268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 04/2020 eta 05/2020 espedienteak, bata, diru-sarreren bidezko kreditua sortzekoa eta, bestea, kreditu transferentzia egitekoa.

Aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2020ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an; halaber, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Behin betiko onetsitako 04/2020 aldaketa honako hau da:

DIRU-SARREREN BITARTEZ KREDITUA SORTZEKO ESPEDIENTEA (04/2020 ZENBAKIA)

1. Gastuak goititzea:

0.2391.2.–Berdintasun Batzordeko jardueren programa: 2.600 euro.

Guztira, 2.600 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2. Diru-sarrerak goititzea.

0.4.–Estatuaren dirulaguntza genero-indarkeriaren aurka egiteko: 2.600 euro.

Guztira, 2.600 euro.

Behin betiko onetsitako 05/2020 aldaketa honako hau da:

KREDITU TRANSFERENTZIAREN ESPEDIENTEA (05/2020 ZENBAKIA)

1. Gastuak goititzea:

0.1500.22706.–Hirigintzako kanpo-aholkularitzako txostenak: 10.000 euro.

Guztira, 10.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2. Gastuak beheititzea:

0.33801.2262001.–Bestelako hainbat gastu, zezen festak: 10.000 euro.

Guztira, 10.000 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2020ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2013230