268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 120. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko maiatzaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Ricardo Madurga Nuñok sustatua. Azterketaren helburua da Arguedasko 1. poligonoko 191. lurzatiaren gehieneko okupazioa aldatzea. Lurzati hori 1 exekuzio unitatean dago.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2020ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2013300