268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren Kirol Zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2020ko azaroaren 3an:

“Bat etorrita Iruñeko Udalaren Kirol Zerbitzuko Buruaren lanpostua lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, deialdia ezen Giza Baliabideetako Zuzendaritzak irailaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi eta zeinen aipamena 2020ko 220. NAOn, irailaren 28koan, argitaratu baitzen, honako hau

EBATZI DUT:

–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak.

ABIZENAK ETA IZENA

BLASCO IRIBARREN, MARIA SOLEDAD

Baztertuak.

Ez izateagatik Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian. (Deialdiaren oinarrietako 5.a puntua).

ABIZENAK ETA IZENA

QUEZADA JUMBO, EFREN

–Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo 5 egun naturaleko epean, baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte, eta eskabideetako okerrak zuzendu, eskabide bat aurkeztuta Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz.

Iruñean, 2020ko azaroaren 3an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2013328