268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Ororbiako 3. poligonoko 436. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko eta fatxadak antolatzeko.
Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Fermín Legal Colomok, Abajitabidea plazako 3 zenbakiko jabeen erkidegoa ordezkatuz, sustatu duen xehetasun-azterketa, Ororbiako 3. poligonoko 436. lurzatian dagoen eraikinaren lerrokadurak aldatzeko eta fatxadak antolatzeko, igogailua paratu eta, horrela, eraikinaren oztopo arkitektonikoak ezabatzearren.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Oltza Zendean, 2020ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2013243