268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

5-7/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko urriaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 5, 6 eta 7/2020 aurrekontu-aldaketak (aparteko kredituak).

Espedienteak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 5, 6 eta 7/2020 aurrekontu-aldaketen espedienteak behin betiko onetsitzat jo, eta argitara emanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Luzaiden, 2020ko azaroaren 3an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2013220