268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2020ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. aldaketa 2020ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jaitzen, 2020ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2013401