268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Ziudadelako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2020ko azaroaren 4an:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Baztertuak: bat ere ez.

Onartuak:

ABIZENAK ETA IZENA

MARTIN GOYENA, JAVIER

PORTILLO CHOCARRO, FERMIN

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Víctor Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Beni Soteras Ramírez, Giza Baliabideetako idazkari teknikoa.

Epaimahaikidea: Jorge Urdanoz Apezteguia, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikide ordezkoa: José Luis Mosquera Sande, Iruñeko Udaleko kulturako teknikaria.

Epaimahaikidea: Javier Manzanos Garayoa, Iruñeko Udaleko arte plastikoetako eta ondareko teknikaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Idoia Monje Jaurrieta, Iruñeko Udaleko kulturako teknikaria.

Epaimahaikidea: Unai Ormaza Martinez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Sergio Urdiciain Beortegui, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

3.–Memoria-lana.

Deialdiaren oinarrietako 9.a) puntuan aipatzen den memoria-lanak honako hauek jaso beharko ditu:

–Honako lan-ildo hauek:

  • Zerbitzuko langileen antolamendua eta eraikinen mantentze-lanak.
  • Erakusketa-aretoak.
  • Berezko programazioa edo elkarlanean egindakoa eta kanpokoa Ziudadelan.

–Memoria USB batean aurkeztu behar da, PDF artxibo batean.

–PDFaren ezaugarriak:

  • Formatua, Arial letrakoa.
  • Tamaina, 12 puntu.
  • Lerroartea, soila.
  • Luzera: ezin da izan DIN A4ko 15 orri baino gehiago

–Aurkezteko data: 2020ko abenduaren 10ean, 09:00etan, Descalzos kaleko 72ko udal-aretoan.

Plika-sistema erabiliko da; hortaz, EZ adierazi ez izenik eta abizenik, ez identifikagarria izan daitekeen beste daturik.

Iruñean, 2020ko azaroaren 3an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2013335