268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena 3/2020 aldaketa

Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu espedientea, Udalaren 2020ko aurrekontuan kreditu-aldaketa egitekoa. Jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogei egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lodosan, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2013349