268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko azaroaren 2an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontuko 2/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditu bat sortzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tebasen, 2020ko azaroaren 2an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2013216