo ematea

Gonbidapena egin, onartu edo ez onartzea

Eskerrak ematea

Dolumina adieraztea

Zoriontzea

Norbaitez/zerbaitez galdetzea

Barkamena eskatzea

Arazoak azaltzea

Esperientziak, gertaerak, sentimenduak, erreakzioak, nahiak, asmoak eta desioak deskribatzea

Istorioak kontatzea

Iritziak labur justifikatzea

Hedadura

80-100 hitz

130-150 hitz

Denbora

60 minutu

Puntuazioa

10 puntu

10 puntu

6.3.2. Ebaluazio irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Ezarritako komunikazio-helburua betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan beharrekoa: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) egiten dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
  • Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta testu formatu egokiak ere.
  • Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
  • Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzerari eusten dion, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.

–Koherentzia eta kohesioa.

Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:

  • Informazio nahiko argia eta anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
  • Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
  • Gaia aurrera eramaten duen, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
  • Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
  • Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.).

–Hizkuntza aberastasuna.

Izangaiak erabilitako hizkuntza baliabideen hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, maila kontuan hartuta. Alegia:

  • Ea egitura sintaktiko eta gramatikal ugari erabiltzen dituen, askotarikoak eta duen mailarako egokiak.
  • Lexiko behar bezain zabala eta ugaria erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, lokailuak, adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak, etab.
  • Arriskuak hartzen dituen bere mailako edo goragoko hizkuntza baliabideen erabileran, nahiz eta zehaztugabetasunen batean erori, baldin eta akats horiek ez badiote eragiten testuaren ulergarritasunari.

–Hizkuntzaren zuzentasuna.

Izangaiak erabiltzen duen hizkuntza kodearen doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du, haren maila aintzat hartuta. Alegia:

  • Ea nahiko zuzen erabiltzen dituen ortografia, morfologia eta sintaxia.
  • Ea behar adinako zehaztasunarekin erabiltzen duen bere mailako lexikoa, kolokazioak naturalak diren, etab.

6.4. Ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: ahozko adierazpena (EO).

Izangaiak gauza izan behar du ahozko testu laburrak edo luzera ertainekoak produzitzeko eta koproduzitzeko. Testuak ongi antolatuak eta testuinguruari egokiak izanen dira. Edukiak eguneroko gaiak izanen dira, ohikoak edo interes pertsonalekoak. Izangaiak diskurtsoaren haria aski zuzentasun eta etorriarekin mantentzeko gauza izan behar du, ahoskera argiarekin, nahiz eta batzuetan kanpoko azentua edo planifikazio sintaktiko edo lexikoa egiteko etenaldiak nabarmenak izan, edo esandakoa beste modu batez esateko edo solaskideak arazoren bat dagoela esaten duenean okerrak zuzentzeko egindako etenaldiak (interakzioari eusteko nolabaiteko lankidetza behar denean) agerikoak badira ere.

6.4.1. Probaren formatua.

Proba bikoteka edo hirunaka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatuko da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotekidearen papera eginen du koprodukzio lanerako.

Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen. Ahozko bitartekotza ere saio berean eginen da, gida honen 5.1 puntuko tauletan adierazi den moduan.

PRODUKZIOA

KOPRODUKZIOA

Zeregina

Gai bat azaltzea proposatutako galdera batzuen bitartez, zeinek gai hori esperientzia pertsonalarekin lotzen baitute

Elkarrizketa bati ekitea, egoera jakin batean proposatutako helburuari buruzko adostasunera iristeko

Helburu komunikatiboa

Ohitura eta errutinei buruz mintzatzea

Konparatzea

Iraganeko esperientziak deskribatu edo kontatzea

Hipotesiak azaltzea edo iragarpenak egitea

Proposatzea / Iradokitzea

Lehentasunak azaltzea

Adostasuna / desadostasuna azaltzea

Informazioa berrestea

Argibideak eskatzea

Euskarria

A4 neurriko txartela, non 4 galdera eta gaiari buruzko bi argazki dauden

A5 neurriko txartela, non gai batekin zerikusia duen egoera bat aurkezten den, irudi batez lagunduta. 3 puntu komun planteatuko dira, bi izangaiek jorratu beharrekoak, eta beste puntu bat, libreki hautatzekoa. Bi izangaien euskarriek eduki berdina izanen dute, baina nor den A eta nor B agertuko da

Prestaketa

1’

1’

Ahozko azalpena

3-4’

Bikoteek 4-5’, hirukoteek 6-8’

2 izangai

10’

6’

Proba, guztira

16’

–Bi eginkizunetarako prestaketa eginen da proba eginen den ikasgela berean, aztertzaileen aurrean.

6.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Harrera:

–Aztertzaile batek esanen die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko, argazkia daukan dokumentu baten bidez.

–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).

b) Ahozko ekoizpena:

–Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak eta ahozko adierazpena egiteko oinarria diren bi euskarri emanen dizkio A izangaiari, gai desberdinei buruzkoak. Euskarri bakoitza A4 neurriko orri plastifikatu bat izanen da; bi argazki izanen ditu eta 4 galdera.

–Euskarria eskuetan duela, A izangaiak minutu bat izanen du hautatzeko eta prestatzeko.

–Aztertzaileak hasteko agindua emanen dio.

–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko adierazpena garatuko du, euskarrian dauden lau galderei erantzunez.

–A izangaia 3 edo 4 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez bada nahikoa mintzatzen.

–A izangaiak ahozko adierazpena amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi euskarri emanen dizkio bere ahozko adierazpena prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira.

c) Koprodukzioaren fasea:

–Aztertzaileak jarraibideak emanen dizkie bi izangaiei, ahoz, eta azalduko die minutu bat daukatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka).

–Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizunaren kontsigna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, bakoitzari bere euskarria emanen dio. Euskarri hori A5 neurriko txartel bat izanen da, gaia, egoera eta elkarrizketan nahitaez jorratu beharreko hiru puntuak zeintzuk izanen diren esaten duena.

–Prestatzeko denbora amaituta, aztertzaileak adieraziko du nor hasiko den hizketan (A izangaia).

–Bi izangaiek elkarrizketa bati emanen diote hasiera, euskarrian proposatzen den egoerari buruzko adostasunera heltzeko asmoz. Izangai bakoitza saiatuko da parte hartzen zereginaren denboraren erdian. B izangaiak amaiera emanen dio elkarrizketari.

–Izangaien elkarrekintzaren faseak 4-5 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez badira nahikoa mintzatzen.

6.4.3. Ebaluazio irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Produkzio zeregina:
  • Ea esan nahi duena behar adinako eraginkortasunez adierazten duen. Diskurtsoaren haria jarraitzea erraza den, informazio behar bezain argia eta zehatza ematen duen.
  • Zereginari egokitzen zaion: ezarritako denborari eusten dion, puntu guztiak garatuz gidalerroen arabera, eta informazio nahikoa eta eduki jakingarria eskainiz proposatutako gaiari buruz.
  • Bere mailaren araberako erritmo egokian diskurtso etengabea egiten duen, nahiz eta zenbaitetan zalantza egin, hasitakoa eten edo zuzendu, edo esaldiren bat moztu. Ez duen diskurtsoa eteten isilune luze edo ugariekin.
  • Koprodukzio zeregina:
  • Ea aski naturaltasun eta eraginkortasunarekin parte hartzen duen elkarrekintzan: aktiboki jarduten duen igortzaile eta hartzaile gisara, solasaldiaren nondik norakoari moldatuz, eta egokitasunez erantzuten duen, eduki jakingarria eskainiz.
  • Aski egoki erabiltzen dituen hitz egiteko txandak eta baliatzen dituen elkarlaneko estrategiak (adeitasuna, laguntza, ulertu izana erakustea, argibideak eskatzea, etab.), txanda mantendu edo lagatzekoak (intonazioa, diskurtsoaren markatzaileak, etab.) eta komunikazioaren norabidea aldatzekoak (gai aldaketa negoziatzea, etab.).

–Kontrol fonologikoa.

Soinuen artikulazioa, azentuazioa, erritmoa eta intonazioa ebaluatzen ditu. Alegia:

  • Ea soinuen ahoskeran ez den gehiegi urruntzen estandarretik eta gauza den soinu multzoak zuzen artikulatzeko.
  • Hitzei zuzen jartzen dien azentua.
  • Azentu eta erritmo eredu egokiak erabiltzen dituen.
  • Intonazioa erabiltzen duen esanahia nabarmentzeko.

–Lexiko aberatsa.

Erabilitako hiztegiaren hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu. Alegia:

  • Ea bere mailaren araberako lexiko behar bezain ugaria eta zehatza erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak.

–Zuzentasun gramatikala.

Gramatikaren erabileraren doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:

  • Ea nahiko ongi erabiltzen dituen bere mailako morfologia eta sintaxia.
  • Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.

7.–Bitartekotza proba: Bitartekotza idatzia eta ahozko bitartekotza.

Bitartekotza probak bi zeregin izanen ditu eta guztira 20 puntu balioko du. Lehenengoa, Bitartekotza idatzia, azterketa idatziaren saioan eginen da, eta bigarrena, Ahozko bitartekotza, ahozko azterketaren egunean eginen da.

7.1. Bitartekotza idatzia.

Izangaiak gauza izan behar du idatziz adierazteko ideia orokorrak, puntu nagusiak eta xehetasun nabarmenak, testu idatzietatik jasotako informazio zati laburrak aztertuta, eguneroko gorabeherei eta interes orokor zein pertsonaleko edo gaurkotasuneko gaiei buruzkoak. Betiere, sorburu testuek egitura argia izanen dute, ez dira egonen hizkera espezializatuan idatzita, eta hizkuntzaren aldaera estandarra aurkeztuko dute, ez oso idiomatikoa.

Bitartekotza proba idatziaren ezaugarriak eta formatua:

Helburua

Mezu elektroniko bat idaztea eta bertan mezu bat transmititzea, laburbiltzea, azaltzea eta kontsignan deskribatutako hartzaile batek planteatzen duen arazoari egokitzea

Jarraibideak

2. hizkuntzan

Kontsigna

2. hizkuntzan (50 hitz, gehienez), hartzailearen deskribapen laburrarekin

Euskarria

Euskarria: 3 argazki + 3 testu labur (sarrerako testua 2. hizkuntzan), askotariko informazioekin, transmititu beharreko aukera desberdinak eskainiko dituztenak

Hedadura

100-120 hitz

Denbora

30’

Puntuazioa

10 puntu

7.2. Ahozko bitartekotza.

Izangaiak gauza izan behar du hirugarrenei ahoz adierazteko ideia orokorrak, puntu nagusiak eta xehetasun nabarmenak, testu idatzietako informazioa aztertuta, eguneroko gorabeherei eta interes orokor zein pertsonaleko edo gaurkotasuneko gaiei buruzkoa. Betiere, testu horiek egitura argia izanen dute, ez dira egonen hizkera espezializatuan idatzita, eta hizkuntzaren aldaera estandarra aurkeztuko dute, ez oso idiomatikoa.

–Ahozko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:

Deialdi arruntean, ahozko bitartekotza proba banaka eginen da ahozko azterketaren saioan, ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren aurretik. Deialdi berezian, ahozko bitartekotzako zereginaren eta ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren hurrenkera izangaiak egiteko dituen proben mende egonen da.

Helburua

Testu eten bat, hau da, liburuxka, infografia, kartel edo horrelakoren bat, hartzaile estandar bati helarazi eta azaltzea

Kontsigna

2. hizkuntzan

Euskarria (bi gairen artean bat aukeratuta)

Liburuxka, infografia edo kartela 2. hizkuntzan, zerbitzu, gertakari edo produktu bati buruzko informazioarekin

Prestaketa

2’

Bitartekotza

2’-3’

Puntuazioa

10 puntu

7.3. Bitartekotza proba ebaluatzeko irizpideak.

–Edukiaren interpretazioa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez burutzen duen zeregina. Alegia:

  • Ea informazioa aukeratzen eta egokitzen duen hartzailea eta testuingurua kontuan harturik.
  • Kontsigna zuzen interpretatu eta informazio egokia ematen duen.

–Informazioa transmititzea.

Ebaluatzen du ea izangaiak helburu komunikatiborako garrantzi handiena duen informazioa transmititzen duen, argitasunez eta eraginkortasunez transmititu ere.

  • Ea ongi antolatuta dagoen transmititutako informazioa edo prozesatutako testua: koherentea eta erraz jarraitzeko modukoa den.
  • Ea estrategia egokiak aukeratzen dituen informazioa transmititzeko, proposatutako bitartekotza-egoeraren arabera, eta informazio hori modu nahiko eraginkorrean ulertarazten duen.

–Testuaren antolaketa.

  • Ea hizkuntza-bitartekotzako estrategiak erabiltzen dituen testuko informazioa antolatzeko edo prozesatzeko.
  • Zuzen prozesatzen duen testua, eta informazio, ideia edota datuak modu nahiko egokian transmititzen, laburbiltzen, parafraseatzen, konparatzen edo azaltzen dituen. Sortutako testua ez dagoen hitzez hitz hartuta testu-euskarritik.

–Hizkuntzaren zuzentasuna.

Ebaluatzen du ea izangaiak, bere mailaren arabera, nahiko egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan. Alegia:

  • Ea egokitasunez erabiltzen duen halako hitz sorta bat.
  • Bere mailari dagozkion egiturak nahiko zuzen erabiltzen dituen.
  • Bere mailaren arabera aski zuzentasun eta naturaltasunarekin ahoskatzen duen eta diskurtsoa ulergarria den. (Ahozko bitartekotza).

8.–Azkeneko oharrak.

8.1. Emaitzen argitalpena.

1. Proben emaitzak argitara emanen dira datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez.

2. Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.

8.2. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

1. Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean horretarako ezarritako egunean. Egun horretan bertaratzerik ez badute, beste egun batean egiteko eskatzen ahalko dute idatziz.

2. Irakasleak argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, amaierako kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).

3. Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioa jarri zaien irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta amaierako kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du. Txostenak ikasketaburuari helaraziko zaizkio, eta hark, lehenbailehen, txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala behar denean, ikaslearen tutore edo legezko ordezkariari, PDF formatuko kopia bat igorriz haren helbide elektronikora. Gainera, mezua bidaliko zaio mugikorrera, jarri duen erreklamazioaren erantzuna bidali diotela jakinarazteko. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.

4. Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.

8.3. Premia bereziak dituzten pertsonentzako egokitzapena.

Proba egokitzen ahalko da mugitzeko desgaitasuna, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala, mintzamenaren nahasmenduak, entzumen galera edo desgaitasun bat baino gehiago duten izangaien behar berezietarako.

Egokitzeren bat behar duten ikasleek beren beharrak adierazi beharko dituzte ikasketaburuari zuzendutako idazki batean, eta desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute behar horiek justifikatzeko. Eskaerak matrikula egiterakoan edo probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du inoiz ekarriko probaren zatiren bat egin behar ez izatea edo proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egin ahal izatea.

8.4. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.

8.5. Elkarbizitzaren aurkako portaerak.

Azterketa, proba edo ariketa batean beste ikasle batzuei kopiatzea edo kopiatzen uztea elkarbizitzaren aurkako portaera da, eta berekin ekarriko du, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren arabera, azterketa, proba edo ariketa horretan kalifikazio negatiboa jasotzea.

9.–Aholkuak.

–Bete itzazu uneoro azterketaren administratzaileen jarraibideak.

–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.

–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Idatzizko ariketako zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.

I. GEHIGARRIA

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko taula

PRODUKZIO IDATZIA

B1

KOPRODUKZIO IDATZIA

ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA

2,5

Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei

Informazio nahikoa eta erabat adierazgarria ematen du

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Oro har testu motaren konbentzioei lotzen zaie, nahiz eta akatsen bat egin formatuan, erregistroan edo informazioaren banaketa tipikoan

Informazio nahikoa ematen du, eta adierazgarria gehienbat

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Akats nabarmenak egiten ditu testu motaren konbentzioetan

Informazio gutxi edo informazio hutsala ematen du, baliteke zeregina gaizki ulertu izana

0,5

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA

2,5

Ideiak argitasunez eta anbiguotasunik gabe garatzen ditu

Informazioa ongi antolatzen du, kohesiorako mekanismoak egokitasunez erabiliz

Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Ideiak modu nahiko argian garatzen ditu

Informazioa ongi antolatzen du, nahiz eta akatsen bat egin kohesiorako mekanismoetan

Badago akatsen bat testu motaren konbentzioetan, izan formatuko akatsak, erregistrokoak nahiz informazioaren banaketakoak

Ideiak gutxi garatzen ditu, sinpleak edo ilun samarrak dira

Kohesiorako mekanismo oso sinpleen bidez antolatzen du testua, edo ez ditu egokitasunez erabiltzen kohesiorako mekanismoak

Nabarmen urruntzen da testu motaren konbentzioetatik

0,5

LEXIKO ABERATSA

2,5

Eguneroko halako hitz sorta bat erabiltzen du egokitasunez, nahiz eta akatsen bat egin hain arruntak ez diren hitzetan

Darabilen hizkuntza errepertorioa aski da mezua argi eta zehatz transmititu ahal izateko

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Eguneroko hitzak zuzen erabiltzen ditu, zehaztugabetasun edo errepikapenen bat gorabehera

Oinarrizko hizkuntza errepertorioa erabiltzen du eta horrekin aski da mezua transmititzeko

Zeregina egiteko hiztegi sinpleegia edo ez-espezifikoa erabiltzen du, zehaztugabetasun lexikoa nabaria da

Hizkuntza errepertorio mugatua erabiltzen du

0,5

ZUZENTASUN GRAMATIKALA

2,5

Nahiko zuzen erabiltzen ditu egitura oinarrizkoak eta egitura konplexuren bat; akatsek ez dute komunikazioa galarazten

Akatsak egin ditzake ideia konplexuagoak adieraztean

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Zuzentasun onargarriarekin erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak; egitura konplexuagoetan akats nabarmenak egiten baditu ere, esanahia antzeman daiteke

Perpaus xume eta laburrak osatzen ditu, gako hitzekin, diskurtso ulergarri eta argia eginez

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Akatsak etengabe egiten ditu oinarrizko egituretan, eta ondorioz testua irakurtzea zaila da

Buruz ikasitako egitura sintaktiko eta adierazpideak erabiltzen ditu, eta funtsezko akatsak egiten ditu, testua ulertzea zailtzen dutenak

