268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2020ko aurrekontuan, COVID-19aren ondoriozko larrialdiko laguntzei aurre egiteko. Behin betiko onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2020ko aurrekontuan.

–Aparteko kreditua, 10.756 eurokoa, 231114800008 partidan (COVID-19aren ondoriozko larrialdiko laguntzak), diru-sarreren 4500209 partidaren bitartez (Dirulaguntza, COVID-19aren ondoriozko larrialdiko laguntzetarako).

Erabaki hori 2020ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

Noainen, 2020ko azaroaren 9an.–Mankomunitateko burua, Manuel Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2013421