268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea

Buñuelgo Udaleko jarduneko alkate udalburuak 163/2020 Ebazpena eman du azaroaren 6an. Hona hemen:

Udal honetako alkate udalburuak, urriaren 26ko 155/2020 Ebazpenaren bitartez, lehen alkateorde Enrique Litago Tabuenca naizen honen esku utzi ditu alkate gisa dituen eskudantzia guztiak, amatasuna dela-eta haren ordez jardun dezadan karguan urriaren 30eko 00:00etatik 2021eko urtarrilaren 17ra arte, hura barne.

Arrazoi pertsonalak direla-eta, eta bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 47. artikuluetan xedaturik dagoenarekin (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Jarduneko alkate udalburu gisa ditudan eskudantzia guztiak bigarren alkateorde Israel Jacoste Encisoren esku uztea, karguan nire ordez jardun dezan 2021ko urtarrilaren 17ra arte, hura barne.

Bigarrena.–Uko egitea Udal honetako lehen alkateorde karguari.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko azaroaren 6an.–Jarduneko alkatea, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2013317