268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

1/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kredituaren bidezkoa. Onespena

Tebasko Kontzejuko buruak, 2020ko apirilaren 27ko 15/20 Ebazpenaren bidez, aurrekontua aldatzeko 1/2020 espedientea onetsi zuen, aparteko kredituaren bidezkoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluari dagokionez martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuaren 1. eta 3. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Hona hemen aldaketaren edukia:

–Gastu-partida hau sortzea:

  • Partida: “Zenbait gastu, COVID-19”.
  • Zenbakia: 2318 22699.
  • Zenbatekoa, guztira: 10.000 euro.

–Gastu-partida hau sortzea:

  • Partida: “Tebas-Muru Artederretako Udalarendako transferentzia, COVID-19”.
  • Zenbakia: 9420 46220.
  • Zenbatekoa, guztira: 2.000,00 euro.

–Finantzaketa-iturriak:

Aparteko kreditua gaitzea, sarrera-partida berria sortuz.

  • Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.
  • Zenbakia: 1-870.
  • Zenbatekoa: 12.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketaren ondorioz:

Ikusirik 2019ko ekitaldiko kontuen espedientearen emaitza, Kontzejuko Batzarrak 2020ko maiatzaren 4an hasiera batez onetsia, 2019ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: 1.436.795,02 euroko diruzaintzako gerakina, guztira; haietatik 0 euro direla baliabide atxikienak, eta 1.436.795,02 euro.

Ebazpen hau berehala betetzekoa izanen da, deusetan ukatu gabe haren aurkako erreklamazioak egiteko aukera. Erreklamazioak izapidetu beharko dira aurkeztu ondoko zortzi egunen barnean, eta ezetsitzat joko dira baldin errekurtsogileari ez bazaio ebazpena jakinarazi aipatu epearen barnean.

Tebasen, 2020ko apirilaren 27an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2013221