269. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-810

Aguabel SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Aguabel SA.

Xedea: edateko ura botilaratzeko planta bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Beraskoain (Nafarroa).

Prozesuko uren isurketa tratamendurik gabe egiten da. Urtean 1.300 m³ inguruko bolumena du. Hondakin ur sanitarioen bolumena 100 m³ ingurukoa da urtean; iragazki biologikoa duen hobi septikoan tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2012418