268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Hautetsien ordainsariak

Lukingo Udalak, 2020ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hautetsientzako ordainsariak aldatzea. Hona hemen:

A) Alkateari astean 150 euro ordainduko zaizkio udaletxera joateagatik. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.

B) Zinegotziek 300 euro gordin izanen dituzte ohiko osoko bilkuretara nahiz berezietara joateagatik. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.

C) Udalkideek 50 euro izanen dituzte bilkuretara joateagatik.

D) Joan-etorrietarako dietak eta kilometrajea ordainduko dira Nafarroako Gobernuak bere enplegatu eta funtzionarioendako unean-unean xedatuta duenaren arabera.

E) Erabaki hau urtero berretsiko da.

F) Aipatutako diru-kopuruak urtero eguneratuko dira, 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

G) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki-taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lukinen, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Aurelio R. Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L2013326