2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, bi izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, lan medikuntzako mediku espezialista lanpostuan aritzeko
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2020ko azaroaren 4an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:
–Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, lan medikuntzako mediku espezialista lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.
Iruñean, 2020ko azaroaren 4an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: L2013316