268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 13an, 3/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 3/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria

Gastuen egoera:

–1 9200 6250001 Mahai eta aulkiak: 7.000 euro.

–1 9200 6250002 Agertokia: 5.500 euro.

Espedientearen finantzaketa:

–1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 12.500 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2020ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2013342