266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa puntual xehatua, Udal Planeko intereseko eraikinen eta elementu arkitektonikoen katalogoan. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko urriaren 29ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Lekunberriko Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa puntualaren espedientea, Lekunberriko Udal Planeko intereseko eraikinen eta elementu arkitektonikoen katalogoari buruzkoa, Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestatu baitu.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 10ean.

Jendaurreko aldian ez denez alegaziorik, kexarik ez eta oharrik aurkeztu, aipatutako aldaketa Udalbatzaren osoko bilkurak behin betiko onetsi du, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Eraikinen eta elementu arkitektonikoen katalogoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2013329