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da

0

GUZTIRA

PRODUKZIO ETA KOPRODUKZIO IDATZIA, GUZTIRA ––––––– / 20

GUZTIRA

II. GEHIGARRIA

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko taula

AHOZKO PRODUKZIOA

B1

AHOZKO KOPRODUKZIOA

ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA

2,5

Galdera guztiei erantzuten die, eta informazio adierazgarria, landua eta koherentea ematen du erantzunetan

Diskurtsoan ia ez du etenaldirik egiten

Modu aktiboan parte hartzen du solasaldian eta erreakzio koherenteak ditu

Informazio adierazgarria eta landua ematen du

Interesa erakusteko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak erabiltzen ditu

Diskurtsoan ia ez du etenaldirik egiten

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Galdera guztiei erantzuten die informazio adierazgarria emanez, nahiz eta erantzunak gutxiegi edo modu irregularrean garatu

Diskurtsoak aurrera egiten du, planifikatzeko etenaldiak gorabehera

Solasaldian parte hartzen du, solaskidearen jardunean oinarrituz, eta erreakzio koherenteak ditu, sinpleak izan arren

Ematen duen informazio gehiena adierazgarria da

Interesa erakusteko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak mugaturik erabiltzen ditu

00,5

Ez die galdera guztiei erantzuten edo apenas garatzen dituen erantzunak, edo, egiten duenean, informazioa munta handirik edo batere muntarik gabekoa da

Planifikatzeko etenaldiek diskurtsoaren haria eteten dute

Solasaldian nahiko pasibo ari da, eta erreakzio oso mugatuak ditu, koherenteak izan arren

Ematen du informazioa, baina munta gutxikoa

Interesa agertzeko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak oso gutxitan erabiltzen ditu

KONTROL FONOLOGIKOA

2,5

Argi ulertzeko eran ahoskatzen du, nahiz eta 1. hizkuntzaren edo beste batzuen eragina nabaria den

Ahoskatzean akatsak egiten ditu, baina ez diote eragiten komunikazioari

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Nahiko argi ahoskatzen du, 1. hizkuntzaren edo beste batzuen eragin nabarmena gorabehera

Komunikazioari eragiten dioten akats batzuk egiten ditu

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Haren ahoskera ulertzea zaila da entzulearentzat

0,5

LEXIKO ABERATSA

2,5

Erakusten du badakiela aski hitz bere ideiak halako zehaztasun batez adierazi ahal izateko

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Erakusten du badakiela aski hitz bere ideiak adierazteko, nahiz eta ez den gauza hitz egokia beti aurkitzeko

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Ideiak sinpleegiak gertatzen dira baliabide lexikorik ezagatik

0,5

ZUZENTASUN GRAMATIKALA

2,5

Kontrol gramatikal ona erakusten du

Egitura konplexuak erabiltzen ditu, nahiz eta akatsak egin

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka oinarrizko akatsak egin

Bere mailako hainbat egitura erabiltzen ditu, nahiz eta akatsak egin. Akats horiek ez dute komunikazioa oztopatzen

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Kontrol gramatikal urria erakusten du

Bere mailako egiturak erabiltzen ditu, baina maiz akatsak egiten ditu eta komunikazioa oztopatzen dute

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da

0

GUZTIRA

AHOZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA ––––––– /20

GUZTIRA

III. GEHIGARRIA

Idatzizko eta ahozko bitartekotza ebaluatzeko taula

AHOZKO BITARTEKOTZA

B1

BITARTEKOTZA IDATZIA

EDUKIAREN INTERPRETAZIOA

2,5

Helburu komunikatiborako garrantzi gehien duen informazioa identifikatzen eta hautatzen du (hartzailea eta testuingurua)

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Helburu komunikatiborako garrantzi gehien duen informazioa identifikatzen eta hautatzen du (hartzailea eta testuingurua)

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Hautatzen duen informazioaren zati batek ez du garrantzirik helburu komunikatiborako

0,5

TESTUAREN ANTOLAKETA

2,5

Informazioa modu koherentean antolatzen eta birformulatzen edo azaltzen du, mezua argitzeko edo hartzailearentzat ulergarriago egiteko

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Informazioaren zati bat birformulatzen du, baina kontsignan eta euskarrian jasotako informazioa da nagusi

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Apenas birformulatzen, argitzen edo azaltzen duen informaziorik

0,5

INFORMAZIOAREN TRANSMISIOA

2,5

Modu argi eta eraginkorrean transmititzen du informazioa

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Modu nahiko argi eta eraginkorrean transmititzen du informazioa.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Zailtasunak ditu informazioa modu nahiko argi eta eraginkorrean transmititzeko.

0,5

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA

2,5

Erakusten du badakiela aski hitz informazioa halako zehaztasun batez transmititzeko

Modu erabat ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta zenbaitetan komunikazioari eragiten dioten akatsak egin

Kontrol gramatikal ona erakusten du

Darabilen hizkuntza errepertorioa aski da mezua argi eta zehatz transmititu ahal izateko

Akatsak egiten ditu ideia konplexuagoak adierazterakoan

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1,5

Erakusten du badakiela aski hitz informazioa transmititzeko, nahiz eta ez den gauza beti hitz egokia aurkitzeko

Modu aski ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta batzuetan zertxobait kostatu hari ulertzea

Oinarrizko akats gramatikalak egiten ditu tarteka

Oinarrizko hizkuntza errepertorioa erabiltzen du eta horrekin aski da mezua transmititzeko

Akats batzuk gorabehera, osatzen ditu perpaus xume eta laburrak, gako hitzekin, diskurtso ulergarri eta argia eginez

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

0,5

Informazioa transmititzeko hitzak falta zaizkio

Haren ahoskera ulertzea zaila da

Kontrol gramatikal urria erakusten du

Hiztegi eta egitura oinarrizkoak erabiltzen ditu

Akatsak etengabe egiten ditu, eta ondorioz testua irakurtzen zaila da

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da

0

GUZTIRA

AHOZKO ETA IDATZIZKO BITARTEKOTZA, GUZTIRA ––––––– /20

GUZTIRA

IV. ERANSKINA

Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ziurtapen probetako azterketa gida

B2 tarteko maila

1.–Azterketaren helburua.

B2 mailako azterketa hau zenbait probaz osaturik dago, zeinak diseinaturik baitaude izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko.

2.–Konstruktuaren definizioa.

Hizkuntza eskola ofizialetako B2 mailako ziurtapen probak xede hauetarako diseinatu dira: ebaluatu beharreko hizkuntza erabiltzean ikaslea nola moldatzen den neurtzea, eta ebaluatzea ea zenbateko gaitasuna duen helburu komunikatibo orokorretarako ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta prozesatzeko.

Gaitasun probak estu loturik daude arloko adituek ezarri duten komunikaziorako hizkuntza gaitasun orokorraren ereduarekin. Europako Kontseiluak eredu hori onartu du Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eta Companion Volume argitalpenean. Komunikazioaren ikuspegian oinarriturik, eredu hori hizkuntza jarduerara bideratuta dago, hau da, hizkuntzaren erabilerara. Ulermenean, produkzioan, koprodukzioan eta prozesamenduan xede hizkuntza erabiltzeko gaitasun hori abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan ere aipatzen da. Mailari dagokionez, probek erreferentzia izanen dituzte, arau orokor gisa, helburu orokorrak eta espezifikoak eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko edukiak, hizkuntza bakoitzaren curriculumean jasotakoak.

Izangaiaren gaitasun orokorraren mailari antzematen zaio ikusita nola erabiltzen dituen bere ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak egiazko komunikazio egoerak simulatzen dituzten zereginetan. Komunikaziorako gaitasun hori erakusteko, praktikan jarri behar dira bai hizkuntza gaitasun soila eta bai gaitasun soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak, funtzionalak eta diskurtsiboak ere.

Eredu horren arabera, probek erakutsi behar dute zenbateko gaitasuna duen izangaiak hizkuntza jarduera batzuk ongi burutzeko, egiazko komunikazio egoeretan egin behar lukeen bezala. Beraz, ebaluazioan aztertuko da zer prozesatzeko eta ekoizteko gauza den izangaia komunikazio egoeretan, eta ez soilik zer ezagutza formal dituen hizkuntzari buruz.

Hizkuntzaren sistema formalak zereginetan sartzen dira, izangaiak praktikan nola erabiltzen dituen ikusi ahal izateko.

Konstruktu orokor horretatik ondorioztatzen dira azterketa proben ezaugarri espezifikoak.

3.–Mailaren definizioa.

B2 mailak B2 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan dagoen definizioaren arabera (2018ko irailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Maila horren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntza erabiltzen den tokietan era independentean bizitzeko; beste hizkuntza batzuetako hiztunekin harreman pertsonalak eta sozialak garatzeko, bai aurrez aurre eta bai baliabide teknikoen bidez; goi mailakoaren aurreko hezkuntza eremu batean ikasteko, edo behar den eraginkortasunez jarduteko inguru okupazional batean, lankidetza edo negoziazioa eskatzen duten egoeretan, inguru horretako ohiko gorabeherei buruz.

Horretarako, ikasleek hizkuntza behar adinako etorriarekin eta naturaltasunarekin erabili ahal izateko behar dituen gaitasunak eskuratuko ditu, komunikazioa aparteko ahaleginik gabe gerta dadin, bai ohiko egoeretan, baita apur bat espezifikoago eta nahasiagoak direnetan ere, ulertu, produzitu, koproduzitu eta prozesatu ahal izateko ahozko eta idatzizko testuak, gai orokorren alderdi abstraktuei eta zehatzei buruz, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremuko gaiei buruz, erregistro, hizkuntza estandarraren estilo eta azentu askotarikoak eta egitura ugari eta konplexuak dituen hizkera erabiliz; eta erabilera arrunteko adierazpen idiomatikoak dituen errepertorio lexiko batekin, esanahiaren xehetasunak atzemateko eta adierazteko aukera ematen duena.

4.–Izangaien betebeharrak.

–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.

–Izangaiak puntualak izanen dira, eta azterketa-gelan egonen dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin egiten ahal baitira).

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

–Telefono mugikorrak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.

–Azterketaren administratzaileek betebehar horiek bete daitezen begiratu behar dute, eta bete ezean jarduteko ahalmena dute.

5.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

5.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak bost proba ditu. Proba bakoitzak hizkuntza jarduera bat neurtuko du: Testu idatziak ulertzea, Ahozko testuak ulertzea, Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa, Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa, eta Bitartekotza.

PROBA

EGITURA

HAZTAPENA

GUTXIENEZ

GAI

1.

Testu idatziak ulertzea (CE)

25 item

%20

%50,

5 puntu zati bakoitzean

2.

Ahozko testuak ulertzea (CO)

25 item

%20

3.

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE)

2 zeregin

%20

4.

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO)

2 zeregin

%20

5.

Bitartekotza (MD)

2 zeregin

%20

GUZTIRA

%100

%65, 6,5 p.

Izangaiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko.

Azkeneko emaitza Gai edo Ez-gai izanen da. Hizkuntza jarduera bakoitzaren kalifikazioa 10 puntuko eskalan oinarritzen da eta 1 eta 10 bitarteko zenbaki baten bidez adieraziko da, dezimal batekin.

Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 6,5 puntu lortzea batez besteko puntuazio orokorrean. Azkeneko emaitza Gai izan dadin, ezinbestekoa da hizkuntza jarduera bakoitzaren nota gutxienez ere 5 puntukoa izatea. Gutxienez ere 5 puntu lortzen badira proba batean edo gehiagotan, Gai kalifikazioa ateratzen ahalko da, baldin eta proba guztien batez besteko aritmetikoa 6,5 puntu edo gehiago bada.

Deialdi arruntean 6,5 puntuko batez besteko osora iristen ez denak, gutxienez 5eko puntuaziora iritsi ez den hizkuntza jarduera bakoitza errekuperatu behar izateaz gainera, deialdi berezian azterketa egiten ahalko du 6,5eko gutxienekora iritsi ez den proba guztietan.

Izangaia bi deialdietan aurkezten den proba guztietarako, aplikatuko zaion amaierako puntuazioa bietatik onena izanen da.

Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei dagokie, kasuan kasuko hezkuntza administrazioak ezartzen dituen baldintzetan, B2 tarteko mailako ziurtagiriak lortzeko probak administratzea.

Azterketa osoa bi saiotan eginen da, idatzizko zati batekin eta ahozko beste batekin, honako taula honetako hurrenkerari jarraituz:

PROBA

IRAUPENA

AZTERKETA IDATZIA

Testu idatziak ulertzea (CE)

60’

3h 40’

Ahozko testuak ulertzea (CO)

45’

ATSEDENALDIA

10’

Bitartekotza (MD) idatzia

30’

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE)

75’

AHOZKO AZTERKETA

Ahozko bitartekotza (MD)

14’ (bikotea)

30’

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO)

16’ (bikotea)

Zatiak egiteko hurrenkera eta denborak errespetatu beharko dira bai deialdi arruntean bai berezian.

Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa eta Bitartekotza idatzia probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.

5.2. Gaiak.

Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gaikako arlo hauetaz arituko dira:

–Norbera identifikatzea.

–Bidaiak eta oporrak.

–Etxebizitza, etxea eta ingurua.

–Osasuna eta gorputzaren zainketa.

–Eguneroko jarduerak.

–Erosketak eta merkataritza jarduerak.

–Familia eta adiskideak.

–Elikadura eta jatetxeak.

–Harreman pertsonalak eta sozialak.

–Garraioa.

–Lana eta zereginak.

–Ondasun eta zerbitzuak.

–Hezkuntza eta ikasketak.

–Klima eta ingurune naturala.

–Hizkuntza eta komunikazioa

–Zientzia eta teknologia.

–Denbora librea eta aisia

–Historia eta kultura.

5.3. Kalifikazioak.

Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere (Gai edo Ez-gai).

Egin ez den probaren zati bakoitzak Ez-aurkeztua kalifikazioa jasoko du. Probaren azken kalifikazioa Gai edo Ez-gai izanen da. Izangaiak zatietako ezein ere egiten ez badu, bere azken kalifikazioa orokorra Ez-aurkeztua izanen da.

6.–Azterketako bost proben ezaugarriak.

6.1. Testu idatziak ulertzeko proba (CE).

Izangaiak gauza izan behar du aise ulertzeko, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak diren testuetan, egile baten iritziak eta jarrerak, bai inplizituak, baita esplizituak ere, bere hitzen zentzu orokorra, informazio funtsezkoa, puntu garrantzizkoenak, eta xehetasun azpimarragarrienak. Testuotako gaiak askotarikoak izanen dira, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, erabilera arrunteko adierazpen idiomatikoak dituen hizkuntzaren aldaera estandarren batean, baldin zati zailenak berriz irakurtzen ahal badira.

Probaren formatua: lau zeregin, 25 itemekin guztira, honela banatuak:

ATAZA

MIKROTREBETASUNA

TESTU MOTA

PROZEDURA

1. ataza

6 item

–Testu baten ideia nagusiak atzematea

–Testu baten xehetasunak atzematea

–Iritziak atzematea, bai inplizituak, baita esplizituak ere

550 hitz arteko testua

–6 galderetako bakoitzari ongien erantzuten diona hautatu (a, b edo c)

2. ataza

6 item

6 testu labur, edo testu batetik hartutako 6 paragrafo (500 hitz, gehienez ere)

–8 enuntziatuak 6 testu edo paragrafoetako batekin lotu (esaldi bat egonen da adibide gisa)

3. ataza

6 item

–Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea

500 hitz arteko testua; testu horretatik 6 esaldi edo sintagma atera dira

–Hutsuneak dituen testua irakurrita, zortzi zatiren artetik identifikatu testuaren sei hutsuneei dagozkienak

4. ataza

7 item

–Testuingurua ikusita testuaren elementuak aurreratzea

350 hitz arteko testua; horretatik 7 hitz atera dira

–Hutsuneak dituen testua irakurrita, 20 aukeraren artetik hautatu hutsune bakoitzari dagokiona (12 distraigarri + adibidea)

–Hutsuneak dituen testua irakurrita, hutsune bakoitzerako aukera egokia hautatu (a, b, c)

6.2. Ahozko testuak ulertzeko proba (CO).

Izangaiak gauza izan behar du ulertzeko, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak diren ahozko testuetan, hiztunen iritziak eta jarrerak, bai inplizituak, baita esplizituak ere, beren hitzen zentzu orokorra, informazio funtsezkoa, puntu garrantzizkoenak, eta xehetasun azpimarragarrienak. Gaiak askotarikoak izanen dira, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, abiadura normalean ahoskatuta, hizkuntzaren aldaera estandarren batean, edozein kanalen bidez, are entzuteko baldintzak onak ez direnean ere.

Probaren formatua: lau zeregin, 25 itemekin guztira, honela banatuak:

ATAZA

MIKROTREBETASUNA

TESTU MOTA

PROZEDURA

1. ataza

7 item

Zentzu orokorra

Ideia nagusiak ulertzea

Testu baten xehetasunak ulertzea

Iritziak atzematea, bai inplizituak, baita esplizituak ere

Zazpi iragarki edo albiste, gehienez ere 5’30’’ (adibidea barne)

7 testuetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotu, proposatutako 9 epigrafeen artetik

2. ataza

6 item

Testu monologikoa, elkarrizketa edo solasaldia, 4 minutu artekoa

Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia (a, b, c) hautatu

6 enuntziatuetako bakoitza egia ala gezurra den esan

3. ataza

6 item

Argi bereizten diren bi hiztunen arteko solasaldia, 3 minutu artekoa

Markatu taula batean enuntziatu edo galdera bakoitza nori dagokion, A hiztunari, B hiztunari, biei, edo bati ere ez

Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatu (a, b edo c)

4. ataza

6 item

4 minutu arteko testua

Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatu (a, b edo c)

Galdera irekiei erantzun (6 hitz gehienez)

6.3. Testu idatziak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: idazmena (EE).

Izangaiak gauza izan behar du, euskarria zein den alde batera utzita, luzera aski duten testu idatziak sortzeko, bakarka eta beste testu bati erantzunez. Testuak ongi antolatuak izanen dira eta xehetasun aski izanen dute. Testuotako gaiak askotarikoak izanen dira, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, eta horiek idazteko hizkuntza idatziaren baliabide linguistiko askotarikoak egoki erabiliko dira, erregistroa eta estiloa egoera komunikatiboarekin eraginkorki egokituz.

