268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 737. lurzatian. Hasierako onespena

Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2020ko azaroaren 3ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Carlos Lacalle Labatek sustatutako xehetasun-azterketa, Oteitzako 2. poligonoko 737. lurzatian den eraikinaren lerrokadurak aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin.

Oteitzan, 2020ko azaroaren 3an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2013056