268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2020ko aurrekontuaren aldaketa. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2020ko azaroaren 5ean egindako saioan 2020ko aurrekontua aldatzea onetsi zuen “Iruñeko berdeguneak mantendu eta zaintzeko” aurreko kontratuen gastuak estaltzeko, kreditu-transferentzia bidez.

Indarra duten xedapenak betez, PRES–MOD/2020/29 espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra) –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea kontsultatu nahi dutenek adierazitako telefono zenbakira deitu beharko dute aurretiko hitzordua eskatzeko. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2013339