268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

8-10/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aipatu aurrekontu-aldaketak behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

8-2020 ZENBAKIKO KREDITU TRANSFERENTZIA

–1 1650 6320000, aurrekontu-egozpena sortuko da “Zubi erromanikoaren argiztapenaren memoria”. Horren kreditua 7.502 eurokoa izanen da.

–1 3380 2262000, “Herriko festak” aurrekontu-egozpenak lagako du kreditua; dituen 67.200 eurotik 7.502 euro lagako ditu.

9-2020 ZENBAKIKO KREDITU TRANSFERENTZIA

–1 4140 6310001, aurrekontu-egozpena sortuko da “Landabideak konpontzeko memoria”. Horren kreditua 6.050 eurokoa izanen da.

–1 3380 2262000, “Herriko festak” aurrekontu-egozpenak lagako du kreditua; dituen 59.698 eurotik 6.050 euro lagako ditu.

10-2020 ZENBAKIKO KREDITU TRANSFERENTZIA

–1 1532 62100, aurrekontu-egozpena sortuko da “Foruen pasealekuko zuloa konpontzea”. Horren kreditua 10.000 eurokoa izanen da.

–1 3380 2262000, “Herriko festak” aurrekontu-egozpenak lagako du kreditua; dituen 53.648 eurotik 10.000 euro lagako ditu.

Garesen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2013016