268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2020ko aurrekontuan, COVID-19tik eratorritako gastuei aurre egiteko. Behin betiko onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2020ko aurrekontuan.

–Aparteko kreditua, 7.000,00 eurokoa, 3110 2269931 partidan (COVID-19tik eratorritako zenbait gastu), diru-sarreren 822000 partidaren bidez (diruzaintzako gerakinak gastu orokorretarako).

Erabaki hori 2020ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

Noainen, 2020ko azaroaren 9an.–Mankomunitateko burua, Manuel Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2013422