268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

4/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak egitea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ziraukin, 2020ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2013017