268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIAURRITZ

Aparkatzeko eta autobus geltokirako eremu bat prestatzeko obrak. Kudeaketa-esleipena

Ziaurrizko Kontejuko Batzarrak, 2020ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen kudeaketa-esleipena egitea Odietako Udalari, aparkatzeko eta autobus geltokirako eremu bat prestatzeko obrak egin ditzan Ziaurrizko herrigunean.

Iragarki hau argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluko 3. apartatuko b) epigrafearen edukiarekin.

Ziaurritzen (Odieta), 2020ko urriaren 30ean.–Kontzejuko burua, Maite Larretxea Zilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2013215