268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

19D/2020 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Asociación de Comercio, Hostelería y Servicios se Tudela (TUCC sigla duena) enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000288; lehengo gordailu zenbakia: NA 247).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Ana Isabel Garcia Lasala andreak egin zuen, 31/2020/000063 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2020ko urriaren 7an egindako Batzar Orokor Berezian aho batez erabaki zen elkarte honen estatutuen 6. artikulua aldatzea.

María Isabel Clemente Amigot idazkariak izenpetzen du akta, Ana Isabel García Lasala presidentearen oniritziarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko da Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko urriaren 21ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2013168