268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIAURRITZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ziaurrizko Kontejuko Batzarrak, 2020ko urriaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aldaketa 2020ko udal aurrekontuan, aparteko kreditu bat baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. apartatuak, 18. artikuluaren 2. apartatuari dagokionez (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ziaurritzen (Odieta), 2020ko urriaren 30ean.–Kontzejuko burua, Maite Larretxea Zilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2013214