268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko ekitaldiaren aurrekontu ekonomikoaren 7/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia 2020ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria.

Gastuaren gehikuntza:

23180 22199 Hornidurak garbitasuna desinfekzioa COVID-19a

22.078,21

23180 22799.01 Enpresen eta beste profesional batzuen zerbitzuak COVID-19a

8.000,00

GUZTIRA

30.078,21

Finantzaketa:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (2019ko superabita)

30.078,21

GUZTIRA

30.078,21

Cascanten, 2020ko azaroaren 4an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2013210