268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

20D/2020 EBAZPENA, urriaren 28koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, irailaren 29ko 18D/2020 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena (Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ebazpen horrek aditzera eman zuen Asociación Navarra Empresarial por el Baile –ANEB– izeneko enpresa elkartea eratu dela, 31100048 gordailu zenbakiarekin).

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 18D/2020 Ebazpenaren testuan, esaten zen Carlos Fernández Valdivielso jaunak egin zuela gordailu-eskaera, elkartea ordezkatuz. Jaun hori ez da elkartean behin-behinean izendatu den zuzendaritza-batzordekoa, ez eta elkartearen sustatzailea ere. Paqui Fernández Peciña andreak eta Juan Carlos Moreno Usero jaunak egin zuten gordailu-eskaera hori, elkartearen lehendakaria eta diruzaina baitira, hurrenez hurren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Akats material bat denez gero, bidezkoa da zuzentzea, eta horretarako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, egin den akats-zuzenketaren berri emateko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko urriaren 28an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2013169