268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1641E/2020 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 9ko 870E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Ikusirik izangai onartu bakarra dagoela ebazpen honen eranskineko behin betiko zerrendan, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea ebazpen honen eranskinean aipatzen diren izangai onartuen behin betiko zerrenda, deialdi honi dagokiona: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2020ko urriaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

MARTINEZ DE MORENTIN GARRAZA, JOSE JAVIER

Baztertuak: Inor ez.

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak: Inor ez.

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2012846