6.3.1. Probaren formatua.

KOPRODUKZIOA

PRODUKZIOA

Testu mota

Helbide elektronikoa

Txat-a

Foroa

Libreki sortzea formulario bat, motibazio gutun bat, blogak, txostenak

Helburu komunikatiboa

Enpatizatzea

Konplimenduak egitea

Salatzea, defendatzea, errugabetzea

Deitoratzea

Kargu hartzea

Alderdi garrantzitsuak nabarmentzea

Iradokizunak, baldintzak eta hipotesiak formulatzea.

Informazio xehea ematea eta eskatzea gutun formaletan

Arrazoiak azaldu eta justifikatzea gutun formaletan

Iradokizunak, baldintzak eta hipotesiak formulatzea

Gertaera eta bizipenen garrantzi pertsonala nabarmentzea

Gaiak nahiko xeheki azaltzea

Arrazoibide bat garatzea, ikuspuntu jakin baten aldeko eta kontrako argudioak azalduz

Zenbait aukeraren alde onak eta txarrak azaltzea eta konklusio justifikatuak eta iradokizunak eskaintzea etorkizuneko edo balizko jarduketa-ildoei buruz

Hedadura

100-120 hitz

180-200 hitz

Denbora

75 minutu

Puntuazioa

10 puntu

10 puntu

Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (B2 mailako curriculumean bilduak, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan).

6.3.2. Ebaluazio irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Ezarritako helburu komunikatiboa betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan beharrekoa: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) burutzen dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
  • Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta testu formatu egokiak ere.
  • Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
  • Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzerari eusten dion, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.

–Koherentzia eta kohesioa.

Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:

  • Informazio nahiko argia eta anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
  • Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
  • Gaia aurrera eramaten duen, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
  • Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
  • Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.).

–Hizkuntza aberastasuna.

Izangaiak erabilitako hizkuntza baliabideen hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, maila kontuan hartuta. Alegia:

  • Ea egitura sintaktiko eta gramatikal ugari erabiltzen dituen, askotarikoak eta duen mailarako egokiak.
  • Lexiko behar bezain zabala eta ugaria erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, lokailuak, adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak, etab.
  • Arriskuak hartzen dituen bere mailako edo goragoko hizkuntza baliabideen erabileran, nahiz eta zehaztugabetasunen batean erori, baldin eta akats horiek ez badiote eragiten testuaren ulergarritasunari.

–Hizkuntzaren zuzentasuna.

Izangaiak erabiltzen duen hizkuntza kodearen doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du, haren maila aintzat hartuta. Alegia:

  • Ea nahiko zuzen erabiltzen dituen ortografia, morfologia eta sintaxia.
  • Ea behar adinako zehaztasunarekin erabiltzen duen bere mailako lexikoa, kolokazioak naturalak diren, etab.

6.4. Ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: ahozko adierazpena (EO).

Izangaiak gauza izan behar du bakarka eta beste norbaitekin batera sortzeko, kanala zein den alde batera utzita, ahozko testu argi eta xeheak, aski luzeak, ongi antolatuak eta solaskidearentzako eta helburu komunikatibo espezifikorako egokiak, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, estilo eta erregistro estandarretan, ahoskera argi eta naturalarekin, eta aski berezkotasun, etorri, eta zuzentasunarekin; horrela, eraginkorki komunikatzen ahalko da, nahiz eta oraindik elkar ulertzea eragozten duen okerren bat egin noizean behin, betiere egindako okerrez kontzientea dela eta zuzentzen dituela.

6.4.1. Probaren formatua.

–Proba bikoteka edo hirunaka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatuko da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotekidearen papera eginen du koprodukzio lanerako.

–Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen. Ahozko bitartekotza ere saio berean eginen da, gida honen 5.1 puntuko tauletan adierazi den moduan.

PRODUKZIOA

KOPRODUKZIOA

Zeregina

Proposatutako galdera batzuetatik abiaturik, norberaren iritzia azaltzea. Galdera horiek izangaiaren iritzi pertsonalarekin lotuko dute gaia

Enuntziatu batek zedarritutako gai baten zenbait alderdi eztabaidatzeko solasaldiari ekitea (* ikus eredua)

Helburu komunikatiboa

Ikuspuntuak argi adieraztea, azalpenak eta argudio egokiak emanez

Iritzia adieraztea

Ikuspuntuak defendatzea

Hipotesiak egitea

Aukerak konparatzea

Adostasuna / desadostasuna azaltzea

Informazioa berrestea

Argibideak eskatzea

Euskarria

A4 neurriko txartela, gaiari buruzko bi argazkirekin eta hiru galderarekin

A5 neurriko txartela, enuntziatu batekin, enuntziatuak planteatzen duen testuinguruari buruz eztabaidatzeko lau punturekin (berdinak bi izangaientzat) eta puntu libre batekin.

Prestaketa

1’

1’ (aldi berean baina banaka)

Ahozko azalpena

3-4’

Bikoteek 4-5’, hirukoteek 6-8’

2 izangai

10’

6’ (hirukoteek 9’)

Proba, guztira

16’ (hirukoteek 19’)

Bi eginkizunetarako prestaketa eginen da proba eginen den ikasgela berean, aztertzaileen aurrean.

6.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Harrera:

–Aztertzaile batek esanen die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko, argazkia daukan dokumentu baten bidez.

–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).

b) Ahozko ekoizpena:

–Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak eta ahozko adierazpena egiteko oinarria diren bi euskarri emanen dizkio A izangaiari, gai desberdinei buruzkoak. Euskarri hori A4 neurriko txartel bat izanen da; bi argazki izanen ditu eta 3 galdera.

–Euskarria eskuetan duela, A izangaiak minutu bat izanen du hautatzeko eta prestatzeko.

–Aztertzaileak hasteko agindua emanen dio.

–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko adierazpena garatuko du, erantzun landuak emanez hiru galderei.

–A izangaia 3 edo 4 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez bada nahikoa mintzatzen.

–A izangaiak ahozko adierazpena amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi euskarri emanen dizkio bere ahozko adierazpena prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira.

c) Koprodukzioaren fasea:

–Aztertzaileak jarraibideak emanen dizkie bi izangaiei, ahoz, eta azalduko die minutu bat daukatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka).

–Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizunaren kontsigna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, bakoitzari bere euskarria emanen dio. Euskarri hori A5 neurriko txartel bat izanen da, eta han azalduko dira elkarrizketaren nondik norakoak: enuntziatu bat, enuntziatu horrek planteatzen duen testuinguruari buruz nahitaez eztabaidatzeko lau puntu (berdinak bi izangaientzat), eta puntu libre bat.

–Prestatzeko denbora amaituta, aztertzaileak adieraziko du nor hasiko den hizketan (A izangaia).

–Bi izangaiek elkarrizketa bati emanen diote hasiera, euskarrian proposatzen den gaiari buruzko iritziak trukatzeko. Izangai bakoitza saiatuko da parte hartzen zereginaren denboraren erdian. B izangaiak amaiera emanen dio elkarrizketari.

–Izangaien elkarrekintzaren faseak 4-5 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez badira nahikoa mintzatzen.

6.4.3. Ebaluazio irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Produkzio zeregina:
  • Ea esan nahi duena behar adinako eraginkortasunez adierazten duen. Diskurtsoaren haria jarraitzea erraza den, informazio behar bezain argia eta zehatza ematen duen.
  • Zereginari egokitzen zaion: ezarritako denborari eusten dion, puntu guztiak garatuz gidalerroen arabera, eta informazio nahikoa eta eduki jakingarria eskainiz proposatutako gaiari buruz.
  • Bere mailaren araberako erritmo egokian diskurtso etengabea egiten duen, nahiz eta zenbaitetan zalantza egin, hasitakoa eten edo zuzendu, edo esaldiren bat moztu. Ez duen diskurtsoa eteten isilune luze edo ugariekin.
  • Koprodukzio zeregina:
  • Ea aski naturaltasun eta eraginkortasunarekin parte hartzen duen elkarrekintzan: aktiboki jarduten duen igortzaile eta hartzaile gisara, solasaldiaren nondik norakoari moldatuz, eta egokiro erantzuten duen, eduki jakingarria eskainiz.
  • Aski egoki erabiltzen dituen hitz egiteko txandak eta baliatzen dituen elkarlaneko estrategiak (adeitasuna, laguntza, ulertu izana erakustea, argibideak eskatzea, etab.), txanda mantendu edo lagatzekoak (intonazioa, diskurtsoaren markatzaileak, etab.) eta komunikazioaren norabidea aldatzekoak (gai aldaketa negoziatzea, etab.).

–Kontrol fonologikoa.

Soinuen artikulazioa, azentuazioa, erritmoa eta intonazioa ebaluatzen ditu. Alegia:

  • Ea soinuen ahoskeran ez den gehiegi urruntzen estandarretik eta gauza den soinu multzoak zuzen artikulatzeko.
  • Hitzei zuzen jartzen dien azentua.
  • Azentu eta erritmo eredu egokiak erabiltzen dituen.
  • Intonazioa erabiltzen duen esanahia nabarmentzeko.

–Lexiko aberatsa.

Erabilitako hiztegiaren hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu. Alegia:

  • Ea bere mailaren araberako lexiko behar bezain ugaria eta zehatza erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak.

–Zuzentasun gramatikala.

Gramatikaren erabileraren doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:

  • Ea nahiko ongi erabiltzen dituen bere mailako morfologia eta sintaxia.
  • Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.

7.–Bitartekotza proba: Bitartekotza idatzia eta ahozko bitartekotza.

Bitartekotza probak bi zeregin izanen ditu eta guztira 20 puntu balioko du. Lehenengoa, Bitartekotza idatzia, azterketa idatziaren saioan eginen da, eta bigarrena, Ahozko bitartekotza, ahozko azterketaren egunean eginen da.

7.1. Bitartekotza idatzia.

Izangaiak gauza izan behar du idatziz honako hauek transmititzeko: kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren testu idatzien edukien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi zein jarrera inplizitu eta esplizituak, alderdi abstraktukoak zein zehatzetakoak izan, orokorrak zein norberaren interesekoak edo espezialitatekoak izan, baldin eta testuak ongi antolatuta eta hizkuntzaren aldaera estandar batean sortuta badaude, eta atal zailak berriro irakurtzeko aukera badago.

Bitartekotza proba idatziaren ezaugarriak eta formatua:

Helburua

Mezu elektroniko bat idatzi edo foro batean parte hartzea, eta, bertan, mezu bat transmititzea, laburbiltzea, azaltzea eta kontsignan deskribatutako hartzaile batek planteatzen duen arazoari egokitzea

Jarraibideak

2. hizkuntzan

Kontsigna

2. hizkuntzan, arazoaren edo egoeraren deskribapen laburrarekin.

Euskarria

Bitartekotzan aritzeko informazioa dakarren testua 2. hizkuntzan

Hedadura

120-150 hitz

Denbora

30’

Puntuazioa

10 puntu

7.2. Ahozko bitartekotza.

Izangaiak gauza izan behar du hirugarrenei ahoz adierazteko, laburpen edo egokitzapen baten bidez, testu idatzien edukien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, alderdi abstraktukoak zein zehatzetakoak izan, orokorrak zein norberaren interesekoak edo espezialitatekoak izan, baldin eta testuak ongi antolatuta eta hizkuntzaren aldaera estandar batean sortuta badaude.

Ahozko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:

Deialdi arruntean, ahozko bitartekotza proba banaka eginen da ahozko azterketaren saioan, ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren aurretik. Deialdi berezian, ahozko bitartekotzako zereginaren eta ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren hurrenkera izangaiak egiteko dituen proben mende egonen da.

Helburua

Testu eten bat, hau da, liburuxka, infografia, kartel edo horrelakoren bat, hartzaile estandar bati helarazi eta azaltzea

Kontsigna

2. hizkuntzan

Euskarria (bi gairen artean bat aukeratuta)

Liburuxka, infografia edo kartela 2. hizkuntzan, zerbitzu, gertakari edo produktu bati buruzko informazioarekin, deskribapen laburrak barne

Prestaketa

4’

Bitartekotza

2’-3’

Puntuazioa

10 puntu

7.3. Bitartekotza ebaluatzeko irizpideak:

–Edukiaren interpretazioa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez burutzen duen zeregina. Alegia:

  • Ea informazioa aukeratzen eta egokitzen duen hartzailea eta testuingurua kontuan harturik.
  • Kontsigna zuzen interpretatu eta informazio egokia ematen duen.

–Informazioa transmititzea.

Ebaluatzen du ea izangaiak helburu komunikatiborako garrantzi handiena duen informazioa transmititzen duen, argitasunez eta eraginkortasunez transmititu ere.

  • Ea ongi antolatuta dagoen transmititutako informazioa edo prozesatutako testua: koherentea eta erraz jarraitzeko modukoa den.
  • Ea estrategia egokiak aukeratzen dituen informazioa transmititzeko, proposatutako bitartekotza-egoeraren arabera, eta informazio hori modu nahiko eraginkorrean ulertarazten duen.

–Testuaren antolaketa.

  • Ea hizkuntza-bitartekotzako estrategiak erabiltzen dituen testuko informazioa antolatzeko edo prozesatzeko.
  • Zuzen prozesatzen duen testua, eta informazio, ideia edota datuak modu nahiko egokian transmititzen, laburbiltzen, parafraseatzen, konparatzen edo azaltzen dituen. Sortutako testua ez dagoen hitzez hitz hartuta testu-euskarritik.

–Hizkuntzaren zuzentasuna.

Ebaluatzen du ea izangaiak, bere mailaren arabera, nahiko egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan. Alegia:

  • Ea egokiro erabiltzen duen halako hitz sorta bat.
  • Bere mailari dagozkion egiturak nahiko zuzen erabiltzen dituen.
  • Bere mailaren arabera aski zuzentasun eta naturaltasunarekin ahoskatzen duen eta diskurtsoa ulergarria den. (Ahozko bitartekotza).

8.–Azkeneko oharrak.

8.1. Emaitzen argitalpena.

1. Proben emaitzak argitara emanen dira datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez.

2. Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.

8.2. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

1. Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean horretarako ezarritako egunean. Egun horretan bertaratzerik ez badute, beste egun batean egiteko eskatzen ahalko dute idatziz.

2. Irakasleak argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, amaierako kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).

3. Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioa jarri zaien irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta amaierako kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du. Txostenak ikasketaburuari helaraziko zaizkio, eta hark, lehenbailehen, txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala behar denean, ikaslearen tutore edo legezko ordezkariari, PDF formatuko kopia bat igorriz haren helbide elektronikora. Gainera, mezua bidaliko zaio mugikorrera, jarri duen erreklamazioaren erantzuna bidali diotela jakinarazteko. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.

4. Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.

8.3. Premia bereziak dituzten pertsonentzako egokitzapena.

Proba egokitzen ahalko da mugitzeko desgaitasuna, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala, mintzamenaren nahasmenduak, entzumen galera edo desgaitasun bat baino gehiago duten izangaien behar berezietarako.

Egokitzeren bat behar duten ikasleek beren beharrak adierazi beharko dituzte ikasketaburuari zuzendutako idazki batean, eta desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute behar horiek justifikatzeko. Eskaerak matrikula egiterakoan edo probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du inoiz ekarriko probaren zatiren bat egin behar ez izatea edo proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egin ahal izatea.

8.4. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.

8.5. Elkarbizitzaren aurkako portaerak.

Azterketa, proba edo ariketa batean beste ikasle batzuei kopiatzea edo kopiatzen uztea elkarbizitzaren aurkako portaera da, eta berekin ekarriko du, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren arabera, azterketa, proba edo ariketa horretan kalifikazio negatiboa jasotzea.

9.–Aholkuak.

–Bete itzazu uneoro azterketaren administratzaileen jarraibideak.

–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.

–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Idatzizko ariketako zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.

I. GEHIGARRIA

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko taula

PRODUKZIO IDATZIA

B2

KOPRODUKZIO IDATZIA

ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA

2,5

Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei

Informazio nahikoa eta erabat adierazgarria ematen du

Argitasunez ematen du eskatutako informazioa eta zehaztasunez helarazten du mezua

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1,5

Oro har testu motaren konbentzioei lotzen zaie, nahiz eta akatsen bat egin formatuan, erregistroan edo informazioaren banaketa tipikoan.

Gehienbat informazio adierazgarria ematen du, eta aski da mezua transmititzeko

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

0,5

Akats nabarmenak egiten ditu testu motaren konbentzioetan

Informazio gutxi ematen du, edo ematen duen informazioaren zati handi bat hutsala da mezua transmititzeko. Baliteke zeregina gaizki ulertu izana

0,5

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA

2,5

Ideiak argitasunez eta anbiguotasunik gabe garatzen ditu

Informazioa ongi antolatzen du, kohesiorako mekanismoak egokiro erabiliz

Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1,5

Ideiak modu nahiko argian garatzen ditu

Informazioa ongi antolatzen du, nahiz eta akatsen bat egin kohesiorako mekanismoetan

Badago akatsen bat testu motaren konbentzioetan, izan formatuko akatsak, erregistrokoak nahiz informazioaren banaketakoak

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

0,5

Ideiak gutxi garatzen ditu, sinpleak edo ilun samarrak dira

Kohesiorako mekanismo oso sinpleen bidez antolatzen du testua, edo ez ditu egokiro erabiltzen kohesiorako mekanismoak

Nabarmen urruntzen da testu motaren konbentzioetatik

0,5

LEXIKOA

2,5

Egokitasunez erabiltzen du eguneroko hitzen eta ez hain ohikoen sorta bat; zehaztugabetasunen batzuk egiten ditu, baina ez diote eragiten komunikazioari

Diskurtsoa osatzeko hizkuntza-elementu egokienak aukeratzen ditu

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1,5

Eguneroko halako hitz sorta bat erabiltzen du egokiro, nahiz eta akatsen bat egin hain arruntak ez diren hitzetan

Darabilen hizkuntza errepertorioa aski da mezua argi eta zehatz transmititu ahal izateko

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

0,5

Eguneroko hitzak erabiltzerakoan akats, zehaztugabetasun edo errepikapenak egiten ditu

Hizkuntza errepertorio mugatua erabiltzen du edo akats lexikoak egiten ditu, eta ondorioz ez dago argi ideia orokorra

0,5

MORFOSINTAXIA

2,5

Zuzentasun gramatikal handia erakusten du, argi hitz egitea ahalbidetzen diona, izan dezakeen gramatika edo egitura akatsen bat gorabehera

Zuzen erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak; egitura konplexuagoetan akatsak egiten baditu ere, esanahia antzeman daiteke

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1,5

Nahiko zuzen erabiltzen ditu egitura oinarrizkoak eta egitura konplexuren bat

Akatsak egin ditzake ideia konplexuagoak adieraztean, baina ez dute komunikazioa eragozten

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

0,5

Zuzentasun onargarriarekin erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak, baina egitura konplexuagoetan akats nabarmenak egiten ditu, esanahia antzeman badaiteke ere

Sintaxian eta gramatikan egiten dituen akatsek maiz zaildu egiten dute ulertzea

0,5

0

Eduki erabat hutsala edo zentzurik gabekoa; ez du inola ere betetzen helburu komunikatiboa.

