268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRADA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arradako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko azaroaren 4an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontu arruntean kredituak aldatzeko espedientea, eta jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunez, argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten Idazkaritzan eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluarekin eta ondokoekin.

Arradan, 2020ko azaroaren 9an.–Kontzejuburua, Miguel Rodríguez Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2013370