268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Katastroko 9. poligonoko 737. lurzatiko 174,20 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzea, soberako lurzati deklaratzeko. Hasierako onespen berria, azaleran akats zuzenketa egin da-eta

Caparrosoko Udalak, 2020ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:

Lehena.–9. poligonoko 737. lurzatiaren barruan, soberako lurzati deklaratu nahi den lurzoru zatiaren azalera zuzentzea. Hasiera batean onetsitako azalera 188 metro karratukoa zen, baina lurzoru horren azalera zuzena, egiazki, 174,20 metro karratukoa da.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea 9. poligonoko 737. lurzatiko 174,20 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzea, eta soberako lurzati deklaratzea. Hortaz, zuzenean besterenduko zaio ondoko lurraren jabe den Alfonso Aguirre Carrerari, harena baita 9. poligonoko 566. lurzatia.

Baliorik gabe uztea osoko bilkurak 2020ko abuztuaren 28an soberako lurzati honi buruz hartutako erabakiaren hasierako onespena. Erabaki honek ordeztuko du.

2020Ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean, argitaratutako hasierako onespenen iragarkia zuzentzea. Iragarki honek ordeztuko du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin.

Caparroson, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2013373