0

GUZTIRA

PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA ––––––– /20 (Gai, 13)

GUZTIRA

II. GEHIGARRIA

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko taula

AHOZKO PRODUKZIOA

B2

AHOZKO KOPRODUKZIOA

ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA

2,5

Galdera guztiei erantzuten die, eta informazio adierazgarria, landua eta koherentea ematen du erantzunetan

Diskurtsoan ia ez du etenaldirik egiten

Modu aktiboan parte hartzen du solasaldian eta erreakzio koherenteak ditu

Informazio adierazgarria eta landua ematen du

Interesa erakusteko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak erabiltzen ditu

Diskurtsoan ia ez du etenaldirik egiten

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1,5

Galdera guztiei erantzuten die informazio adierazgarria emanez, nahiz eta erantzunak gutxiegi edo modu irregularrean garatu

Diskurtsoak aurrera egiten du, planifikatzeko etenaldiak gorabehera

Solasaldian parte hartzen du, solaskidearen jardunean oinarrituz, eta erreakzio koherenteak ditu, sinpleak izan arren

Ematen duen informazio gehiena adierazgarria da

Interesa erakusteko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak mugaturik erabiltzen ditu

Diskurtsoak aurrera egiten du, planifikatzeko etenaldiak gorabehera

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

00,5

Ez die galdera guztiei erantzuten edo apenas garatzen dituen erantzunak, edo, egiten duenean, informazioa munta handirik edo batere muntarik gabekoa da

Planifikatzeko etenaldiek diskurtsoaren haria eteten dute

Solasaldian nahiko pasibo ari da, eta erreakzio oso mugatuak ditu, koherenteak izan arren

Ematen du informazioa, baina munta gutxikoa

Interesa agertzeko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak oso gutxitan erabiltzen ditu

Planifikatzeko etenaldiek diskurtsoaren haria eteten dute

0,5

KONTROL FONOLOGIKOA

2,5

Argi ulertzeko eran ahoskatzen du

Hitzei zuzen jartzen die azentua, hitzak adiera-unitateetan multzokatzen ditu, eta esaldiaren intonazioari eta erritmoari eusten die, nahiz eta tarteka akatsak egin ditzakeen

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Modu erabat ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta zenbaitetan komunikazioari eragiten dioten akatsak egin soinuak edo hitzak ahoskatzerakoan

Erritmoari eta intonazioari eusten die, baina ez beti

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Soinu edo hitzen ahoskeran, erritmoan edo intonazioan egiten dituen akatsen ondorioz entzuleak ahalegina egin behar du ulertzeko

0,5

LEXIKO ABERATSA

2,5

Erakusten du badakiela aski hitz ideiak halako zehaztasun batez transmititzeko

Akatsak egiten ditu tarteka, baina ez diote eragiten komunikazioari

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Erakusten du badakiela eguneroko hitzen halako sorta bat

Hain ohikoak ez diren hitzekin akatsen bat egiten du

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

00,5

Erakusten du badakiela aski hitz bere ideiak halako zehaztasun batez adierazi ahal izateko, baina errepikapen edo akatsak eginez

Ideiak sinpleegiak gertatzen dira baliabide lexikorik ezagatik

0,5

ZUZENTASUN GRAMATIKALA

2,5

Kontrol gramatikal ona erakusten du egitura oinarrizkoen eta konplexuen erabileran

Akatsak egiten ditu tarteka, baina ez diote eragiten komunikazioari

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Kontrol gramatikal ona erakusten du, aski zuzen erabiliz egitura oinarrizkoak eta egitura konplexu batzuk

Akatsak egiten ditu, zenbaitetan oinarrizkoak, baina bakanak dira eta ez dute komunikazioa eragozten

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Egitura zuzen baina oinarrizkoak erabiltzen ditu

Akats nabarmenak egiten ditu, nahiz eta zentzuari antzematen ahal zaion

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da.

0

GUZTIRA

PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA ––––––– / 20

GUZTIRA

III. GEHIGARRIA

Idatzizko eta ahozko bitartekotza ebaluatzeko taula

AHOZKO BITARTEKOTZA

B2

BITARTEKOTZA IDATZIA

EDUKIAREN INTERPRETAZIOA

2,5

Helburu komunikatiborako garrantzi gehien duen informazioa identifikatzen eta hautatzen du (hartzailea eta testuingurua)

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Helburu komunikatiborako garrantzi gehien duen informazioa identifikatzen eta hautatzen du (hartzailea eta testuingurua)

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Hautatzen duen informazioaren zati batek ez du garrantzirik helburu komunikatiborako

0,5

TESTUAREN ANTOLAKETA

2,5

Informazioa modu koherentean antolatzen eta birformulatzen edo azaltzen du, mezua argitzeko edo hartzailearentzat ulergarriago egiteko. Eraginkortasunez erabiltzen ditu bitartekotza-estrategiak

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Bitartekotza-estrategiaren bat erabiltzen du mezua hartzaileari argitzeko edo ulergarriago egiteko, nahiz eta sarrerako testuaren egiturari eta letrari jarraitzen dien

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Ez du bitartekotza-estrategiarik erabiltzen mezua hartzaileari argitzeko edo ulergarriago egiteko, eta hitzez hitz errepikatzen ditu sarrerako testuaren zatiak, helburu komunikatiborako garrantzirik gabekoak izan arren

0,5

INFORMAZIOAREN TRANSMISIOA

2,5

Modu argi eta eraginkorrean transmititzen du informazioa

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Modu nahiko argi eta eraginkorrean transmititzen du informazioa

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Zailtasunak ditu informazioa modu nahiko argi eta eraginkorrean transmititzeko

0,5

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA

2,5

Aski hitz erabiltzen du informazioa halako zehaztasun batez transmititzeko

Modu erabat ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta zenbaitetan komunikazioari eragiten dioten akatsak egin

Kontrol gramatikal ona erakusten du

Egokitasunez erabiltzen du eguneroko halako hitz sorta bat, eta termino ez hain arruntak gehitzen ditu

Bere mailari dagozkion egiturak nahiko zuzen erabiltzen ditu

Akatsak egiten ditu tarteka, baina ez dute komunikazioa eragozten

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Aski hitz erabiltzen du informazioa transmititzeko, nahiz eta ez den gauza beti hitz egokia aurkitzeko

Modu aski ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta batzuetan zertxobait kostatu hari ulertzea

Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka oinarrizko akatsak egin

Eguneroko hitzak zuzen erabiltzen ditu, zehaztugabetasun edo errepikapenen bat gorabehera

Bere mailari dagozkion egituren kontrol ona erakusten du, nahiz eta egitura konplexuagoetan akatsen bat egin

Akatsak egiten ditu, baina ez dute komunikazioa eragozten

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Informazioa transmititzeko hitzak falta zaizkio

Haren ahoskera ulertzea zaila da

Kontrol gramatikal urria erakusten du

Hiztegi eta egitura oinarrizkoak erabiltzen ditu

Akatsak etengabe egiten ditu, eta ondorioz testua irakurtzen zaila da

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da

0

GUZTIRA

AHOZKO ETA IDATZIZKO BITARTEKOTZA, GUZTIRA --------------- / 20/

GUZTIRA

VII. ERANSKINA

Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ziurtapen probetako azterketa gida

C1 maila aurreratua

1.–Azterketaren helburua.

C1 mailako azterketa hau zenbait probaz osaturik dago, zeinak diseinaturik baitaude izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko.

2.–Konstruktuaren definizioa.

Hizkuntza eskola ofizialetako C1 mailako ziurtapen probak xede hauetarako diseinatu dira: ebaluatu beharreko hizkuntza erabiltzean ikaslea nola moldatzen den neurtzea; eta ebaluatzea ea zenbateko gaitasuna duen helburu komunikatibo orokorretarako ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta prozesatzeko.

Gaitasun probak estu loturik daude arloko adituek ezarri duten komunikaziorako hizkuntza gaitasun orokorraren ereduarekin. Europako Kontseiluak eredu hori onartu du Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eta Companion Volume argitalpenean. Komunikazioaren ikuspegian oinarriturik, eredu hori hizkuntza jarduerara bideratuta dago, hau da, hizkuntzaren erabilerara. Ulermenean, produkzioan, koprodukzioan eta prozesamenduan xede hizkuntza erabiltzeko gaitasun hori abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan ere aipatzen da. Mailari dagokionez, probek erreferentzia izanen dituzte, arau orokor gisa, helburu orokorrak eta espezifikoak eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko edukiak, hizkuntza bakoitzaren curriculumean jasotakoak.

Izangaiaren gaitasun orokorraren mailari antzematen zaio ikusita nola erabiltzen dituen bere ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak egiazko komunikazio egoerak simulatzen dituzten zereginetan. Komunikaziorako gaitasun hori erakusteko, praktikan jarri behar dira bai hizkuntza gaitasun soila eta bai gaitasun soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak, funtzionalak eta diskurtsiboak ere.

Eredu horren arabera, probek erakutsi behar dute zenbateko gaitasuna duen izangaiak hizkuntza jarduera batzuk ongi burutzeko, egiazko komunikazio egoeretan egin behar lukeen bezala. Beraz, ebaluazioan aztertuko da zer prozesatzeko eta ekoizteko gauza den izangaia komunikazio egoeretan, eta ez soilik zer ezagutza formal dituen hizkuntzari buruz. Hizkuntzaren sistema formalak zereginetan sartzen dira, izangaiak praktikan nola erabiltzen dituen ikusi ahal izateko.

Konstruktu orokor horretatik ondorioztatzen dira azterketa proben ezaugarri espezifikoak.

3.–Mailaren definizioa.

C1 mailak C1 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan dagoen definizioaren arabera (2018ko irailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Maila honen helburua da ikasleak gaitzea eremu pertsonaleko eta publikoko egoera guztietan aritzeko, malgutasun eta zehaztasunez, ageriko ahaleginik gabe, eta hizkuntza-gabeziak erraz gaindituz konpentsazio-estrategien bidez; halaber, ikasleak gaitzen ditu goi mailako ikasketak egiteko, alor akademikoko mintegietan eta proiektuetan ziurtasunez parte hartzeko edo eraginkorki komunikatzeko eremu profesionaleko jarduera espezifikoetan komunikatzeko.

Horretarako, ikasleek lortu behar dituzte hizkuntza erraztasun, malgutasun, eraginkortasun eta zehaztasun handiz erabiltzea ahalbidetzen duten gaitasunak, ahozko testu eta testu idatzi luzeak, egitura konplexukoak eta zehatzak, ulertzeko, bakarrik zein beste batzuekin sortzeko, prozesatzeko eta transmititzeko, alderdi abstraktukoak edo zehatzetakoak izan zein gai orokorrak edo espezializatuak izan; nahiz eta norberaren espezialitatetik kanpokoak izan, hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan sortuak izan, egitura asko eta konplexuak eta adierazpide espezializatu, idiomatiko eta lagunartekoak dauzkan lexiko-errepertorio zabala izan, eta esanahi-ñabardura sotilak antzeman eta adierazteko moduan.

4.–Izangaien betebeharrak.

Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek aurkeztu beharko dute ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena.

Izangaiak puntualak izanen dira, eta azterketa-gelan egonen dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.

Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin egiten ahal baitira).

Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

Telefono mugikorrak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.

Azterketaren administratzaileek betebehar horiek bete daitezen begiratu behar dute, eta bete ezean jarduteko ahalmena dute.

5.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

5.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak bost proba ditu. Proba bakoitzak hizkuntza jarduera bat neurtuko du: Ahozko testuak ulertzea, Testu idatziak ulertzea, Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa, Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa, eta Bitartekotza.

PROBA

EGITURA

HAZTAPENA

GUTXIENEZ

GAI

1.

Testu idatziak ulertzea (CE)

25 item

%20

%50

Zati bakoitzean 5 puntu

2.

Ahozko testuak ulertzea (CO)

25 item

%20

3.

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE)

2 zeregin

%20

4.

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO)

2 zeregin

%20

5.

Bitartekotza (MD)

2 zeregin

%20

GUZTIRA

%100

%65, 6,5 p.

Izangaiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko.

Azkeneko emaitza Gai edo Ez-gai izanen da. Hizkuntza jarduera bakoitzaren kalifikazioa 10 puntuko eskalan oinarritzen da eta 1 eta 10 bitarteko zenbaki baten bidez adieraziko da, dezimal batekin.

Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 6,5 puntu lortzea batez besteko puntuazio orokorrean. Azkeneko emaitza Gai izan dadin, ezinbestekoa da hizkuntza jarduera bakoitzaren nota gutxienez ere 5 puntukoa izatea. Gutxienez ere 5 puntu lortzen badira proba batean edo gehiagotan, Gai kalifikazioa ateratzen ahalko da, baldin eta proba guztien batez besteko aritmetikoa 6,5 puntu edo gehiago bada.

Deialdi arruntean 6,5 puntuko batez besteko osora iristen ez denak, gutxienez 5eko puntuaziora iritsi ez den hizkuntza jarduera bakoitza errekuperatu behar izateaz gainera, deialdi berezian azterketa egiten ahalko du 6,5eko gutxienekora iritsi ez den proba guztietan.

Izangaia bi deialdietan aurkezten den proba guztietarako, aplikatuko zaion amaierako puntuazioa bietatik onena izanen da.

Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei dagokie C1 maila aurreratuko ziurtagiriak lortzeko probak administratzea.

Azterketa osoa bi saiotan eginen da, idatzizko zati batekin eta ahozko beste batekin, honako taula honetako hurrenkerari jarraituz:

PROBA

IRAUPENA

AZTERKETA IDATZIA

Testu idatziak ulertzea (CE)

75’

4h 35’

Ahozko testuak ulertzea (CO)

50’

ATSEDENALDIA

10’

Bitartekotza (MD) idatzia

35’

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE)

105’

AHOZKO AZTERKETA

Ahozko bitartekotza (MD)

10’ (bikotea)

26’

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO)

16’ (bikotea)

Zatiak egiteko hurrenkera eta denborak errespetatu beharko dira bai deialdi arruntean bai berezian.

Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa eta Bitartekotza idatzia probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.

5.2. Gaiak.

Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gaikako arlo hauetaz arituko dira:

–Norbera identifikatzea.

–Bidaiak eta oporrak.

–Etxebizitza, etxea eta ingurua.

–Osasuna eta gorputzaren zainketa.

–Eguneroko jarduerak.

–Enpresa eta merkataritza jarduerak.

–Elikadura eta jatetxeak.

–Harreman pertsonalak eta sozialak.

–Politika eta gizartea

–Lana eta lanbide jarduerak.

–Ondasun eta zerbitzuak.

–Hezkuntza eta prestakuntza.

–Klima eta ingurune naturala.

–Hizkuntza eta komunikazioa

–Zientzia eta teknologia.

–Denbora librea eta aisia

–Historia eta kultura.

–Zientzia eta teknologia.

–Historia eta kultura.

5.3. Kalifikazioak.

Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere (Gai edo Ez-gai).

Egin ez den probaren zati bakoitzak Ez-aurkeztua kalifikazioa jasoko du. Probaren azken kalifikazioa Gai edo Ez-gai izanen da. Izangaiak zatietako ezein ere egiten ez badu, bere azken kalifikazioa orokorra Ez-aurkeztua izanen da.

6.–Azterketako bost proben ezaugarriak.

6.1. Testu idatziak ulertzeko proba (CE).

Izangaiak gauza izan behar du xehetasun osoz ulertzeko, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak diren idatzizko testu luze, zehatz eta xehetasunez beterikoen sorta handi batean, egileen iritziak eta jarrerak, bai inplizituak, baita esplizituak ere, identifikatuz informazio garrantzitsua, ideia nagusiak eta alderdi eta xehetasun azpimarragarriak, estilo zein erregistro desberdintasunak, baldin zati zailenak berriz irakurtzen ahal badira. Testuotako gaiak izangaiaren espezializazio eremutik kanpokoak ere izan daitezke.

Probaren formatua: lau zeregin, 25 itemekin guztira, honela banatuak:

ATAZA

MIKROTREBETASUNA

TESTU MOTA

PROZEDURA

1. ataza

6 item

Testu baten ideia nagusiak atzematea

Testu baten xehetasunak atzematea

Iritziak atzematea, bai inplizituak, baita esplizituak ere

700 hitz arteko testua

6 galderetako bakoitzari ongien erantzuten dion aukera hautatu (a, b edo c)

Galdera ireki batzuei erantzun (6 hitz gehienez)

2. ataza

6 item

6 testu labur, edo testu batetik hartutako 4 paragrafo (500 hitz, gehienez ere)

6 testuak 8 enuntziatu edo paragrafoetako batekin lotu

3. ataza

6 item

Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea

700 hitz arteko testua; testu horretatik 6 esaldi edo sintagma atera dira

Hutsuneak dituen testua irakurrita, zortzi zatiren artetik identifikatu testuaren sei hutsuneei dagozkienak

4. ataza

7 item

Testuingurua ikusita testuaren elementuak aurreratzea

400 hitz arteko testua; horretatik 7 hitz atera dira

Hutsuneak dituen testua irakurrita, 20 aukeraren artetik hautatu hutsune bakoitzari dagokiona (12 distraigarri + adibidea)

Hutsuneak dituen testua irakurrita, hutsune bakoitzerako aukera egokia hautatu (a, b, c)

6.2. Ahozko testuak ulertzeko proba (CO).

Izangaiak gauza izan behar du xehetasun osoz ulertzeko, edozein kanalen bidez, are entzuteko baldintzak onak ez direnean ere, ahozko testu luze, zehatz eta xehetasunez beterikoen sorta handi batean, hiztunen iritziak eta jarrerak —bai inplizituak, baita esplizituak ere—, asmoa eta zentzu orokorra, ideia nagusiak, informazio garrantzitsua eta alderdi zein xehetasun azpimarragarriak, askotariko doinu, erregistro eta estiloetan, are hiztunak azkar ahoskatzen duenean eta kontzeptu-erlazioak berariaz seinalaturik ez daudenean ere, baldin xehetasunen batzuk berresten ahal baditu, batez ere hiztunaren doinura ohituta ez badago.

