268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 29an, 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua/ Kreditua sortzea diru-sarreren bidez.

Gastuen egoera:

  • 1 34201 600000 Futbol zelaiko soropila aldatzea: 275.000 euro.
  • 1 34201 640000 Futbol zelaiko obra proiektua: 15.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

  • 1 7508000 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza 200.000 euro.
  • 1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 90.000 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2020ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2013315