268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 270. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko azaroaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, aplikatzekoa den araudia aldatzeko 5. poligonoko 270. lurzatian. Peña Vercoar-ek sustatu du, eta haren helburua da beheko solairuan eraikin bat egiteko baimena eskuratzea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2020ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2013299