268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Esprontzedako Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kredituen aldaketa egiteko 1/2020 espedientea; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabost egun baliodunean jendaurrean egonen da, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Esprontzedan, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2013192