Probaren formatua: lau zeregin, 25 itemekin guztira, honela banatuak:

ATAZA

MIKROTREBETASUNA

TESTU MOTA

PROZEDURA

1. ataza

7 item

Ideia nagusiak ulertzea

Testu baten xehetasunak ulertzea

Iritziak atzematea, bai inplizituak, baita esplizituak ere

7 testu labur, guztira 4 minutu artekoak

7 testuetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotu, proposatutako 9 epigrafeen artetik

2. ataza

6 item

Testu jarraitua edo 3 testu labur, guztira 6 minutukoak

Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera zuzena hautatu, emandako hiruren artetik (a, b, c)

3. ataza

6 item

Argi bereizten diren bi hiztunen arteko solasaldia, elkarrizketa edo eztabaida, 3 minutu artekoa

Sei enuntziatu edo galderetako bakoitzerako, markatu taula batean nori dagokion, A hiztunari, B hiztunari, biei, edo bati ere ez

Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatu (a, b edo c)

4. ataza

6 item

Testu bat, 4 minutukoa gehienez

Galdera bakoitzerako edo esaldiaren hutsune bakoitzerako aukera zuzena hautatu (a, b edo c).

Galdera irekiei erantzun (6 hitz, gehienez)

6.3. Testu idatziak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: idazmena (EE).

Izangaiak gauza izan behar du testu idatzi zehatzak bakarka zein beste norbaitekin sortzeko, euskarria zein den alde batera utzita. Testuak ongi egituratuak eta jarduketa-eremu guztietara egokituak izanen dira. Beren gaiak konplexuak izanen dira, ideia nagusiak azpimarratuko dituzte, eta ikuspuntuak zabaldu eta defendituko dituzte ideia osagarriekin, motibo eta adibide egokiekin, eta amaieran ondorio egokia emanen dute. Horretarako testu konplexuei dagozkien egitura gramatikalak, arau ortografikoak eta puntuazioa erabiliko dira zuzen eta egoki, kohesio-mekanismo konplexuen kontrola eta lexiko jori bat menderatzen dela erakutsiz, halako moldez non ironia, umorea eta zama afektiboa barne dituzten esanahiaren xehetasunak adierazten ahal baitira.

6.3.1. Probaren formatua.

KOPRODUKZIOA

PRODUKZIOA

Testu mota

Gutun edo mezu elektroniko pertsonala, edo foro batean parte hartzea

Gutun edo mezu elektroniko formala, erakunde publiko edo pribatu bati zuzendua, non, adibidez, erreklamazio bat egiten den

Argudiatzeko artikulua, txostena, aurkezpen baten memoria, etab.

Helburu komunikatiboa

Testu argia, xehetasunez betea eta zehatza egitea, eta hartzailearekiko harremanetan malgu eta eraginkor jokatzea, hizkera emozionala, hitz-erdikakoa eta umorezkoa erabiliz

Testu behar bezain zuzen eta formalak egitea demanda, erreklamazio eta eskaera konplexuetan, informazio zehatza emanez eta argudio sendoak baliatuz jarreren alde edo aurka

Ikuspuntuak azaldu eta adieraztea edota argudioak ematea, ideia nagusiak azpimarratuz eta horietan sakonduz ideia osagarrien bidez, arrazoi eta adibide egokiak baliaturik, eta konklusio egoki batekin bukatzea

Hedadura

120-150 hitz

250-280 hitz

Denbora

105 minutu

Puntuazioa

10 puntu

10 puntu

Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (C1 mailako curriculumean bilduak, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan).

6.3.2. Ebaluazio irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Ezarritako helburu komunikatiboa betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan beharrekoa: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) burutzen dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
  • Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta testu formatu egokiak ere.
  • Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
  • Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzerari eusten dion, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.

–Koherentzia eta kohesioa.

Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:

  • Informazio adierazgarria eta ia anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
  • Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
  • Diskurtsoaren hariari eusten dion, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
  • Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
  • Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.).

–Errepertorio lexikoa.

Izangaiak erabilitako hizkuntza baliabideen hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, maila kontuan hartuta. Alegia:

  • Ea egitura sintaktiko eta gramatikal ugari erabiltzen dituen, askotarikoak eta halako konplexutasun bat dutenak.
  • Lexiko zabala eta egokia erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, askotariko lokailuak, adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak, etab.

–Hizkuntzaren zuzentasuna.

Izangaiak erabiltzen duen hizkuntza kodearen doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du, haren maila aintzat hartuta. Alegia:

  • Ea zuzen erabiltzen dituen ortografia, morfologia eta sintaxia.
  • Ea zehaztasunarekin erabiltzen duen bere mailako lexikoa, kolokazioak naturalak diren, etab.

6.4. Ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: ahozko adierazpena (EO).

Izangaiak gauza izan behar du bakarka eta beste norbaitekin batera sortzeko, etorri eta berezkotasunez, ia ahaleginik gabe, eta kanala edozein dela ere, mota askotako ahozko testu luze, argi eta zehatzak, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak eta zenbait erregistro erabiliz; erabiliko duen tonua eta azentua egokia izanen da esanahiaren xehetasunak adierazteko, baliabide linguistiko ugari eta estrategia diskurtsiboak, interakzionalak eta konpentsaziozkoak menderatzen direla erakutsiz, halako moldez non esan nahi dena adierazteko unean uneko zailtasunak atzemanezinak baitira, eta diskurtsoa egoera komunikatibo guztietara egokitzen ahal baitu.

6.4.1. Probaren formatua.

Proba bikoteka edo hirunaka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatuko da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotekidearen papera eginen du koprodukzio lanerako.

Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen. Ahozko bitartekotza ere saio berean eginen da, gida honen 5.1 puntuko tauletan adierazi den moduan.

PRODUKZIOA

KOPRODUKZIOA

Zeregina

Epaimahaiak proposatutako galdera batzuei erantzutea. Galdera horiek izangaiaren iritzi pertsonalarekin, esperientziarekin eta mundu ikuskerarekin lotuko dute gaia

Enuntziatu batek zedarritutako gai baten zenbait alderdi eztabaidatzeko solasaldiari ekitea (* ikus eredua)

Helburu komunikatiboa

Naturaltasunez adieraztea norberaren ikuspuntuak, esperientziak eta iritzia, modu argi eta eraginkorrean

Norberaren ideiak eta iritziak ziurtasunez adieraztea, solaskidearen jardunari jarioz, bat-batean eta egokitasunez erantzutea eta diskurtsoari eusten laguntzea

Euskarria

Txartel bat gaiarekin

Txartel bat gai orokor batekin eta gai horren gainean landu beharreko 3 edo 4 enuntziaturekin

Prestaketa

Prestaketarik gabe

2’ (aldi berean baina banaka)

Ahozko azalpena

3’- 4’

Bikoteek 5-6’, hirukoteek 8-9’

2 izangai

8’

8’ (hirukoteek 11’)

Proba, guztira

16’ (hirukoteek 19’)

Bi eginkizunetarako prestaketa eginen da proba eginen den ikasgela berean, aztertzaileen aurrean.

6.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Harrera:

–Aztertzaile batek esanen die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko, argazkia daukan dokumentu baten bidez.

–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).

b) Ahozko ekoizpena:

–Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak, eta A izangaiari bi txartel emanen dizkio gai banarekin, izangaiak aukera dezan zein gai izanen den ahozko produkzioaren oinarria.

–Gaia aukeratutakoan, aztertzaileak gai horri buruzko hiru galdera eginen dizkio izangaiari.

–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko adierazpena garatuko du, erantzun landuak emanez hiru galderei.

–A izangaia 3 edo 4 minutuz arituko da solasean, eta bitartean aztertzaileek eskatzen ahalko diote bere iritziak justifika ditzala edo argi gelditu ez den xehetasunen bat gara dezala.

–A izangaiak ahozko produkzioa amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi txartel emanen dizkio bere ahozko produkzioa prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira.

c) Koprodukzioaren fasea:

–Aztertzaileak jarraibideak emanen dizkie bi izangaiei, ahoz, eta azalduko die 2 minutu dauzkatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka).

–Euskarri bana emanen die. Euskarri hori txartel bat izanen da, eta han azalduko dira solasaldiaren nondik norakoak: gai bat eta eztabaidatzeko hiru edo lau enuntziatu. Ez dago enuntziatu guztiak eztabaidatu beharrik.

–Prestatzeko denbora amaituta, aztertzaileak adieraziko du nor hasiko den hizketan (A izangaia).

–Bi izangaiek elkarrizketa bati emanen diote hasiera, euskarrian proposatzen den gaiari buruzko iritziak trukatzeko. Izangai bakoitza saiatuko da parte hartzen zereginaren denboraren erdian. B izangaiak amaiera emanen dio elkarrizketari.

–Izangaien elkarrekintzaren faseak 5-6 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez badira nahikoa mintzatzen.

6.4.3. Ebaluazio irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Produkzio zeregina:
  • Ea eraginkortasunez adierazten duen esan nahi duena. Diskurtsoaren haria jarraitzea erraza den, informazio argia ematen duen eta ia batere anbiguotasunik ez dagoen.
  • Zereginari egokitzen zaion: ezarritako denborari eusten dion, puntu guztiak garatuz gidalerroen arabera, eta informazio nahikoa eta eduki jakingarria eskainiz proposatutako gaiari buruz.
  • Berezkotasunez erantzuten duen, ia zalantzarik egin gabe. Diskurtso jarraitua egiten duen, erritmo naturalean.
  • Koprodukzio zeregina:
  • Ea naturaltasun, malgutasun eta eraginkortasunez parte hartzen duen interakzioan: aktiboki jarduten duen igortzaile eta hartzaile gisa, solasaldiaren nondik norakoari moldatuz, eta egokitasunez erantzuten duen, eduki jakingarria eskainiz.
  • Egokitasunez erabiltzen dituen hitz egiteko txandak (intonazioa, diskurtsoaren markatzaileak, etab.) eta baliatzen dituen elkarlaneko estrategiak (adeitasuna, laguntza, ulertu izana erakustea, argibideak eskatzea, etab.), komunikazioaren norabidea aldatzekoak (gai aldaketa negoziatzea, etab.), eta trebetasunez lotzen duen bere jarduna beste hiztunen jardunarekin (adostasuna edo desadostasuna agertzea, argudiatzea, etab.).

–Kontrol fonologikoa.

Soinuen artikulazioa, azentuazioa, erritmoa eta intonazioa ebaluatzen ditu. Alegia:

  • Ea soinuen ahoskeran ez den gehiegi urruntzen estandarretik eta gauza den soinu multzoak zuzen artikulatzeko.
  • Hitzei zuzen jartzen dien azentua.
  • Hitzak adiera-unitateetan multzokatzen dituen eta esaldiaren erritmoari eusten dion.
  • Intonazioa erabiltzen duen informazioari ñabardurak eransteko.

–Lexiko aberatsa.

Erabilitako hiztegiaren hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu. Alegia:

  • Ea bere mailaren araberako lexiko joria, askotarikoa eta zehatza erabiltzen duen zeregina burutzeko: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpide idiomatikoak edo bestelako baliabide estilistikoak.

–Zuzentasun gramatikala.

Gramatikaren erabileraren doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:

  • Ea zuzen erabiltzen dituen morfologia eta sintaxia.
  • Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.

7.–Bitartekotza proba: Bitartekotza idatzia eta ahozko bitartekotza.

Bitartekotza probak bi zeregin izanen ditu eta guztira 20 puntu balioko du. Lehenengoa, Bitartekotza idatzia, azterketa idatziaren saioan eginen da, eta bigarrena, Ahozko bitartekotza, ahozko azterketaren egunean eginen da.

7.1. Bitartekotza idatzia.

Izangaiak gauza izan behar du iturri batetik eta bestetik hartutako askotariko testu ahozkoetan (esate baterako, hedabideetako testuak, mota bateko eta besteko testu akademikoak, txostenak edo agiri profesionalak) dagoen informazioa, iritziak eta argudioak idatziz jasotzeko, berak sortutako testu koherente batean, haiek parafraseatuz edo laburtuz.

Bitartekotza proba idatziaren ezaugarriak eta formatua:

Helburua

Mezu elektroniko bat idatzi edo foro batean parte hartzea, eta, bertan, mezu bat transmititzea, laburbiltzea, azaltzea eta kontsignan deskribatutako hartzaile batek planteatzen duen arazoari egokitzea

Euskarria

Zereginaren testuinguruaren azalpena eta testua 2. hizkuntzan, 500 hitz artekoa, transmititu beharreko informazioarekin

Hedadura

150-180 hitz

Denbora

35’

Puntuazioa

10 puntu

7.2. Ahozko bitartekotza.

Izangaiak gauza izan behar du hirugarrenei ahoz adierazteko, laburpen edo egokitzapen baten bidez, testu idatzien edukien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, alderdi abstraktukoak zein zehatzetakoak izan, orokorrak zein norberaren interesekoak edo espezialitatekoak izan, baldin eta testuak ongi antolatuta eta hizkuntzaren aldaera estandar batean sortuta badaude.

Ahozko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:

Deialdi arruntean, ahozko bitartekotza proba banaka eginen da ahozko azterketaren saioan, ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren aurretik. Deialdi berezian, ahozko bitartekotzako zereginaren eta ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren hurrenkera izangaiak egiteko dituen proben mende egonen da.

Helburua

Gai beraren alderdi desberdinei buruzko bi testu idatzitan dauden informazio, iritzi eta argudioak ahozko testu berri eta koherente batera aldatzea

Euskarria (bi gairen artean bat aukeratuta)

DIN A4 neurriko orria, jarraibideekin eta oharrak idazteko tartearekin

DIN A4 neurriko orria, 2. hizkuntzan idatzitako bi testurekin (guztira 650-700 hitz)

Prestaketa

15 minutuko prestaketa, beste ikasgela batean

Bitartekotza

4’-5’

Puntuazioa

10 puntu

7.3. Bitartekotza ebaluatzeko irizpideak:

–Edukiaren interpretazioa:

Ebaluatzen du ea izangaiak kontsigna egokitasunez interpretatzen duen eta helburu komunikatiborako informazio adierazgarria identifikatzen eta aukeratzen duen (hartzaileari eta testuinguruari dagokiena).

–Testuaren antolaketa:

Ebaluatzen du ea izangaiak ongi prozesatzen duen testua: informazioa, ideiak edota datuak transmititzen, laburtzen, parafraseatzen, alderatzen edo azaltzen dituen, hartzaileari informazioa ulertarazteko, testua hitzez hitz errepikatu ordez.

–Informazioaren transmisioa:

Mezua transmititzeko eraginkortasuna ebaluatzen du, hau da, mezuaren koherentzia eta argitasuna, bai eta sarrerako testuarekiko fideltasuna ere.

–Hizkuntzaren zuzentasuna:

Ebaluatzen du ea izangaiak, bere mailaren arabera, nahiko egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan. Hau da, ea egokitasunez erabiltzen duen halako hitz sorta bat eta nahiko zuzen erabiltzen dituen bere mailari dagozkion egiturak.

Ahozko bitartekotzan ahoskeraren zuzentasuna eta naturaltasuna ere ebaluatzen dira.

8.–Azkeneko oharrak.

8.1. Emaitzen argitalpena.

1. Proben emaitzak argitara emanen dira datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez.

2. Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.

8.2. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

1. Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean horretarako ezarritako egunean. Egun horretan bertaratzerik ez badute, beste egun batean egiteko eskatzen ahalko dute idatziz.

2. Irakasleak argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, amaierako kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).

3. Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioa jarri zaien irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta amaierako kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du. Txostenak ikasketaburuari helaraziko zaizkio, eta hark, lehenbailehen, txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala behar denean, ikaslearen tutore edo legezko ordezkariari, PDF formatuko kopia bat igorriz haren helbide elektronikora. Gainera, mezua bidaliko zaio mugikorrera, jarri duen erreklamazioaren erantzuna bidali diotela jakinarazteko. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.

4. Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.

8.3. Premia bereziak dituzten pertsonentzako egokitzapena.

Proba egokitzen ahalko da mugitzeko desgaitasuna, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala, mintzamenaren nahasmenduak, entzumen galera edo desgaitasun bat baino gehiago duten izangaien behar berezietarako.

Egokitzeren bat behar duten ikasleek beren beharrak adierazi beharko dituzte ikasketaburuari zuzendutako idazki batean, eta desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute behar horiek justifikatzeko. Eskaerak matrikula egiterakoan edo probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du inoiz ekarriko probaren zatiren bat egin behar ez izatea edo proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egin ahal izatea.

8.4. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.

8.5. Elkarbizitzaren aurkako portaerak.

Azterketa, proba edo ariketa batean beste ikasle batzuei kopiatzea edo kopiatzen uztea elkarbizitzaren aurkako portaera da, eta berekin ekarriko du, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren arabera, azterketa, proba edo ariketa horretan kalifikazio negatiboa jasotzea.

9.–Aholkuak.

–Bete itzazu uneoro azterketaren administratzaileen jarraibideak.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.

–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.

–Idatzizko ariketako zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi denaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

I. GEHIGARRIA

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko taula

PRODUKZIO IDATZIA

C1

KOPRODUKZIO IDATZIA

ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA

2,5

Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei

Informazio nahikoa, erabat adierazgarria eta ongi argudiatua ematen du

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Oro har testu motaren konbentzioei lotzen zaie, nahiz eta akatsen bat egin formatuan, erregistroan edo informazioaren banaketa tipikoan.

