268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Laborantza ureztatuko herri-lurrak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea aldaketa Cascanteko laborantza ureztatuko herri-lurrak arautzen dituen ordenantzan.

b) Ordenantzan hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoa betez, Cascanten, sinadura elektronikoaren egunean.

Cascanten, 2020ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2013311