268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Ediktua. Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzea

20-01128 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu delarik Nafarroako Administrazio Auzitegian, 8 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko lehenengo ariketan galdera bat baliogabetzeari buruz 2020ko martxoaren 5ean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Tuterako Udaleko alkatearen 2020ko uztailaren 8ko ebazpenaren aurka. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion bertsioan, Erregelamenduaren II. kapituluari idazketa berria eman baitzion, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2020ko azaroaren 6an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2013312