Informazio nahikoa ematen du, eta adierazgarria gehienbat

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Akats nabarmenak egiten ditu testu motaren konbentzioetan

Informazio gutxi edo informazio hutsala ematen du, baliteke zeregina gaizki ulertu izana

0,5

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA

2,5

Diskurtso ildo argia erakusten du, testuari batasun nabarmena emanez

Eraginkortasunez erabiltzen ditu askotariko lokailuak, kohesiorako mekanismoak eta antolaketa egiturak, hala paragrafoaren barnekoak nola testu atalen artekoak

Diskurtsoaren haria erraz atzematen da, inkoherentziaren bat gorabehera

Informazioa ongi antolatzen du, kohesiorako mekanismoak egokitasunez erabiliz, nahiz eta tarteka zehaztugabetasunen bat agertu

Badago akatsen bat testu motaren konbentzioetan, izan formatuko akatsak, erregistrokoak nahiz informazioaren banaketakoak

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Diskurtsoaren haria koherentzia edo argitasun urrikoa da

Kohesiorako mekanismo oso sinpleen bidez antolatzen du testua, edo ez ditu egokiro erabiltzen kohesiorako mekanismoak

Nabarmen urruntzen da testu motaren konbentzioetatik

0,5

ERREPERTORIO LEXIKOA

2,5

Hiztegi zabal eta zehatza erabiltzen du, zuzentasun, zehaztasun eta doitasun handiz jardutea ahalbidetzen diona

Zehaztugabetasunak oso bakanak dira, eta ez diote eragiten komunikazioari

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Egokitasunez erabiltzen du eguneroko hitzen eta ez hain ohikoen sorta bat, zehaztasunez jarduteko; zehaztugabetasunen batzuk egiten ditu, baina ez diote eragiten komunikazioari

Diskurtsoa osatzeko hizkuntza-elementu egokienak aukeratzen ditu

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Eguneroko halako hitz sorta bat erabiltzen du egokitasunez, baina ez du zehaztasunik, edo komunikazioa oztopatzen duten zehaztugabetasunak eta errepikapenak egiten ditu

Hizkuntza errepertorio mugatua erabiltzen du, naturaltasun edo zehaztasun urrikoa edota errepikakorra

0,5

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA

2,5

Zuzen erabiltzen ditu zeregina burutzeko beharrezkoak diren egiturak, bai konplexuak bai oinarrizkoak

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Nahiko zuzen erabiltzen ditu egitura oinarrizkoak eta egitura konplexuren bat

Akatsak egiten ditu, baina ez dute komunikazioa eragozten

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Zuzen erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak

Akats nabarmenak egiten ditu egitura konplexuagoetan, nahiz eta zentzuari antzematen ahal zaion

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da.

0

GUZTIRA

PRODUKZIO ETA KOPRODUKZIO IDATZIA, GUZTIRA ––––––– / 20

GUZTIRA

II. GEHIGARRIA

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko taula

AHOZKO PRODUKZIOA

C1

AHOZKO KOPRODUKZIOA

ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA

2,5

Berezkotasunez erantzuten du, ia zalantzarik egin gabe, diskurtso jarraituarekin eta erritmo naturalean.

Galderei erantzutean informazio adierazgarria, landua eta koherentea ematen du.

Modu aktiboan parte hartzen du elkarrizketan, ideia azpimarragarriekin.

Bere ikuspuntuak defendatzen ditu eta solaskidearen ekarpenak kontuan hartzen ditu eztabaidan parte hartzerakoan.

Ongi erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea.

Haren solasaldiak landuak dira, etorri eta berezkotasunarekin hitz egiten du.

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Aski berezkotasunarekin erantzuten du, nahiz eta zalantzaren bat izan, eta diskurtso jarraitua egiten du, nahiz eta erritmoa ez den naturala.

Galderei erantzutean informazio adierazgarria eta koherentea ematen du, baina ez oso landua.

Ideia azpimarragarriekin parte hartzen du elkarrizketan.

Bere ikuspuntuak defendatzen ditu eta solaskidearen ekarpenak kontuan hartzen ditu, nahiz eta nolabaiteko laguntza behar duen eztabaidan parte hartzerakoan.

Aski berezkotasun eta etorriarekin aritzen da, zalantzaren bat izan badezake ere.

Denbora behar du erantzuteko, edo kosta egiten zaio esaldi landuak sortzea eta ez du jariorik.

Informazioa ematen du, baina ez da beti adierazgarria edo argia.

Behin eta berriz solaskidearen jardunean oinarritzen da elkarrizketan parte hartzeko.

Mugaturik erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea.

Ez ditu gehiegi lantzen bere ekarpenak edo ikuspuntuak.

Haren zalantzek elkarrizketa oztopatzen dute.

0,5

LEXIKO ABERATSA

2,5

Hiztegi zabala erakusten du, bide ematen diona bere ikuspuntua zehaztasunez azaltzeko, itzulingururik gabe.

Erakusten du ongi kontrolatzen dituela hiztegi orokorra eta adierazpide idiomatikoak eta lagunartekoak.

Egoki erabiltzen ditu jarrera azaltzen duten adierazpideak, lelo, betegarri eta abarrekoak, bere ikuspuntua zehaztasunez eta itzulingururik gabe adierazi ahal izateko.

Erakusten du badakiela halako hitz sorta bat, bere ikuspuntua nahiko zehatz azaltzea ahalbidetzen diona, nahiz eta zaila gerta dakiokeen zenbait ideia konplexu adieraztea.

Erakusten du ongi kontrolatzen dituela hiztegi orokorra eta adierazpide idiomatiko eta lagunarteko batzuk.

Egoki erabiltzen ditu jarrera azaltzen duten adierazpideak, lelo, betegarri eta abarrekoak, bere ikuspuntua zehaztasunez adierazi ahal izateko, nahiz zaila gerta dakiokeen zenbait ideia adieraztea.

Hiztegi mugatua erabiltzen du, mezua transmititzeko aski ez dena, edo zehaztugabetasun lexikoak eta beste hizkuntza batzuen interferentziak ditu, komunikazioa zailtzen dutenak

Mezua sinplifikatu beharra dauka baliabide lexikorik ezaren ondorioz

0,5

KONTROL FONOLOGIKOA

2,5

Soinuak eta hitzak argi eta naturaltasunez ahoskatzen ditu

Intonazioa aldatzen du eta enfasia zuzen kokatzen du informazioari ñabardurak gehitzeko

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Soinu guztiak nahiko ongi ahoskatzen ditu eta akatsak egiten dituenean bere burua zuzentzen du, nahiz eta hitzen bat edo beste gaizki ahoskatu

Intonazioa alda dezake eta zuzen kokatu hanpadura informazioari ñabardurak gehitzeko. Zenbaitetan ez du azentuazioa edo intonazioa zuzen egiten, baina horrek ez dio eragiten diskurtsoaren ulergarritasunari.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Akats sistematikoak egiten ditu soinuak edo hitzak ahoskatzean

Azentuazioan eta intonazioan 1. hizkuntzaren edo beste hizkuntza batzuen eragina nabari zaio

0,5

ZUZENTASUN GRAMATIKALA

2,5

Naturaltasunez eta zuzentasun handiz erabiltzen ditu helburu komunikatiborako egitura egokiak

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka akatsak egiten dituen edo egiturak hautatzean naturaltasuna falta zaion

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Egitura zuzenak baina oinarri-oinarrizkoak erabiltzen ditu, edo akatsek produkzioaren kalitatea kaskartzen dute

0,5

GUZTIRA

PRODUKZIO ETA KOPRODUKZIO IDATZIA, GUZTIRA ––––––– / 20

GUZTIRA

III. GEHIGARRIA

Idatzizko eta ahozko bitartekotza ebaluatzeko taula

AHOZKO BITARTEKOTZA

C1

BITARTEKOTZA IDATZIA

EDUKIAREN INTERPRETAZIOA

2,5

Sarrerako testuaren informazioa eta argudio adierazgarriak identifikatzen eta hautatzen ditu eta berak sortutako testu argi eta ongi egituratuan txertatzen ditu

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Helburu komunikatiborako garrantzi gehien duen informazioa identifikatzen eta hautatzen du

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Hautatzen duen informazioa ez da beti adierazgarria helburu komunikatiborako

0,5

TESTUAREN ANTOLAKETA

2,5

Informazioa modu koherentean antolatzen eta birformulatzen edo azaltzen du, mezua argitzeko edo hartzailearentzat ulergarriago egiteko. Eraginkortasunez erabiltzen ditu bitartekotza-estrategiak

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Informazioa antolatzen eta birformulatzen du bitartekotza-estrategiaren bat erabiliz, mezua hartzaileari argitzeko edo ulergarriago egiteko, baina sarrerako testuaren egiturari eta letrari jarraitzen die eta informazioa erredundantea da

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Ez du bitartekotza-estrategiarik erabiltzen mezua hartzaileari argitzeko edo ulergarriago egiteko, hitzez hitz errepikatzen ditu sarrerako testuaren zatiak, helburu komunikatiborako garrantzirik gabekoak izan arren, eta informazioa erredundantea da

0,5

INFORMAZIOAREN TRANSMISIOA

2,5

Informazioa argi eta zehatz transmititzen du, haren alderdiak baloratzen ditu eta puntu garrantzitsuenak nabarmentzen ditu

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Informazioa nahiko argi transmititzen du, baina xehetasun handirik gabe, eta azaletik baloratzen ditu alderdiak

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Zailtasunak ditu informazioa nahiko argi eta zehatz transmititzeko eta ez ditu alderdiak baloratzen, ezta puntu garrantzitsuenak nabarmentzen ere

0,5

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA

2,5

Hiztegi espezifikoa erabiltzen du informazioa zehaztasunez transmititzeko

Ahoskera eta doinu naturalak ditu, eta informazio adierazgarrienak nabarmentzen ditu

Kontrol gramatikal ona erakusten du

Errepertorio lexiko zabala erabiltzen du eta hura zehaztasunez erabiltzeko bezain ongi ezagutzen du

Gramatika ongi dakiela erakusten du

Akatsak oso noizbehinka egiten ditu

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Aski hitz erabiltzen du informazioa transmititzeko, nahiz eta ez den gauza beti hitz egokia aurkitzeko

Ahoskera eta doinu egokiak ditu, nahiz eta 1. hizkuntzaren halako eragin bat igartzen zaion

Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka oinarrizko akatsak egin

Errepertorio lexiko zabala zuzen erabiltzen du, zehaztugabetasun edo errepikapenen bat gorabehera

Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta 1. hizkuntzaren halako eragin bat igartzen zaion

Akatsak egiten ditu, baina ez dute komunikazioa eragozten

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Informazioa transmititzeko hitzak falta zaizkio

Ahoskeran 1. hizkuntzaren eragin nabarmena du

Kontrol gramatikal urria erakusten du

Hiztegi eta egitura oinarrizkoak erabiltzen ditu

Akatsak etengabe egiten ditu, eta ondorioz testua irakurtzen zaila da

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da

0

GUZTIRA

AHOZKO ETA IDATZIZKO BITARTEKOTZA, GUZTIRA ------------- / 20

GUZTIRA

X. ERANSKINA

Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ziurtapen probetako azterketa gida

C2 Maila Aurreratua

1.–Azterketaren helburua.

C2 mailako azterketa hau zenbait probaz osaturik dago, zeinak diseinaturik baitaude izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko.

2.–Konstruktuaren definizioa.

Hizkuntza eskola ofizialetako C2 mailako ziurtapen probak xede hauetarako diseinatu dira: ebaluatu beharreko hizkuntza erabiltzean ikaslea nola moldatzen den neurtzea; eta ebaluatzea ea zenbateko gaitasuna duen helburu komunikatibo orokorretarako ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta prozesatzeko.

Gaitasun probak estu loturik daude arloko adituek ezarri duten komunikaziorako hizkuntza gaitasun orokorraren ereduarekin. Europako Kontseiluak eredu hori onartu du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eta Companion Volume argitalpenean. Komunikazioaren ikuspegian oinarriturik, eredu hori hizkuntza jarduerara bideratuta dago, hau da, hizkuntzaren erabilerara. Ulermenean, produkzioan, koprodukzioan eta prozesamenduan xede hizkuntza erabiltzeko gaitasun hori abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan ere aipatzen da. Mailari dagokionez, probek erreferentzia izanen dituzte, arau orokor gisa, helburu orokorrak eta espezifikoak eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko edukiak, hizkuntza bakoitzaren curriculumean jasotakoak.

Izangaiaren gaitasun orokorraren mailari antzematen zaio ikusita nola erabiltzen dituen bere ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak egiazko komunikazio egoerak simulatzen dituzten zereginetan. Komunikaziorako gaitasun hori erakusteko, praktikan jarri behar dira bai hizkuntza gaitasun soila eta bai gaitasun soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak, funtzionalak eta diskurtsiboak ere.

Eredu horren arabera, probek erakutsi behar dute zenbateko gaitasuna duen izangaiak hizkuntza jarduera batzuk ongi burutzeko, egiazko komunikazio egoeretan egin behar lukeen bezala. Beraz, ebaluazioan aztertuko da zer prozesatzeko eta ekoizteko gauza den izangaia komunikazio egoeretan, eta ez soilik zer ezagutza formal dituen hizkuntzari buruz. Hizkuntzaren sistema formalak zereginetan sartzen dira, izangaiak praktikan nola erabiltzen dituen ikusi ahal izateko.

Konstruktu orokor horretatik ondorioztatzen dira azterketa proben ezaugarri espezifikoak.

3.–Mailaren definizioa.

C2 mailak C2 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan dagoen definizioaren arabera (2018ko irailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

C2 maila aurreratuko irakaskuntzen xedea da ikasleak gaitzea, inolako zailtasunik gabe eta hiztun ikasi bat bezainbateko kalitatearekin komunikatu ahal izan daitezen konplexutasun handiko egoeretan, esparru pertsonalean, publikoan, akademikoan zein profesionalean; esaterako, maila goreneko ikasketak egiteko, graduatu ondokoak eta doktoregoa barne, edo aktiboki eta aise parte hartzeko bizitza akademikoan (tutoretzak, mintegiak, nazioarteko konferentziak); proiektu konplexuetan edo maila handikoetan arlo anitzeko lantaldeak gidatzeko, edo eraginkortasunez negoziatu eta argudiatu ahal izateko goi zuzendaritzaren mailan, nazioarteko inguru profesionaletan.

Horretarako, ikasleek hizkuntza erabateko naturaltasunarekin erabili ahal izateko behar dituzten gaitasunak eskuratuko dituzte, era guztietako egoeretan parte hartu ahal izateko, esparru pertsonalean, publikoan, akademikoan zein profesionalean, baldin eta beharrezkoa badute ahozko eta idatzizko testu askotarikoak, luzeak eta konplexuak sortzea, beste batzuekin batera sortzea edo prozesatzea gai orokorren edo espezializatuen alderdi abstraktuei eta zehatzei buruz, norberaren espezializazio eremuan nahiz hortik kanpo, erregistro eta estilo askotarikoak eta hitzen zein egituren errepertorio joria erabiliz, barnean hartzen dituena adierazpide idiomatikoak, lagunartekoak, tokian tokikoak eta espezializatuak, eta esanahiaren ñabardura sotilak atzemateko eta adierazteko aukera emanen duena.

4.–Izangaien betebeharrak.

Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek aurkeztu beharko dute ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena.

Izangaiak puntualak izanen dira, eta azterketa-gelan egonen dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.

Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin egiten ahal baitira).

Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

Telefono mugikorrak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.

Azterketaren administratzaileek betebehar horiek bete daitezen begiratu behar dute, eta bete ezean jarduteko ahalmena dute.

5.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

5.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak bost proba ditu. Proba bakoitzak hizkuntza jarduera bat neurtuko du: Testu idatziak ulertzea, Ahozko testuak ulertzea, Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa, Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa, eta Bitartekotza.

PROBA

EGITURA

HAZTAPENA

GUTXIENEZ

GAI

1.

Testu idatziak ulertzea (CE)

25 item

%20

%50,

5 puntu zati bakoitzean

2.

Ahozko testuak ulertzea (CO)

25 item

%20

3.

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE)

2 zeregin

%20

4.

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO)

2 zeregin

%20

5.

Bitartekotza (MD)

2 zeregin

%20

GUZTIRA

%100

%65, 6,5 p.

Izangaiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko.

Azkeneko emaitza Gai edo Ez-gai izanen da. Hizkuntza jarduera bakoitzaren kalifikazioa 10 puntuko eskalan oinarritzen da eta 1 eta 10 bitarteko zenbaki baten bidez adieraziko da, dezimal batekin.

Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 6,5 puntu lortzea batez besteko puntuazio orokorrean. Azkeneko emaitza Gai izan dadin, ezinbestekoa da hizkuntza jarduera bakoitzaren nota gutxienez ere 5 puntukoa izatea. Gutxienez ere 5 puntu lortzen badira proba batean edo gehiagotan, Gai kalifikazioa ateratzen ahalko da, baldin eta proba guztien batez besteko aritmetikoa 6,5 puntu edo gehiago bada.

Deialdi arruntean 6,5 puntuko batez besteko osora iristen ez denak, gutxienez 5eko puntuaziora iritsi ez den hizkuntza jarduera bakoitza errekuperatu behar izateaz gainera, deialdi berezian azterketa egiten ahalko du 6,5eko gutxienekora iritsi ez den proba guztietan.

Izangaia bi deialdietan aurkezten den proba guztietarako, aplikatuko zaion amaierako puntuazioa bietatik onena izanen da.

Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei dagokie, kasuan kasuko hezkuntza administrazioak ezartzen dituen baldintzetan, C2 maila aurreratuko ziurtagiriak lortzeko probak administratzea.

Azterketa osoa bi saiotan eginen da, idatzizko zati batekin eta ahozko beste batekin, honako taula honetako hurrenkerari jarraituz:

PROBA

IRAUPENA

AZTERKETA IDATZIA

Testu idatziak ulertzea (CE)

75’

4h 35’

Ahozko testuak ulertzea (CO)

50’

ATSEDENALDIA

10’

Bitartekotza (MD) idatzia

35’

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE)

105’

AHOZKO AZTERKETA

Ahozko bitartekotza (MD)

15’ (hirukotea)

43’

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO)

28’ (hirukotea)

Zatiak egiteko hurrenkera eta denborak errespetatu beharko dira bai deialdi arruntean bai berezian.

Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa eta Bitartekotza idatzia probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.

5.2. Gaiak.

Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gaikako arlo hauetaz arituko dira:

–Norbera identifikatzea.

–Bidaiak eta oporrak.

–Etxebizitza, etxea eta ingurua.

–Osasuna eta gorputzaren zainketa.

–Eguneroko jarduerak.

