268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

3. eta 4/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2020ko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuko aldaketa hauek:

3/2020 aldaketa aurrekontuan: aparteko kreditua.

4/2020 aldaketa aurrekontuan: kreditu-gehigarria.

Espedientea Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Legardan, 2020ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2013374