–Enpresa eta merkataritza jarduerak.

–Elikadura eta jatetxeak.

–Harreman pertsonalak eta sozialak.

–Politika eta gizartea

–Lana eta lanbide jarduerak.

–Ondasun eta zerbitzuak.

–Hezkuntza eta prestakuntza.

–Klima eta ingurune naturala.

–Hizkuntza eta komunikazioa

–Zientzia eta teknologia.

–Denbora librea eta aisia

–Historia eta kultura.

–Zientzia eta teknologia.

–Historia eta kultura.

5.3. Kalifikazioak.

Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere: Gai edo Ez-Gai.

Egin ez den probaren zati bakoitzak Ez-aurkeztua kalifikazioa jasoko du. Probaren azken kalifikazioa Gai edo Ez-gai izanen da. Izangaiak zatietako ezein ere egiten ez badu, bere azken kalifikazioa orokorra Ez-aurkeztua izanen da.

6.–Azterketako bost proben ezaugarriak.

6.1. Testu idatziak ulertzeko proba (CE).

Testu idatzien ulermenaren gaitasun orokorra neurtzeko zeregin egokienek helburutzat dute izangaiaren jarduna ahalik eta gehien hurbil dadin egiazko komunikazio jardueretara: testuan dagoen informazioari edo egileen iritziei buruzko galderak erantzutea; izenburua edo goiburua jartzea askotariko testuei; testutik atera diren elementuak berriz kokatzea testuan; hitz bat igartzea testuinguruari erreparatuta.

Horrelako jarduerak, formaz berdin-berdinak ez badira ere, funtsean bat datoz hiztunek irakurtzen dituzten testuekin egin ohi duten horrekin: informazioa eta ideiak ateratzen dituzte, eta horretarako ongi ulertu behar dituzte osotasuna eta xehetasunak, eskura dituzten baliabide estrategikoak, diskurtsiboak eta linguistikoak erabiliz.

Probaren formatua: lau zeregin, 25 itemekin guztira, honela banatuak:

ATAZA

MIKROTREBETASUNA

TESTU MOTA

PROZEDURA

1. ataza

6 item

Testu baten ideia nagusiak atzematea

Testu baten xehetasunak atzematea

Iritziak atzematea, bai inplizituak, baita esplizituak ere

Testua (700 hitz, gehienez ere)

–6 galderetako bakoitzari ongien erantzuten diona hautatu (a, b edo c)

–Galdera ireki batzuei erantzun (6 hitz, gehienez ere)

2. ataza

6 item

6 testu labur, edo testu batetik hartutako 6 paragrafo (600 hitz, gehienez ere)

–6 testuak proposatutako 8 enuntziatuetako batekin lotu

3. ataza

6 item

Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea

6 testu, bakoitza bi zatitan zatiturik

Testu bat; horretatik 6 zati atera dira (1.100 hitz, gehienez ere)

–Testu bati dagozkion bi zatiak uztartu

–Testu baten 6 hutsuneak bete, aukeran dauden zazpi zatietako bat hautaturik.

4. ataza

7 item

Testuingurua ikusita testuaren elementuak aurreratzea

300 hitz arteko testua; horretatik 7 hitz atera dira

–Testu baten zazpi hutsuneak (hitzak) bete, hitz bankurik gabe

–Hutsuneak dituen testua irakurrita, hutsune bakoitzerako aukera hautatu (a, b, c)

6.2. Ahozko testuak ulertzeko proba (CO).

Ahozko ulermenaren gaitasun orokorra neurtzeko zeregin egokienek helburutzat dute izangaiaren jarduna ahalik eta gehien hurbil dadin egiazko komunikazio jardueretara: audio testuan dagoen informazioari edo hiztunek azaldutako iritziei buruzko galderak erantzutea; izenburua edo goiburua jartzea audio testu batzuei.

Horrelako jarduerak, formaz berdin-berdinak ez badira ere, funtsean bat datoz hiztunek entzuten dituzten testuekin egin ohi duten horrekin: testuotatik informazioa eta ideiak ateratzen dituzte, eta horretarako ongi ulertu behar dituzte osotasuna eta xehetasunak, eskura dituzten baliabide estrategikoak, diskurtsiboak eta linguistikoak erabiliz.

–Probaren formatua:

Lau zeregin, 25 itemekin guztira, honela banatuak:

ATAZA

MIKROTREBETASUNA

AUDIOAREN IRAUPENA

PROZEDURA

1. ataza

6 item

Ideia nagusiak ulertzea

Testu baten xehetasunak ulertzea

Iritziak atzematea, bai inplizituak, baita esplizituak ere

Testu bat edo 3 testu labur, guztira 6 minutukoak

–Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatu (a, b edo c)

2. ataza

6 item

Pertsona bati egindako elkarrizketa, edo argi bereizten diren bi hiztunen arteko solasaldia, 3 minutu artekoa

–Sei enuntziatu edo galderetako bakoitzerako, markatu taula batean nori dagokion, A hiztunari, B hiztunari, biei, edo bati ere ez.

–Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera zuzena hautatu, emandako hiruren artetik (a, b, c).

3. ataza

6 item

Testu bat, 5 minutukoa gehienez

–Galdera ireki batzuei erantzun (6 hitz gehienez)

–Hutsuneak bete, gehienez ere 6 hitzekin, audioa laburbiltzen duten 6 esalditan

–Esaldiaren galdera edo hutsune bakoitzerako aukera egokia hautatu (a, b edo c)

4. ataza

7 item

7 testu labur, guztira 4 minutu artekoak (behin entzunen dira)

–7 testuetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotu, proposatutako 9 epigrafeen artetik (2 distraigarri)

6.3. Testu idatziak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: idazmena (EE).

Izangaiak gauza izan behar du testu idatzi zehatzak bakarka zein beste norbaitekin sortzeko, euskarria zein den alde batera utzita. Testuak ongi egituratuak eta jarduketa-eremu guztietara egokituak izanen dira. Beren gaiak konplexuak izanen dira, ideia nagusiak azpimarratuko dituzte, eta ikuspuntuak zabaldu eta defendituko dituzte ideia osagarriekin, motibo eta adibide egokiekin, eta amaieran ondorio egokia emanen dute. Horretarako testu konplexuei dagozkien egitura gramatikalak, arau ortografikoak eta puntuazioa erabiliko dira zuzen eta egoki, kohesio-mekanismo konplexuen kontrola eta lexiko jori bat menderatzen dela erakutsiz, halako moldez non ironia, umorea eta zama afektiboa barne dituzten esanahiaren xehetasunak adierazten ahal baitira.

6.3.1. Probaren formatua.

KOPRODUKZIOA

PRODUKZIOA

Testu mota

Gutun edo mezu elektroniko pertsonala, edo foro batean parte hartzea

Gutun edo mezu elektroniko formala, erakunde publiko edo pribatu bati zuzendua, non, adibidez, erreklamazio bat egiten den

Argudiatzeko artikulua, txostena, aurkezpen baten memoria, etab.

Helburu komunikatiboa

Testu argia, xehetasunez betea eta zehatza egitea, eta hartzaileekiko harremanetan malgu eta eraginkor jokatzea, hizkera emozionala, hitz-erdikakoa eta umorezkoa erabiliz

Testu behar bezain zuzen eta formalak egitea demanda, erreklamazio eta eskaera konplexuetan, informazio zehatza emanez eta argudio sendoak baliatuz jarreren alde edo aurka

Ikuspuntuak azaldu eta adieraztea edota argudioak ematea, ideia nagusiak azpimarratuz eta haietan sakonduz ideia osagarrien bidez, arrazoi eta adibide egokiak baliaturik, eta konklusio egoki batekin bukatzea

Hedadura

180-200 hitz

280-320 hitz

Denbora

105 minutu

Puntuazioa

10

10

Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (C2 mailako curriculumean bilduak, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan).

6.3.2. Ebaluazio irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Ezarritako helburu komunikatiboa betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan beharrekoa: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) burutzen dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
  • Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta testu formatu egokiak ere.
  • Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
  • Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzerari eusten dion, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.

–Koherentzia eta kohesioa.

Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:

  • Informazio adierazgarria eta anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
  • Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
  • Diskurtsoaren hariari eusten dion, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
  • Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
  • Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.)

–Lexikoa.

Izangaiak erabilitako hizkuntza baliabideen hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, maila kontuan hartuta. Alegia:

  • Ea egitura sintaktiko eta gramatikal ugari erabiltzen dituen, askotarikoak eta konplexuak.
  • Lexiko zabala, egokia eta espezializatua erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, askotariko lokailuak, adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak, etab.

–Morfosintaxia.

Izangaiak erabiltzen duen hizkuntza kodearen doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du, haren maila aintzat hartuta. Alegia:

  • Ea zuzen erabiltzen dituen ortografia, morfologia eta sintaxia.
  • Ea zehaztasunarekin erabiltzen duen lexikoa, kolokazioak naturalak diren, etab.

6.4. Ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: ahozko adierazpena (EO).

Izangaiak gauza izan behar du bakarka eta beste norbaitekin batera sortzeko, etorri eta berezkotasunez, ia ahaleginik gabe, eta kanala edozein dela ere, mota askotako ahozko testu luze, argi eta zehatzak, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak eta zenbait erregistro erabiliz; erabiliko duen tonua eta azentua egokia izanen da esanahiaren xehetasunak adierazteko, baliabide linguistiko ugari eta estrategia diskurtsiboak, interakzionalak eta konpentsaziozkoak menderatzen direla erakutsiz, halako moldez non esan nahi dena adierazteko unean uneko zailtasunak atzemanezinak baitira, eta diskurtsoa egoera komunikatibo guztietara egokitzen ahal baitu.

6.4.1. Probaren formatua.

Proba bikoteka edo hirunaka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatuko da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotekidearen papera eginen du koprodukzio lanerako.

Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen. Ahozko bitartekotza ere saio berean eginen da, gida honen 5.1 puntuko tauletan adierazi den moduan.

PRODUKZIOA

KOPRODUKZIOA

Zeregina

Epaimahaiak proposatutako galdera batzuei erantzutea. Galdera horiek izangaiaren iritzi pertsonalarekin, esperientziarekin eta mundu ikuskerarekin lotuko dute gaia

Modu aktiboan parte hartzea 3 izangairen arteko mahai-inguru batean. Bertan, enuntziatuak zedarritutako gaiaren hainbat alderdi eztabaidatuko dira (*ikus eredua)

Helburu komunikatiboa

Gai bat azaltzea modu sinesgarrian, ongi egituratuta eta zehaztuta, norberaren iritziak zehatz azalduz

Norberaren ideiak eta iritziak adieraztea eraginkortasunez, zehatz eta xeheki, solaskideei erantzutea etorriz, berezkotasunez eta egokitasunez, eta norberaren ideiak beste hiztunen ideiekin trebetasunez lotzea

Euskarria

DIN A4 neurriko orria infografiarekin

A4 neurriko orria, ukitu beharreko gai baten alderdi batzuekin (3 edo 4 ideia, gehienez 50 hitzetan adierazita), izangai bakoitzarentzat desberdina

Prestaketa

Prestaketarik gabe

1’ (aldi berean baina banaka)

Ahozko azalpena

5’

9-12’ (hirukotea)

3 izangai

15’

13’

Proba, guztira

28’

Bi eginkizunetarako prestaketa eginen da proba eginen den ikasgela berean, aztertzaileen aurrean.

6.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Harrera:

–Aztertzaile batek esanen die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko, argazkia daukan dokumentu baten bidez.

–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).

b) Ahozko ekoizpena:

–Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak, eta A izangaiari bi txartel emanen dizkio gai banarekin, izangaiak aukera dezan zein gai izanen den ahozko produkzioaren oinarria.

–Gaia aukeratutakoan, aztertzaileak infografia daukan euskarria emanen dio izangaiari eta gai horri buruzko hiru galdera eginen dizkio.

–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko adierazpena garatuko du, erantzun landuak emanez hiru galderei.

–A izangaia gehienez 5 minutuz arituko da solasean, eta bitartean aztertzaileek eskatzen ahalko diote bere iritziak justifika ditzala edo argi gelditu ez den xehetasunen bat gara dezala.

–A izangaiak ahozko produkzioa amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi txartel emanen dizkio bere ahozko produkzioa prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira.

c) Koprodukzioaren fasea:

–Aztertzaileak jarraibideak emanen dizkie bi izangaiei, ahoz, eta azalduko die minutu bat daukatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka).

–Aztertzaileak euskarri bana emanen die. Euskarri hori txartel bat izanen da, eta han azalduko dira solasaldiaren nondik norakoak: gai bat eta eztabaidatzeko hiru edo lau enuntziatu. Ez dago enuntziatu guztiak eztabaidatu beharrik.

–Prestatzeko denbora amaituta, aztertzaileak adieraziko du nor hasiko den hizketan (A izangaia).

–Bi izangaiek elkarrizketa bati emanen diote hasiera, euskarrian proposatzen den gaiari buruzko iritziak trukatzeko. Izangai bakoitza saiatuko da parte hartzen zereginaren denboraren erdian. B izangaiak amaiera emanen dio elkarrizketari.

–Izangaien elkarrekintzaren faseak 6-8 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez badira nahikoa mintzatzen.

6.4.3. Ebaluazio irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Produkzio zeregina:
  • Ea eraginkortasunez adierazten duen esan nahi duena. Diskurtsoaren haria jarraitzea erraza den, informazio argia ematen duen eta anbiguotasunik ez dagoen.
  • Zereginari egokitzen zaion: ezarritako denborari eusten dion, puntu guztiak garatuz gidalerroen arabera, eta informazio zehatza eta eduki jakingarria eskainiz proposatutako gaiari buruz.
  • Berezkotasunez eta zalantzarik egin gabe erantzuten duen. Diskurtso jarraitua egiten duen, erritmo naturalean.
  • Koprodukzio zeregina:
  • Ea naturaltasun, malgutasun eta eraginkortasunez parte hartzen duen interakzioan: aktiboki jarduten duen igortzaile eta hartzaile gisa, solasaldiaren nondik norakoari moldatuz, eta egokitasunez erantzuten duen, eduki jakingarria eskainiz.
  • Egoki erabiltzen dituen hitz egiteko txandak (intonazioa, diskurtsoaren markatzaileak, etab.) eta baliatzen elkarlaneko estrategiak (adeitasuna, laguntza, ulertu izana erakustea, argibideak eskatzea, etab.) eta komunikazioaren norabidea aldatzekoak (gai aldaketa negoziatzea, etab.), eta bere ideiak trebetasunez lotzen dituen beste hiztunen ideiekin (adostasuna edo desadostasuna agertzea, argudiatzea, etab.).

–Kontrol fonologikoa.

Soinuen artikulazioa, azentuazioa, erritmoa eta intonazioa ebaluatzen ditu. Alegia:

  • Ea ahoskera argia eta naturala den, berezko hiztunaren oso parekoa.
  • Intonazioa aldatzen duen eta zuzen kokatzen duen hanpadura informazioari ñabardurak gehitzeko.
  • Ahoskera argia eta naturala duen, 1. hizkuntzaren eraginik gabekoa, ez den gehiegi urruntzen estandarretik eta gauza den soinu multzoak artikulatzeko.
  • Hitzei zuzen jartzen dien azentua.
  • Hitzak adiera-unitateetan multzokatzen dituen eta esaldiaren erritmoari eusten dion.
  • Intonazioa erabiltzen duen esanahia indartzeko / informazioari ñabardurak eransteko.

–Lexiko aberatsa.

Erabilitako hiztegiaren hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu. Alegia:

–Ea lexiko joria, askotarikoa eta zehatza erabiltzen duen zeregina burutzeko: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpide idiomatikoak edo bestelako baliabide estilistikoak.

–Zuzentasun gramatikala.

Gramatikaren erabileraren doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:

  • Ea zuzen erabiltzen dituen morfologia eta sintaxia.
  • Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.

7.–Bitartekotza proba: Bitartekotza idatzia eta ahozko bitartekotza.

Bitartekotza probak bi zeregin izanen ditu eta guztira 20 puntu balioko du. Lehenengoa, Bitartekotza idatzia, azterketa idatziaren saioan eginen da, eta bigarrena, Ahozko bitartekotza, ahozko azterketaren egunean eginen da.

7.1. Bitartekotza idatzia.

Izangaiak gauza izan behar du iturri batetik eta bestetik hartutako askotariko testu ahozkoetan (esate baterako, hedabideetako testuak, mota bateko eta besteko testu akademikoak, txostenak edo agiri profesionalak) dagoen informazioa, iritziak eta argudioak idatziz jasotzeko, berak sortutako testu koherente batean, haiek parafraseatuz edo laburtuz.

Bitartekotza proba idatziaren ezaugarriak eta formatua:

Helburua

Ahozko testu askotarikoetan dauden informazioa eta iritziak, inplizituak nahiz esplizituak, malgutasun, zuzentasun eta eraginkortasunarekin adieraztea, hartzaile berriarentzat adierazgarria den informazioa identifikatu eta hautatu ondoren. Horretarako, bitartekotza estrategiak erabiliko dira (birformulatzea, parafraseatzea, hedatzea, adibideak jartzea, alderdi kulturalak azaltzea)

Jarraibideak

2. hizkuntzan estandarizatuak (ikus eredua)

Kontsigna

2. hizkuntzan (80 hitz, gehienez), egoeraren deskribapen laburrarekin

Euskarria

Hitzaldi, mintegi, aurkezpen, dokumental, erreportaje edo horrelakoren batetik ateratako audio dokumentua (jatorrizko grabazioa edo dramatizatua), 2. hizkuntzan egina, 4 minutukoa (500-600 hitz), izangaiaren intereseko gaiak edo bestelakoak ukitzen dituena, espezializatu samarrak, eta funtsean azalpen-izaera duena

Behin bakarrik entzunen da

Hedadura

250-280 hitz

Denbora

35 minutu (entzuketa barne)

Puntuazioa

10

7.2. Ahozko bitartekotza.

Izangaiak gauza izan behar du hirugarrenei ahoz adierazteko, laburpen edo egokitzapen baten bidez, testu idatzien edukien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, alderdi abstraktukoak zein zehatzetakoak izan, orokorrak zein norberaren interesekoak edo espezialitatekoak izan, baldin eta testuak ongi antolatuta eta hizkuntzaren aldaera estandar batean sortuta badaude.

–Ahozko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:

Deialdi arruntean, ahozko bitartekotza proba banaka eginen da ahozko azterketaren saioan, ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren aurretik. Deialdi berezian, ahozko bitartekotzako zereginaren eta ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren hurrenkera izangaiak egiteko dituen proben mende egonen da.

Helburua

Ahoz azaltzea, behar bezain zehatz, 2. hizkuntzako herrialdearen egoera politikoari edo alderdi soziokulturalei buruzko testu idatzi batzuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak, eta iritzi eta jarrera inplizituak zein esplizituak, bai eta balizko ondorioak ere

Kontsigna

2. hizkuntzan, estandarizatua zeregin guztietarako

Euskarria (bi gairen artean bat aukeratuta)

DIN A4 neurriko orria, jarraibideekin eta oharrak idazteko tartearekin

DIN A4 neurriko orria, 2. hizkuntzan idatzitako testuarekin (guztira 700-800 hitz)

Prestaketa

20 minutuko prestaketa, beste ikasgela batean

Ahozko azalpena

5’

Puntuazioa

10 puntu

7.3. Bitartekotza ebaluatzeko irizpideak:

–Edukiaren interpretazioa.

Ebaluatzen du ea izangaiak kontsigna egokitasunez interpretatzen duen eta helburu komunikatiborako informazio adierazgarria identifikatzen eta aukeratzen duen (hartzaileari eta testuinguruari dagokiena).

–Testuaren antolaketa.

Ebaluatzen du ea izangaiak ongi prozesatzen duen testua: informazioa, ideiak edota datuak transmititzen, laburtzen, parafraseatzen, alderatzen edo azaltzen dituen, hartzaileari informazioa ulertarazteko, testua hitzez hitz errepikatu ordez.

–Informazioa transmititzea.

Mezua transmititzeko eraginkortasuna ebaluatzen du, hau da, mezuaren koherentzia eta argitasuna, bai eta sarrerako testuarekiko fideltasuna ere.

–Hizkuntzaren zuzentasuna.

Ebaluatzen du ea izangaiak, bere mailaren arabera, nahiko egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan. Alegia:

  • Ea ongi erabiltzen dituen hitz egokiak eta zehatzak, eta espezializatuak, hala behar denean.
  • Egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan.

7.4. Idatzizko bitartekotza ebaluatzeko taula (III. gehigarria).

7.5. Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko irizpideak.

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:

  • Ezarritako helburu komunikatiboa betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan beharrekoa: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) burutzen dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
  • Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta testu formatu egokiak ere.
  • Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
  • Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzerari eusten dion, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.

–Koherentzia eta kohesioa.

Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:

  • Informazio adierazgarria eta anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
  • Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
  • Diskurtsoaren hariari eusten dion, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
  • Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
  • Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.).

–Hizkuntza aberastasuna.

Izangaiak erabilitako hizkuntza baliabideen hedadura eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, maila kontuan hartuta. Alegia:

  • Ea egitura sintaktiko eta gramatikal ugari erabiltzen dituen, askotarikoak eta konplexuak.
  • Lexiko zabala, egokia eta espezializatua erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duten hitzak, sinonimoak, askotariko lokailuak, adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak, etab.

–Hizkuntzaren zuzentasuna.

Izangaiak erabiltzen duen hizkuntza kodearen doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du, haren maila aintzat hartuta. Alegia:

  • Ea zuzen erabiltzen dituen ortografia, morfologia eta sintaxia.
  • Ea zehaztasunarekin erabiltzen duen lexikoa, kolokazioak naturalak diren, etab.
  • Zuzentasun eta naturaltasunarekin ahoskatzen duen, berezko hiztun baten paretsu. (Ahozko bitartekotza).

8.–Azkeneko oharrak.

8.1. Emaitzen argitalpena.

1. Proben emaitzak argitara emanen dira datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez.

2. Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.

8.2. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

1. Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean horretarako ezarritako egunean. Egun horretan bertaratzerik ez badute, beste egun batean egiteko eskatzen ahalko dute idatziz.

2. Irakasleak argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, amaierako kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).

3. Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioa jarri zaien irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta amaierako kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du. Txostenak ikasketaburuari helaraziko zaizkio, eta hark, lehenbailehen, txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala behar denean, ikaslearen tutore edo legezko ordezkariari, PDF formatuko kopia bat igorriz haren helbide elektronikora. Gainera, mezua bidaliko zaio mugikorrera, jarri duen erreklamazioaren erantzuna bidali diotela jakinarazteko. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.

4. Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.

8.3. Premia bereziak dituzten pertsonentzako egokitzapena.

Proba egokitzen ahalko da mugitzeko desgaitasuna, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala, mintzamenaren nahasmenduak, entzumen galera edo desgaitasun bat baino gehiago duten izangaien behar berezietarako.

Egokitzeren bat behar duten ikasleek beren beharrak adierazi beharko dituzte ikasketaburuari zuzendutako idazki batean, eta desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute behar horiek justifikatzeko. Eskaerak matrikula egiterakoan edo probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du inoiz ekarriko probaren zatiren bat egin behar ez izatea edo proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egin ahal izatea.

8.4. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.

8.5. Elkarbizitzaren aurkako portaerak.

Azterketa, proba edo ariketa batean beste ikasle batzuei kopiatzea edo kopiatzen uztea elkarbizitzaren aurkako portaera da, eta berekin ekarriko du, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren arabera, azterketa, proba edo ariketa horretan kalifikazio negatiboa jasotzea.

9.–Aholkuak.

–Bete itzazu uneoro azterketaren administratzaileen jarraibideak.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.

–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.

–Idatzizko ariketako zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

I. GEHIGARRIA

Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko taula

PRODUKZIO IDATZIA

C2

KOPRODUKZIO IDATZIA

ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA

2,5

Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei

Informazio nahikoa, erabat adierazgarria eta ongi argudiatua ematen du

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Oro har testu motaren konbentzioei lotzen zaie, nahiz eta akatsen bat egin formatuan, erregistroan edo informazioaren banaketa tipikoan.

Informazio nahikoa ematen du, eta adierazgarria gehienbat

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Akats nabarmenak egiten ditu testu motaren konbentzioetan

Informazio gutxi edo informazio hutsala ematen du, baliteke zeregina gaizki ulertu izana

0,5

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA

2,5

Diskurtso ildo argia erakusten du, testuari batasun nabarmena emanez

Eraginkortasunez erabiltzen ditu askotariko lokailuak, kohesiorako mekanismoak eta antolaketa egiturak, hala paragrafoaren barnekoak nola testu atalen artekoak

Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Diskurtsoaren haria erraz atzematen da, inkoherentziaren bat gorabehera

Informazioa ongi antolatzen du, kohesiorako mekanismoak egokitasunez erabiliz, nahiz eta tarteka zehaztugabetasunen bat agertu

Badago akatsen bat testu motaren konbentzioetan, izan formatuko akatsak, erregistrokoak nahiz informazioaren banaketakoak

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Diskurtsoaren haria koherentzia edo argitasun urrikoa da

Kohesiorako mekanismo oso sinpleen bidez antolatzen du testua, edo ez ditu egokiro erabiltzen kohesiorako mekanismoak

Nabarmen urruntzen da testu motaren konbentzioetatik

0,5

LEXIKOA

2,5

Hizkuntza errepertorio zabal eta zehatza erabiltzen du, eraginkortasunez, zuzentasun handiz, zehaztasunez eta doitasunez jardutea ahalbidetzen diona

Zehaztugabetasunak oso bakanak dira, eta ez diote eragiten komunikazioari

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Egokitasunez erabiltzen du eguneroko hitzen eta ez hain ohikoen sorta bat, zehaztasunez jarduteko; zehaztugabetasunen batzuk egiten ditu, baina ez diote eragiten komunikazioari

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Eguneroko halako hitz sorta bat erabiltzen du egokitasunez, baina ez du zehaztasunik, edo komunikazioa oztopatzen duten zehaztugabetasunak eta errepikapenak egiten ditu

0,5

MORFOSINTAXIA

2,5

Zuzen erabiltzen ditu zeregina burutzeko beharrezkoak diren egiturak, bai konplexuak bai oinarrizkoak

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Nahiko zuzen erabiltzen ditu egitura oinarrizkoak eta egitura konplexuren bat; akatsek ez dute komunikazioa galarazten

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Zuzen erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak, baina egitura konplexuagoetan akats nabarmenak egiten ditu, esanahia antzeman badaiteke ere

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da.

0

GUZTIRA

PRODUKZIO ETA KOPRODUKZIO IDATZIA, GUZTIRA ––––––– / 20

GUZTIRA

II. GEHIGARRIA

Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa ebaluatzeko taula

AHOZKO PRODUKZIOA

C2

AHOZKO KOPRODUKZIOA

ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA

2,5

Berezkotasunez erantzuten du, ia zalantzarik egin gabe, diskurtso jarraituarekin eta erritmo naturalean.

Galderei erantzutean informazio adierazgarria, landua eta koherentea ematen du.

Modu aktiboan parte hartzen du elkarrizketan, ideia azpimarragarriekin.

Bere ikuspuntuak defendatzen ditu eta solaskidearen ekarpenak kontuan hartzen ditu eztabaidan parte hartzerakoan.

Ongi erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea.

Haren solasaldiak landuak dira, etorri eta berezkotasunarekin hitz egiten du.

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Aski berezkotasunarekin erantzuten du, nahiz eta zalantzaren bat izan, eta diskurtso jarraitua egiten du, nahiz eta erritmoa ez den naturala.

Galderei erantzutean informazio adierazgarria eta koherentea ematen du, baina ez oso landua.

Ideia azpimarragarriekin parte hartzen du elkarrizketan.

Bere ikuspuntuak defendatzen ditu eta solaskidearen ekarpenak kontuan hartzen ditu, nahiz eta nolabaiteko laguntza behar duen eztabaidan parte hartzerakoan.

Ongi erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea.

Aski berezkotasun eta etorriarekin aritzen da, zalantzaren bat izan badezake ere.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Denbora behar du erantzuteko, edo kosta egiten zaio esaldi landuak sortzea eta ez du jariorik.

Informazioa ematen du, baina ez da beti adierazgarria edo argia.

Behin eta berriz solaskidearen jardunean oinarritzen da elkarrizketan parte hartzeko.

Mugaturik erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea.

Ez ditu gehiegi lantzen bere ekarpenak edo ikuspuntuak.

Haren zalantzek elkarrizketa oztopatzen dute.

0,5

LEXIKO ABERATSA

2,5

Hiztegi zabala erakusten du, bide ematen diona bere ikuspuntua zehaztasunez azaltzeko, itzulingururik gabe.

Erakusten du ongi kontrolatzen dituela hiztegi orokorra eta adierazpide idiomatikoak eta lagunartekoak.

Egoki erabiltzen ditu jarrera azaltzen duten adierazpideak, lelo, betegarri eta abarrekoak, bere ikuspuntua zehaztasunez eta itzulingururik gabe adierazi ahal izateko.

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Erakusten du badakiela halako hitz sorta bat, bere ikuspuntua nahiko zehatz azaltzea ahalbidetzen diona, nahiz eta zaila gerta dakiokeen zenbait ideia konplexu adieraztea.

Erakusten du ongi kontrolatzen dituela hiztegi orokorra eta adierazpide idiomatiko eta lagunarteko batzuk.

Egoki erabiltzen ditu jarrera azaltzen duten adierazpideak, lelo, betegarri eta abarrekoak, bere ikuspuntua zehaztasunez adierazi ahal izateko, nahiz zaila gerta dakiokeen zenbait ideia adieraztea.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Hiztegi mugatua erabiltzen du, mezua transmititzeko aski ez dena, edo zehaztugabetasun lexikoak eta beste hizkuntza batzuen interferentziak ditu, komunikazioa zailtzen dutenak.

Mezua sinplifikatu beharra dauka baliabide lexikorik ezaren ondorioz.

0,5

KONTROL FONOLOGIKOA

2,5

Soinuak eta hitzak argi eta naturaltasunez ahoskatzen ditu.

Intonazioa aldatzen duen eta zuzen kokatzen duen hanpadura informazioari ñabardurak gehitzeko.

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Soinu guztiak nahiko ongi ahoskatzen ditu eta akatsak egiten dituenean bere burua zuzentzen du, nahiz eta hitzen bat edo beste gaizki ahoskatu.

Intonazioa alda dezake eta zuzen kokatu hanpadura informazioari ñabardurak gehitzeko. Zenbaitetan ez du azentuazioa edo intonazioa zuzen egiten, baina horrek ez dio eragiten diskurtsoaren ulergarritasunari.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Akats sistematikoak egiten ditu soinuak edo hitzak ahoskatzean.

Azentuazioan eta intonazioan 1. hizkuntzaren edo beste hizkuntza batzuen eragina nabari zaio.

0,5

ZUZENTASUN GRAMATIKALA

2,5

Naturaltasunez eta zuzentasun handiz erabiltzen ditu helburu komunikatiborako egitura egokiak.

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka akatsak egiten dituen edo egiturak hautatzean naturaltasuna falta zaion.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Egitura zuzenak baina oinarri-oinarrizkoak erabiltzen ditu, edo akatsek produkzioaren kalitatea kaskartzen dute.

0,5

GUZTIRA

PRODUKZIO ETA KOPRODUKZIO IDATZIA, GUZTIRA ––––––– / 20

GUZTIRA

III. GEHIGARRIA

Idatzizko eta ahozko bitartekotza ebaluatzeko taula

AHOZKO BITARTEKOTZA

C2

BITARTEKOTZA IDATZIA

EDUKIAREN INTERPRETAZIOA

2,5

Sarrerako testuaren informazioa eta argudio adierazgarriak identifikatzen eta hautatzen ditu eta berak sortutako testu argi eta ongi egituratuan txertatzen ditu.

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Helburu komunikatiborako garrantzi gehien duen informazioa identifikatzen eta hautatzen du.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Hautatzen duen informazioa ez da beti adierazgarria helburu komunikatiborako.

0,5

TESTUAREN ANTOLAKETA

2,5

Informazioa modu koherentean antolatzen eta birformulatzen edo azaltzen du, mezua argitzeko edo hartzailearentzat ulergarriago egiteko. Eraginkortasunez erabiltzen ditu bitartekotza-estrategiak

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Informazioa antolatzen eta birformulatzen du bitartekotza-estrategiaren bat erabiliz, mezua hartzaileari argitzeko edo ulergarriago egiteko, baina sarrerako testuaren egiturari eta letrari jarraitzen die eta informazioa erredundantea da.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Ez du bitartekotza-estrategiarik erabiltzen mezua hartzaileari argitzeko edo ulergarriago egiteko, hitzez hitz errepikatzen ditu sarrerako testuaren zatiak, helburu komunikatiborako garrantzirik gabekoak izan arren, eta informazioa erredundantea da.

0,5

INFORMAZIOAREN TRANSMISIOA

2,5

Informazioa argi eta zehatz transmititzen du, haren alderdiak baloratzen ditu eta puntu garrantzitsuenak nabarmentzen ditu.

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Informazioa nahiko argi transmititzen du, baina xehetasun handirik gabe, eta azaletik baloratzen ditu alderdiak.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Zailtasunak ditu informazioa nahiko argi eta zehatz transmititzeko eta ez ditu alderdiak baloratzen, ezta puntu garrantzitsuenak nabarmentzen ere.

0,5

HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA

2,5

Hiztegi espezifikoa erabiltzen du informazioa zehaztasunez transmititzeko.

Ahoskera eta doinu naturalak ditu, eta informazio adierazgarrienak nabarmentzen ditu.

Kontrol gramatikal ona erakusten du.

Errepertorio lexiko zabala erabiltzen du eta hura zehaztasunez erabiltzeko bezain ongi ezagutzen du.

Gramatika ongi dakiela erakusten du.

Akatsak oso noizbehinka egiten ditu.

2,5

2

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

2

1,5

Aski hitz erabiltzen du informazioa transmititzeko, nahiz eta ez den gauza beti hitz egokia aurkitzeko.

Ahoskera eta doinu egokiak ditu, nahiz eta 1. hizkuntzaren halako eragin bat igartzen zaion.

Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka oinarrizko akatsak egin.

Errepertorio lexiko zabala zuzen erabiltzen du, zehaztugabetasun edo errepikapenen bat gorabehera.

Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta 1. hizkuntzaren halako eragin bat igartzen zaion.

Akatsak egiten ditu, baina ez dute komunikazioa eragozten.

1,5

1

Goragoko eta beheragoko tarteetako ezaugarriak partekatzen ditu

1

0,5

Informazioa transmititzeko hitzak falta zaizkio.

Ahoskeran 1. hizkuntzaren eragin nabarmena du.

Kontrol gramatikal urria erakusten du.

Hiztegi eta egitura oinarrizkoak erabiltzen ditu

Akatsak etengabe egiten ditu, eta ondorioz testua irakurtzea zaila da.

0,5

0

Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Apenas ematen duen informaziorik, edo edukia erabat hutsala da.

0

GUZTIRA

AHOZKO ETA IDATZIZKO BITARTEKOTZA, GUZTIRA ––––––– / 20

GUZTIRA

XIII. ERANSKINA

Igoera eta ziurtapen irizpideak, Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako mailetan aplikatu beharrekoak

1.–Igoera irizpideak ikasle ofizialentzat.

a. A1, A2, B2.1 eta C2.1 mailetako ikasleak. Mailaz igoko dira deialdi arruntean (etengabeko ebaluazioa) eta aparteko deialdian (iraileko azterketa) hizkuntza jarduera guztietan 5eko nota (%50) lortuta; ziurtagiririk lortzen ez den mailetan ez da beharrezkoa izanen bitartekotza ebaluatzea.

b. B1, B2.2 eta C1 mailetako ikasleak. Mailaz igoko dira hizkuntza jarduera guztietan gutxienez ere %50 lortuta kasuan kasuko ziurtapen proban.

2.–Ziurtapen irizpideak ikasle ofizial zein libreentzat.

a. B1, B2.2 eta C2.2 mailetako ikasleak. Ziurtagiria lortuko dute ebazpen honetan argitaratutako zehaztapenen arabera, %65eko kalifikazio orokorrarekin, baldin hizkuntza jarduera bakoitza %50eko kalifikazioarekin gainditzen badute.

b. A2 mailako ikasleak. Ziurtagiria lortuko dute probak administratzen diren unean indarrean dauden zehaztapenen arabera.

Iragarkiaren kodea: F2012309